Udako musika eta dantza jaialdiak

Urteko egun luzeenekin batera, udako jaialdiak hasten dira.

EKAINA


 

Ekainaren 3tik 11ra, Donostia

Aita Donostiaren inguruko musika astea.

Ekainaren 17an, Andoain

Web orria ikusi
Rock&Rolla gustoko baduzu, Andoaingo jaialdia derrigorrezkoa da. Kontzertuak arratsaldeko 6etan hasten dira eta goizaldeko ordu bietan amaitzen dira.

Ekainaren 22an, Urkizu

Urkizun (Tolosa) Iraolako Zuloan ekainaren 22an arrtsaldeko 19:30, Et Incarnatus taldeak udako solstizioa modu magiko paregabean ospatzeko aukera eskainiko du.

Ekainak 23/24 , Gasteiz

Web orria ikusi
Mendizabalren ospatuko da ekainaren 23an eta 24an. Bertan egongo diraJ ohn Fogerty eta Chris Isaak, Graveyard, King’s X eta  Wyoming eta los Insolventes.

Ekainaren 30etik -Uztailaren 2ra, Lekorne

Ikusi web orria 21. edizioa ekainaren 30a eta Uztailaren 2 bitartean ospatuko da Lekornen. Aurreko edizioetan Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan ospatu izan da.

Ekainaren 24tik Uztailaren 31ra, Elorrio

Ikusi web orria
Musikaire ezohiko jaialdia da. Bere programa ia guztiak lekua duen mazedonia da, beti ere interesa eta kalitatea badu. Estiloak, disziplinak eta jatorriak nahasten ditu, eta aire librean goza daiteke.

Ekainaren 27tik 30era , Bermeo

Jazzber izenarekin ezagutzen den Bermeoko jazz jaialdia ekainaren 27tik 30era ospatukoda. Lau kontzertu eskainiko dira Bermeoko Kafe Antzokian 20:30etan. Sarrera dohakoa da.

Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra, Getxo

Getxoko jazz jaialdia erabateko egonkortasuna du. Bi helburu ditu: Mundu mailan egiten den jazz onenea ezagutzera ematea eta erea berean artista berriak ezagutzera ematea.

Ekainaren 29tik Uztailaren 2ra, Tolosa

Ikusi web orria
Tolosako Blues Jaialdia

Ekainaren 30tik Uztailaren 1era, Lapuebla de la Barca

Web orria ikusi

Arabar Errioxan berriro rock-a ozen entzuteko aukera egongo da eta badirudi jaialdi honek gelditzeko asmoa duela. Pámpano taldearen iniziatiba da eta bertako udalaren babesa du.

UZTAILA


 

Uztailak 6,7 eta 8, Bilbo

Ikusi web orria
Last Tour -ek dagoeneko martxan jarri du Bilbao BBK Live-en 21 edizioa.

Uztailaren 11tik 15era, Vitoria-Gasteiz

Ikusi web orria
Udako ezin besteko jaialdi.  Ospe handiko talde eta bakarlariak biltzen dituen jaialdi hau Vitoria-Gasteizen identitate jardunaldia bilakatu da, eta aurte bere 41. edizioa izango da.

Uztailaren 13tik  – 15era, Getxo

Ikusi web orria

Aurte 29 edizioa ospatuko eta jatorri eta estilo ezberdinetako hamaika talde bilduko ditu.

Uztailaren 13tik 16ra, Hondarribia

Ikusi web orria1
Hondarribiko udak alaitzen dituen jaialdi honek hamarkada bat darama martxan, eta urtero ehundaka pertsona biltzen ditu Bentan, bere osotasunean dohainik den jaialdian.

Uztailaren 15-16 Julio, Armintza

Ikusi web orria
Naziorteko mailako artistak biltzen dituen jaialdi honetan, jamaikako musika eta euskadi tropikaleko erritmoak entzungai daude.

Uztailaren 17tik 20ra, Portugalete

Ikusi web orria
Portugaleteko Nazioareteko Folklore Jaialdiak aurten 43 edizioa ezagutuko du, eta herrialde ezberdinetako 200 gonbidatu baina gehiago ezagutzen ditu.

Uztailaren 20tik 23ra,  Itsasu

Ikusi web orria
Tradizioa eta mestizajea uztartzen dituen jaialdi honek nazioarteko eta lokal mailako artistak biltzen ditu.

Uztailaren 20tik 25era, Donostia

Ikusi web orria

Donostiako Heineken 52 Jazzaldiak aurten 140 kontzertu eskainiko ditu 17 egoitza ezberdinetan. Lokal mailaren aldeko apustua berretsi du du, eta tokian tokiko 15 talde aukeratu ditu bertan parte hartzeko.

Uztaila-Abuzuta, Bidasoaldea

Ikusi web orria
Bidasoafolk mundu guztiari zuzendua dago eta mugak eskualde honi emanten dion ezaugarria, aspalditik ahaztua dagoena,berreskuratzen du: topagune bilakatea.

27-30 Uztaila,  Lakunza

Ikusi web orria
Inguru honetan ezagutzen den jaialdirik handienetakoa ospatuko da, eta 83 talde parte hartuko dute.

28-30 Uztaila, Mundaka

Ikusi web orria
Mundaka Festival-en  musika eta gastronomiaren onena batzen da, eta jaialdi berezia leku berezian gozatzeko aukera eskaintzen da.

ABUZTUA


 

Abuztuaren 1etik-30era,  Donostia

Ikusi web orria
Donostiako Musika Hamabostialdia 1939tik ospatzen da Donostian, eta bertan musika klasikoa entzuten da.

Abuztua,  Mendigorria

Ikusi web orria

Abuztua,  Donostia

Donostiako udal txistulari taldeak urtero eskaintzen duen kontzertu nagusia.

Abuztuak 19,  Donostia

Ikusi web orria
Arantzako gazte elkarteek 1995tik antolatzen duten Arantza Rock jaialdia aurten abuztuaren 19an ospatuko da.

Abuztuaren 23tik 27ra,  Donibane Lohitzune

Ikusi web orria
Itsasoa eta mendiaren artean, lurrean baina begirada zeruertzean jarria, Baleapop-ek musika modernoa eta arte garaikidea uztartzen ditu.

Abuztuaren 27tik Irailaren 17ra,  Iparralde

Ikusi web orria
1960an Pierre Larramendyk srotu zuen, Jean-Darnel-en zuzendaritz artistikoarekin. Izen ezberdinak ezagutu ditu gaur egun arte.

Abuzutaren 22tik -27ra,  Iruñea

Ikusi web orria
Nafarroako hiriburuak, kultura, musika, gastronomia, asia eta arte aukera zabala eskainiko du, eta artista eta afizionatu ezberdinen arteko topaleku bilakatuko da.

Abuztuaren 23tik 27ra,  Donostia-Baiona

Ikusi  web orria
Dantza Hirian mugagaindiko jaialdi ibiltaria da, eta paisaia urbonoetan gauzatzen den dantza programazioa eskaintzen du.

IRAILA


 

Iraila, Lizarra

Ikusi web orria
Urtero, antzinako musikako zaletuek hitzordua dute Lizarran. Eskainitako kontzertuetan  maila garrantzitsuko interpreteek parte hartzen dute , eta horretaz gain hitzaldi, eta musika eta dantza ikuskizunak ikusteko aukera ere badago.

Irailaren 28tik – 30era,  Getxo

Ikusi web orria

Mundu mailako musikak izango dira aurten 33 urte beteko dituen Getxoko Nazioarteko Folk jaialdiko protagonistak.

Irailak 15-16,  Lasarte

Ikusi web orria

Irailaren 15ean eta 16 ospatuko da eta The Jesus and Mary Chain, The Hives y Love of Lesbian  dira kartel buruak. Musika taldeen izenak izango dituzten zaldi lasterketak gogongo dira, eta lehen aldiz kanpin propioa izango dute.

Irailak 8-17,  Biarritz

Ikusi web orria
Dantzari irekitako ikuslehioa, nazioarteko ikuskizunak ezezik lokal mailakoak ere eskainiko dituena.

Irailak 9,  Antsoain

Ikusi web orria
Nafarroako Antsoain herrian ospatuko den rock jaialdia. Arrikurcok elkarteak antolatzen du eta dohakoa eta aire librean ospatzen da.

Irailak 21-24,  Errenteria

Ikusi web orria
Atlantikaldia, kultura ezberdinen arteko topalekuaz gain musika jaialdia ere bada, hiru ardatz nagusitan antolatzen da: Errenteriako itsas memoria berreskuratzea, herriak mundura begiratzea , eta munduak ere herrira begiratzea.

Irailak 21-24,  Angelu

Ikusi web orria
Oso estilo ezberdinetako 9 talde zuzenean entzun eta ezagutzeko aukera izango da Angelun. 

Jaialdiren bat falta dela uste baduzu gurekin harremanetan jarri: bulegoa@eresbil.eus