Api 21, 2021 | Sariak
Jon Bagües Erriondok (Errenteria, 1955) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1990ean doktoratu zen “La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País” izenburuko tesiarekin. Prestakuntza Donostiako, Bartzelonako eta Madrilgo kontserbatorioetan osatu zuen. Liburutegi Nazionalean Artxibistika eta Dokumentazioan espezializatu zen.1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Atalaren sorreran parte hartu zuen. Eusko Ikaskuntzak 1990 eta 1996 bitartean izan zuen buru, eta bere Sail Koadernoetako zenbait zenbaki koordinatu zituen. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen.Epaimahaiaren iritziz, 2021 Manuel de Lekuona Saria emateko merezimenduen artean, euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmentzen da, hainbat alderditatik. Jon Bagüések konpositoreen lanak berreskuratzea ahalbidetu eta zabalkundea erraztu du. Era berean, lanean ari diren konpositoreei lagundu die, eta musika ikasteko eta interpretatzeko erakundeak sortzen lagundu du (Peñaflorida kapera, adibidez, 1985etik antzinako musika ikertzen eta hedatzen duena). Azkenik, herrialde osoko musika- eta kultura-erakundeekiko konpromiso aktiboa azpimarratu da.
Zorionak Jon!