Juanjo Oconek zuzentzen duen Euskadiko Orkestrak itxiko du Musikasteren edizio hau. Taldeak Andra Mari Abesbatzarekin partekatuko du agertokia emanaldi berezi batean.
– Euskadiko Orkestrak eta Andra Mari abesbatzak amaiera emango diote Musikasteren 51. edizioari. Zeintzuk dira, zuen ustez, kontzertuaren gakoak?
– Bai parte-hartzaileentzat, bai antolatzaileentzat, beti da egun garrantzitsua Musikasteren amaiera. Euskal artista guztiek espero duten unea da, baita publikoak ere. Estreinaldiko lanak eta lurreko egileen lanak egiteak hunkitu egiten du beti, are gehiago haien artean 51. edizio honetan izango ditugunak bezalako bitxi handiak agertzen direnean.
– Nolakoa izan da kontzertua prestatzeko prozesua Andra Mari abesbatzarekin batera?
– Euskadiko Orkestra eta Andra Mari Abesbatza arrakasta seguruaren parekoa da. Gainera, Musikasteren itxiera beti da espero den data bat, non korala eta euskal errepertorioaren kalitatea erakusten diren. Anda Mari abesbatzako ahotsak pso ondo ari dira lanean euren zuzendariarekin, eta ni irrikan nago emanaldiaren eguna noiz iritsiko haiekin gozatzeko.
– Felix Ibarrondoren ‘Sérénade basque’ estreinatuko duzue, zer nabarmenduko zenuke lan honetatik?
– Felix Ibarrondo urtemugan dago, eta Euskadiko Orkestrak eta Eresbilek konposatu duen azken obra interpretatzeko unerik eta eszenatokirik onena aurkitu dute. Musikastek dena biltzen du obra honek argia izan dezan. Maila teknikoan eta musikalean oso obra konplexua da. Hari-instrumentuentzako xehetasun teknikoz betea, oso gardena ikusmen orokorrean eta entzuleentzako entzunaldian, baina oso osatua orkestrarekin egiten duen eguneroko lanerako. Serioski lan egingo dugu konpositoreak partituran idatzi duen guztia atera ahal izateko eta publikoak xehetasun bakoitza atzeman ahal izateko. Oso obra berezia.
– Zer sentsazioak espero dituzue lortzea ikusleengan?
– Euskadik oso sintonia ona du ikusleen eta artisten artean. Musikagileek idazten dutenaz gozatzeko lan egiten dugu, eta musikariek euren kalitatea eta mimoa jartzen dute emanaldi bakoitza prestatzeko. Ikusleak beti ditugu buruan prestaketa-une bakoitzean. Ikuslerik gabe ez legoke musikariak agertokietan, eta alderantziz. 51. edizio honetan, publikoak euskal obra ezezagunak entzuteko aukera izango du, maila handiko orkestra batekin eta abesbatza bikain batekin. Kontzertuko bitxi bat.