Pello Zabalaren biografia labur honekin homenaldi xumea egin nahi diogu. Pello musikazale amorratua zen. Organo-jolea, musika-dibulgatzailea eta konpositorea. Bere bizitza Arantzazuko Santutegiari lotuta egon zen. Lehen musika ikasketak bere jaioterrian hasi zituen eta parrokiako abesbatzan parte hartu zuen. Zarautzen Frantziskotarren habitua jantzi zuen, 15 urte zituela, eta organo-ikasketak hasi zituen Jose Mª Ibarbiarekin, Estanislao Suduperekin, eta harmonia Victor Zubizarretarekin.
Idatzitako lanen artean, Santutegiaren jarduerari eskainitako konposizioa azpimarratuko genuke, Ezkila bilduman (Belloc – Urt) argitaratua.
Baina Euskadi Irratiko Klasikoak gaur eta Fonoteka saioaetan, 20 urte baino gehiagoan musika klasikoa eta gregorianoa jakitera emateko egin zuen lanak eman zion onarpen publiko handiena. Bere fonoteka aberatsa Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroari eman zion, ikasleek erabili dezaten. Goian bego!