José María Goicoechea (1924-2017)
José Mª Goicoechearen Evocaciones CDko argazkia (Ars Incognita)
2017ko uztailaren 13an José Mª Goicoechea zendu zen. Erlijio musikako partitura ugari idatzi zituen bai eta ahots-lanak, organo-lanak, bai eta piano eta orkestrarako bi kontzertu.
José Mª Goicoechea 1924ean jaio zen Beran. Musikagile eta organista. Higinio Anglés eta E. Cardinerekin ikasi zuen Instituto Pontificio de Música Sacran. Iruñean, konposizioa Fernando Remacharekin ikasi zuen eta organoa Luis Tabernarekin.
1964an Escolanía Niños Cantores de Navarra sortu zuen, hainbat sari jaso zituelarik. 1989an garai bateko haur kantariekin Coral Liguori sortu zuen. 2009an Iruñeako Ganbara Abesbatzak Luis Morondo saria eman zion, eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako Ohorezko Bazkidea zen. 2011n Nafarroako Abesbatzen Elkarteak urrezko domina eman zion.
2017ko uztailaren 13an Santander-eko Aita Redentoristen egoitzean zendu zen.
Erlijio musikako partitura ugari idatzi zituen bai eta ahots-lanak, organo-lanak, bai eta piano eta orkestrarako bi kontzertu, hirugarrena ere hasia zuelarik.