Select Page

Eresbil Berriak

Jon  Maya,  koreografoa:  “Berezia  da  Errenterian  lan  hau  aurkeztea.  Hemengoak  gara  eta  hemen  sortu  da  lan  hau”

Jon Maya, koreografoa: “Berezia da Errenterian lan hau aurkeztea. Hemengoak gara eta hemen sortu da lan hau”

Kukai Dantza Taldea Errenterian gehien maite den taldeetako bat da. Jon Maya bertako koreografoa talde honen funtsezko zati bat da. Talde hau maiatzaren 18an, larunbata, Lekuona Fabrikan izango da ‘Txalaparta’ lanarekin. Lan hau Jesús Rubio koreografoaren lankidetzatik sortu zen.

– Nola sortu zen proiektu hau?
– Sorkuntza berriaz pentsatzen hasita argi nuen berriro ere koreografoa gonbidatuaren eredua jasotzea interesgarria zela eta, era berean, oso erakargarria zitzaidan txalaparta izatea abiapuntua. Lehenengo ganza Jesusi proposamena egitea izan zen. Berehala onartu zuen eta ordutik martxan jarri ginen. Urte bateko sorkuntza prozesu garrantzitsua izan da, non koreografia sortzeaz gain, Dantzariak txalapartari ere bihurtu diren. Oso prozesu aberasgarria izan da.

– Zer nabarmenduko zenuke Jesus Rubio Gamorekin lan egitetik?
– Dena zer naturaltasunez gertatu den eta zer konfidantzaz egin dugun łan. Prozesuaren ondorioz, emaitza oso aberats geratu da. Koreografiak Jesusen Johiko dinamika eta konposizioak jasotzen ditu, baina, era berean, jatorri tradizionaleko doinu, urrats eta elementu ugari oso presente daude. Uztarketa oso interesgarria dela uste dut.

– Zein da lan honek transmititzen nahi duen mezu nagusia?
– Txalapartak bere baitan oso kontzeptu interesgarriak ditu. Alternantzian jotzeak dakar, norbanakotik abiatuta komunitatean zerbait eraikitzea, ondokoari entzunez, nirea emanez baina beti besteari lekua emanez. Hortik abiatu gara, eta hortik abiatuta kusten da nola egitura finko eta errepikakor bat izan daitekeen ziklo batean, gure egon eta sentitzeko moduak etengabe eraldatzen diren eta eraldaketa horrek zer leku diferenteetara joan daitezkeen.

– Zer suposatzen du zuretzat ikuskizun hau Errenterian aurkezteak?
– Oso berezia da. Hemengoak gara, hemen bizi gara, hemen egiten dugu lan, hemen sortu da łan hau… Dena! Etxean aritzea da, eta hori oso oso berezia da guretzat!

Idoia  Hernandez,  Hatxe,  konpositorea:  “Mugarria  da  nire  ibilbide  profesionalean  Musikasten  kontzertu  hau  eskaintzea”

Idoia Hernandez, Hatxe, konpositorea: “Mugarria da nire ibilbide profesionalean Musikasten kontzertu hau eskaintzea”

Musikasteren 52. edizioa ostiral honetan, maiatzak 17, hasiko da. Errenteriako Idoia Hernández konpositorea, ‘Hatxe’, izango da lehenengo kontzertuaren arduraduna, ‘Panpin Orkestra’ izeneko lanarekin, Herri Arte Eskolako orkestrarekin elkarlanean.

– Zerk bultzatu zintuen lan hau prestatzera?
– Behar pertsonal eta aldi berean kolektibo batetik sortzen da. Mugimendu feministarentzat erreferentziazkoak diren liburuak irakurtzen hasi eta informazio guzti hori biltzen hasi nintzen, nire egunerokora eramaten saiatuz. Gogoeta horiek guztiak lagunekin partekatzerakoan eta zauri asko pertsonalak ez ezik kolektiboak ere badirela konturatzen hasi nintzenean, orduan nor eta zergatik naizen ulertzen hasi nintzen. Beraz, musika hausnarketa horiek guztiak transmititzeko erabiltzen dut. Horregatik sortu zen lehenengoz ‘Panpin hautsien dantza’ eta ondoren ‘Panpin orkestra’.

– Zer transmititu nahi duzu proiektu honekin?
– Batetik, musika idazketa dago, zeinaren bidez haustura, hauskortasun, negar eta itxaropen, indar zein baretasun sentsazioak transmititu nahi ditudan. Emozio kontraesankorrak dira, baina aldi berean bizitza bezain errealak. Eta, bestetik, testuingurua biltzen duten testuak daude. ‘Drama’ abestia dugu, sentiberatasun emozionalaren burlaz hitz egiten diguna; ‘Histeria’, zauri kolektiboez; ‘Baso’, norbere buruarengan sinesteko beharraz; ‘Kali’, erreferentziazko pertsonaien garrantziaz; eta ‘Ama’, beldur eta ziurgabetasunaz.

– Nola animatuko zenuke jendea kontzertu honetara joatera?
– Kontzertua esperientzia bat da. Aberatsa da ehunduretan eta sentsazioetan, eta, beraz, ez da beharrezkoa musika klasikoaren zale izatea gozatu ahal izateko. Gainera, bakarra da. Ez da berriro errepikatuko.

– Zer esan nahi du zuretzat lan hau Musikasten aurkezteak?
– Mugarri handia da nire ibilbide profesionalean. Orkestrarako kontzertu oso bat idaztea berria da niretzat eta, gainera, Musikaste bezalako jaialdi batek babesa emateak oso eskertuta sentiarazten nau.

ERESBILek IASAren 54 konferentzian parte hartu du

Aurten irailaren 11tik 15era IASA – International Association of Sound and Audiovisual Archives erakundearen urteroko konferentziaren 54 edizioa ospatu da Istanbulen . Oraingo honetan ICTMDrekin (International Council for Traditions of Music and Dance) batera antolatu da, Collaborating to preserve and safeguard audiovisual and related heritage lelopean.

 

Hitzaldiaren irudia
Istanbulgo Unibertsitatea. Konferentziaren egoitza

 

Soinu-bildumen eta ikus-entzunezko bildumen zaintza digitalak eta digitalizatu gabeko grabazioak galtzeko mehatxuek, erronka esanguratsuak dakartzate. Giza migrazioak, gatazkak, gerrak eta gutxiengoen bazterketak kultura-ondarearen babeserako arriskutsuak dira. Aro digitalean, egoera konplexu horri aurre egiteko eta munduko hainbat komunitateren soinu eta ikus-entzunezko ondarearen kontserbazioa bermatzeko, ezinbestekoa da elkarrizketa eta lankidetza indartzea. Ondare-erakundeentzako erantzukizun saihestezina da.

ERESBILek topaketa honetan parte hartzeko aukera izan zuen. Bertan, soinu-dokumentazioko  profesionalen eta bost kontinenteetako ikertzaileen eta etnomusikologoen aurkezpenetara eta komunikazioetara joan ahal izan zen. Ekitaldi horretan, hainbat eskualdetako musika tradizionalaren soinu-ondarearekin lotutako esperientziak eta proiektuak partekatu ziren, besteak beste, Ghana, Azerbaijan, Sri Lanka, Errusia, Grezia, Serbia, Uruguai, Txekia, Ukraina, Zeelanda Berria, Estatu Batuak eta India. Ohikoa denez, herrialde anfitrioiko, Turkiako, musika eta tradizioei buruzko aurkezpenak izan ziren nagusi.

Jaione Landaberea 
Eresbileko koordinatzaile teknikoa eta ikus-entzunezkoen arduraduna

Euskal Herriko soinu-bildumaren zati batek ere bere lekua izan zuen hitzaldiaren barruan. María Jesús López Lorenzok, Espainiako Liburutegi Nazionaleko Soinu eta Ikus-entzunezko Dokumentuen Zerbitzuko buruak, eta Jaione Landabereak, Eresbileko ikus-entzunezko dokumentuen arloko arduradunak eta koordinatzaile teknikoak, <<Traditional music in Spain through sound documents in the first half of the 20th century–Their recovery and safeguarding>> hitzaldia eman zuten. Ikuspegi bereizgarri batetik, ordezkatzen dituzten erakundeek musika tradizionaleko soinu-funtsak berreskuratzeko eta zaintzeko egindako lana azaldu zuten.  Bi ondare-erakundeak helburu komun batekin, baina jatorriari eta tamainari dagokienez erabat desberdinak.

Aurkezpen horrek arreta berezia eskaini zien gure geografiako kultura tradizionalaren lehen soinu-adierazpenei, bai eta lehen etxe fonografiko komertzialek eremu horri eskaini zioten produkzioari ere. Era berean, dokumentu-ikuspegi batetik, azterlan horrek aukera eman zuen gure bildumetan hutsune batzuk identifikatzeko, genero horretako beste funts eta bilduma batzuk ezagutzeko eta, aldi berean, lankidetza eta informazio-trukea ahalbidetzeko, herrialdeko soinu-ondare dokumentala kontserbatzeko ahaleginak harmonizatuz. Ezinbestekoa da oroitzapen pertsonalak ez ezik kultura eta herrien memoria biltzen dituen soinu-ondarea digitalizatzea eta kontserbatzea. Iraganeko ahotsak entzuteko eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldientzat gure tradizioan errotutako ahotsak eta musikak gordetzeko aukera ematen digun legatua da.

 

Ricardo Salaberria – in memoriam

Ekainaren 6an, Ricardo Salaberria zendu zen, gure musika arloari lotutako bakarlaria.

Gure musikagileen errepertorioarekin eta gure lurraldeko talde koral eta instrumentalekin lotutako kontzertu-jarduera biziarekin izan zuen konpromisoari eskainitako omenaldi labur da honakoa.

 

Kontsultatu Ricardo Salaberriaren grabazioak

Lo-ta-lo / Arm. Tomás Garbizu.

by Solista, Ricardo Salaberria ; Orfeón Donostiarra ; dir. Antxon Ayestarán.

Nere Andrea / J.Mª Iparragirre

by Ricardo Salaberria, barítono ; Javier Bello Portu, piano.

Salve virgo sapiens (frag.) / Valentín Zubiaurre

by Int.: Ricardo Salaberria, barítono ; Orquesta de cuerda de Euskadiko Orkestra; dir. Benito Lauret.

Bi Eliz kantu / Sébastien Hiriart

by Barítono, Ricardo Salaberria ; piano, Javier Bello Portu

Juanjo  Ocon:  “Euskadiko  Orkestra  eta  Andra  Mari  Abesbatza  arrakasta  seguruaren  parekoa  da”

Juanjo Ocon: “Euskadiko Orkestra eta Andra Mari Abesbatza arrakasta seguruaren parekoa da”

Juanjo Oconek zuzentzen duen Euskadiko Orkestrak itxiko du Musikasteren edizio hau. Taldeak Andra Mari Abesbatzarekin partekatuko du agertokia emanaldi berezi batean.
– Euskadiko Orkestrak eta Andra Mari abesbatzak amaiera emango diote Musikasteren 51. edizioari. Zeintzuk dira, zuen ustez, kontzertuaren gakoak?
– Bai parte-hartzaileentzat, bai antolatzaileentzat, beti da egun garrantzitsua Musikasteren amaiera. Euskal artista guztiek espero duten unea da, baita publikoak ere. Estreinaldiko lanak eta lurreko egileen lanak egiteak hunkitu egiten du beti, are gehiago haien artean 51. edizio honetan izango ditugunak bezalako bitxi handiak agertzen direnean.

– Nolakoa izan da kontzertua prestatzeko prozesua Andra Mari abesbatzarekin batera?
– Euskadiko Orkestra eta Andra Mari Abesbatza arrakasta seguruaren parekoa da. Gainera, Musikasteren itxiera beti da espero den data bat, non korala eta euskal errepertorioaren kalitatea erakusten diren. Anda Mari abesbatzako ahotsak pso ondo ari dira lanean euren zuzendariarekin, eta ni irrikan nago emanaldiaren eguna noiz iritsiko haiekin gozatzeko.

– Felix Ibarrondoren ‘Sérénade basque’ estreinatuko duzue, zer nabarmenduko zenuke lan honetatik?
– Felix Ibarrondo urtemugan dago, eta Euskadiko Orkestrak eta Eresbilek konposatu duen azken obra interpretatzeko unerik eta eszenatokirik onena aurkitu dute. Musikastek dena biltzen du obra honek argia izan dezan. Maila teknikoan eta musikalean oso obra konplexua da. Hari-instrumentuentzako xehetasun teknikoz betea, oso gardena ikusmen orokorrean eta entzuleentzako entzunaldian, baina oso osatua orkestrarekin egiten duen eguneroko lanerako. Serioski lan egingo dugu konpositoreak partituran idatzi duen guztia atera ahal izateko eta publikoak xehetasun bakoitza atzeman ahal izateko. Oso obra berezia.

– Zer sentsazioak espero dituzue lortzea ikusleengan?
– Euskadik oso sintonia ona du ikusleen eta artisten artean. Musikagileek idazten dutenaz gozatzeko lan egiten dugu, eta musikariek euren kalitatea eta mimoa jartzen dute emanaldi bakoitza prestatzeko. Ikusleak beti ditugu buruan prestaketa-une bakoitzean. Ikuslerik gabe ez legoke musikariak agertokietan, eta alderantziz. 51. edizio honetan, publikoak euskal obra ezezagunak entzuteko aukera izango du, maila handiko orkestra batekin eta abesbatza bikain batekin. Kontzertuko bitxi bat.

Laida  Otaduy:  “Ilusio  berezia  egiten  dit  Musikasten  nire  ‘Urretxindor  banintz’  obra  estreinatu  ahal  izateak”

Laida Otaduy: “Ilusio berezia egiten dit Musikasten nire ‘Urretxindor banintz’ obra estreinatu ahal izateak”

Laida Otaduyk zuzendutako Andra Mari Abesbatza aurten ere etxera izango da. Maiatzaren 26an, Lekuona Fabrikan, Musikasteko Koruen Eguneko izango dira herriko ahotsak.
– Zer suposatzen du Andra Mari abesbatzarentzat Musikasten parte hartzeak?
– Andra Mari Abesbatzarentzat beste urte batez Musikasteren aste miresgarrian parte hartzea ohore handia da. Asko ikasi nuen maisu batek zioen bezala: “Mundu honetan zailena ez da iristea, mantentzea baizik”. Parte hartze honek esan nahi du koruak ondo jarraitzen duela, euskal musika korala ezagutarazteari, laguntzeari eta, nola ez, abestuz gozatzeari dagokionez. Era berean, denboraldian zehar, gure abesbatzak musika sinfoniko-koral asko landu ohi du eta, hilabete hauetan zehar, kontzertu hau gure sustraiekin berriro konektatzea eta musikaren xehetasunak eta zirrikituak melodia itxuraz sinpleekin, baina bereziki ederrekin lantzea ekarri du.

– Zer nabarmenduko zenuke aurkeztuko duzuen programatik?
– Interpretatuko dugun errepertoriotik aniztasuna nabarmenduko nuke. Herri musikaren historian zehar izan diren euskal gai esanguratsuenen antzezpen txiki baten bila aukeratu dugu: itsasoa, marinelen irteera eta maitasunarekiko itxaropena, familia, natura, gure aberria, edo txorien kantua adierazpen gisa. Adierazi nahi nuke, baita ere, oso obra berriak direla, eta horien konpositoreek, Lesbordesek izan ezik, gaur egun aktibo eta sorkuntza-prozesuan jarraitzen dutela. Programari dagokionez, azken alderdi gisa, esan behar dut, pertsonalki, ilusio berezia egiten didala neure obra estreinatu ahal izateak, ‘Urretxindor banintz’, horretarako propio konposatua, euskal musika koralari egindako ekarpen apal gisa.

– Nola animatuko zenuke jendea ekintza bateratu honetara joatera?
– Kasu honetan, jendeak ez du zalantzarik izan behar kontzertu honetara joateko orduan. Euskal Herriko hainbat jatorritako lau koru pilula txikiz gozatzeko aukera izango dute eta, horrekin batera, musika sorta handi bat, zalantzarik gabe, konektatuko dutena. Gure sustraietan dago. Eta esperientzia hori pozgarria da edonorentzat, bai abesbatzetan kantatzea gustatzen bazaie, bai inoiz abestu ez badute ere, baina bai entzun badute, bai eta abesbatza-kontzertuetara joaten ohituta ez daudenentzat ere. Benetan uste dut zorte handia dela Eresbil Fundazioak denbora eta dirua inbertitzen jarraitzea hain kontzertu indartsua antolatzeko, eta herriak zorte handia duela hain eskura duelako. Merezi du bertaratzea.

– Zer gako eta sentsazio helarazi nahi dizkiozue publikoari aurkeztutako lanekin?
– Gure helburu nagusia da publikoak gure musikaz gozatu ahal izatea. Aurkeztutako doinuak erraz ahoskatzeko modukoak dira edonorentzat; eta kantatzeko ideia hori transmititu nahi dugu. Nork ez ditu bukatu lagunarteko bazkari edo afariak doinu herrikoiak kantatzen? Eta zer esaten didazue sagardotegiei buruz? Hori bai, kasu honetan, kalitate musikalez lagunduta joango dela agintzen dugu.