DABA DABA ARETOA

Donostiako Daba-Daba aretoko jabeek eta Eresbilek dohaintza-hitzarmen bat sinatu dute, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen artean beren aretoan jarduten duten euskal musika-taldeen grabazio-bildumaren kontserbazioa eta zabalkundea bermatzeko.

Lehen urratsak eman dira, eta Eresbilek Aitor Etxebarria, Hibai Etxebarria, Kyxo, Skakeitan, Txiltxoko, Verde Prato eta Zea Maysen jardunei buruzko materialak zaintzen ditu.

Grabazioez gain, kontzertuetako kartelak ere gordetzen dira.

ELKAR ARGITALETXEAREN PRENTSA TXOSTENAK

Elkar ekoiztetxea egoitza berrira aldaktuko da, eta bere ekoizpenei buruzko informazioa biltzen dituzten prentsa-txostenak helarazi dizkigu . Dokumentazioak gutxi gorabehera bi metro lineal hartzen ditu, eta laster hasiko da katalogazio-prozesua.

Fermín Leizaolaren dohaintza

Fermin Leizaolak arbelezko disko batzuk eman dizkigu berriki, bere aitona Fermin Calvo de la Peñarenak, lanbidez abokatua. Fermin Calvo Karrantzan jaio zen, San Esteban auzoan, 1861ean, baina familiak Angeluko Chateaun finkatu zuen bere bizilekua. Bilobak jakinarazi digunez, disko horiek 1910 eta 1918 artean erosi zituzten.

Katalogoa kontsultatu