TOMAS ARAGÜÉS IN MEMORIAM

Donostian jaio zen 1919an, familia musikazale baten baitan. Bere aita Gabriel Olaizola zen, eta huraxe izan zen bere lehen musika irakaslea. Euzko Abesbatzako eta Eresoinkako sopranoa izan zen, eta bertan abestu zuen bakarlari bezala estreinako aldiz. Gerrate zibilean Frantziako Gironde eskualdean egon zen, 1941ean itzuli zen arte. Mª Teresa Hernándezen ikaslea izan zen eta berarekin ere abestu zuen ahots zurien Maitea Abesbatzan. Donostiako Afizionatuen Konpainia Lirikoan parte hartu zuen 40ko hamarkadan, opera eta zarzuela interpretatuz.
Probidentziako Ahizpen ordenan botoak egin zituen, eta Mª Gabriela eliza-izena hartu zuen handik aurrera. Agurainen eta Vitoria-Gasteizen egon zen eta bi lekuetan erlijio ospakizunetan abesteko abesbatzak antolatu eta zuzendu zituen. Abesbatza hauentzat hiru eta lau ahotsetako hogei obra inguru konposatu zituen, eta 2007an argitaratu ziren. Vitoria-Gasteizen bizi da eta ehun urte inguru ditu.
Andoainen jaio zen 1924ko maiatzaren 13an. 7 urterekin hasi zen musika ikasten. Urte batzuk geroago Comillaseko Unibertsitate Pontifiziora joan zen Filosofia eta Teologia ikastera.
Pianoa, organoa eta konposizioa ere ikasi zituen Donostia eta Murtziako kontserbatorioetan Luis Urteaga, Francisco Escudero eta Manuel Massotirekin. Zazpi urtean Comillaseko organista izan ondoren, Orihuelako kapera-maisu postua lortu zuen, eta han musika-irakaslea eta seminarioko schola cantorumaren zuzendaria izan zen. 1960an Valladolideko katedraleko organista eta kapera-maisu izendatu zutela-eta, han bizi zen geroztik.
Valladolideko kontserbatorioan Koraleko irakaslea izan zen, zuzendaria ere bai, eta kontserbatorioko ganbera-koruaren sortzaile. Kontzertu eta grabazio asko egin zituen organoa joz. Gainera, Revista Española de Musicologían argitaratu diren hainbat ikerlan egin zituen, eta koraleko metodo batzuk ere bai. 1988tik Arte Ederren Akademia Errealeko osoko kide izan zen.
Konposizioari dagokionean, musika erlijiosozko lanak ditu bereziki nabarmentzekoak (Tesoro Sacro Musical y Melodían argitaratuak batzuk). Musika garaikidean ere izan zuen interesa: bi pianorako “2 FZ” (1979) eta “Las Edades del Hombre” kantata (1933) egin zituen, besteak beste. Bere jaioterrian, Andoainen, omenaldia egin zioten 2017an, eta bertain eskaini zen kontzertuan berak sortutako obrak soilik egon ziren entzungai.
2018ko abuztuaren 18an zendu zen Valladoliden.
2018 ekainaren 23an zendu zen Donostian, Luis Udakiola Etxeberria. Biolinista, txistularia, musikagilea eta musikografoak, urte askotan txistulari aldizkarian parte hartu izan zuen. Goian bego.
Luis Udakiola Etxeberria Donostian jaio zen 1939ko abenduaren 26an. 1949an Donostiako Udal Kontserbatorioan matrikulatu zen. Bi urte beranduago biolina ikasten hasi zen Josefa Iribas eta Ricardo García Carresse irakasleekin; bosgarren mailatik aurrera Eduardo Hernández Asiain izan zen bere irakaslea. 1954an, kontserbatorio berdinean, txistua ikasten hasi zen Secundino Martínez de Lecearekin, hasiera batean, eta Isidro Ansorenarekin ostera. 1959an txistu ikasketak nota onerarekin amaitzeaz gain, biolin grado erdia ere amaitu zuen, karrera amaierako lehen saria lortuz.
Biolinista gisa, Donostiako Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoan parte hartu zuen 1962tik 1967ra. Aldi berean, Gipuzkoako Ganberako Orkestra sortu zuen, Eduardo Hernández Asiainek zuzendu zuena. 1974tik 1983ra Donostiako Barroko Taldeko kide izan zen, Tomás Aragüésen zuzendaritzapean, lehenik, eta Ana Mª Sebastianen zuzendaritzapean ondoren.
Txistulari bezala Salleko eta Goizaldi euskal dantza taldeetan parte hartu zuen, baita beste hainbat erakunderekin ere. Txistuaren talde esperimentaleko kide izan zen, Javier Hernández Arsuagaren zuzendaritzapean.
1981tik 1991ra Donostiako Francisco Escudero Goi Mailako Kontserbatorioko ganbera musikako irakasle izan zen. 1994tik 2000ra Pasaiako Kontserbatorioko ganbera musikako irakasle izan zen.
Musikografo bezala lan handia egin zuen Txistulari aldizkarian: 1981etik 2015era, 121 musika biografia idatzi zituen, gehienak aldizkarian argitaratutako musikaren azalpenen atalean, Izki goitizena erabiliz batzuetan.
Konposizioari dagokionean, jarraian aipatzen diren Donostiako inauterirako obrak idatzi zituen, Xabier Jacinto Rialeko harmonizatu eta instrumentatu zituenak.
– Marcha del Pregón
– Gora Inauteria (kalejira)
– Vals del pregonero
– Goiztirietara (kalejira)
– Mañanitas al dios Momo (Deia, diana, zortziko eta kalejira)
– Adarrarena (“torero” kalejira)
– Etorkizuna (Martxa)
– Urumea txuriurdin (Bals)
– Umeena (Kalejira)
– Arraisaltzaileak (Fandango)
– Arrai txiki (Arin-arin)
– Gazteok gara (Fandango)
– Gora gure gaztedia (Arin-arin).