MUSIKASTE 50 URTE

logo-musikaste-50

2022an Musikastek 50 urte beteko ditu.

Musikastek – Euskal Musikaren Asteak edizio berezia egingo du aurten. Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa Andra Mari Abesbatzarekin elkarlanean antolatutako jarduera Urrezko Ezteietara iritsi da. 50. urteurrena dela eta, ekitaldi honi bizia eman dioten euskal musikagile eta musikarien aniztasuna eta zabaltasuna irudikatzeko logoa diseinatu da, Euskal Herriko egileen lan garaikideak eta zaharrak ikusgai jartzea helburu duena.PATRONOS ERESBIL LOGO 04

Musikaste berrikuntzekin dator. Izan ere, edizio honetako programa, azken bi urteetan urrian ospatu ondoren, bere jatorrizko hilera itzuliko da. Hitzordua maiatzean izango da, 19 eta 28 artean hain zuzen ere. Guztira, kalitateko 10 ikuskizun izango dira zortzi egunetan zehar Errenteriako zazpi eszenatokitan. Programatutako emanaldien artean Kukai eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) izango dira, besteak beste.

50 edizio hauetan Musikasteren historia jasoko duen liburu bat argitaratuko da.

 

DABA DABA ARETOA

Donostiako Daba-Daba aretoko jabeek eta Eresbilek dohaintza-hitzarmen bat sinatu dute, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen artean beren aretoan jarduten duten euskal musika-taldeen grabazio-bildumaren kontserbazioa eta zabalkundea bermatzeko.

Lehen urratsak eman dira, eta Eresbilek Aitor Etxebarria, Hibai Etxebarria, Kyxo, Skakeitan, Txiltxoko, Verde Prato eta Zea Maysen jardunei buruzko materialak zaintzen ditu.

Grabazioez gain, kontzertuetako kartelak ere gordetzen dira.

ELKAR ARGITALETXEAREN PRENTSA TXOSTENAK

Elkar ekoiztetxea egoitza berrira aldaktuko da, eta bere ekoizpenei buruzko informazioa biltzen dituzten prentsa-txostenak helarazi dizkigu . Dokumentazioak gutxi gorabehera bi metro lineal hartzen ditu, eta laster hasiko da katalogazio-prozesua.

EUROPAKO ONDAREARI BURUZKO JARDUNALDIAK ERESBILEN

 cartel-blog-2x3-jep-20-1024x683

Urriaren 1ean, ERESBIL Europako Ondareari buruzko Jardunaldiekin bat egingo du, “Musika-ondarea eta ikusmen-desgaitasuna” izeneko mahai-inguru batekin. Concha Campo ONCEko liburutegi-kudeaketako adituak bere jardunaren berri emango digu eta Xabier Armendariz musikari eta kritikariak Felix Madinabeitia musika-funtsaren tratamendu eta analisi artxibistikoan Eresbilen egindako lana azalduko du.

ERESBILen URRIAREN 1ean 11:00etan.
Izen ematea beharrezkoa da

ERESBILEK ETA MUSIKENEK KAIERAK BILDUMA BERRIARI EKIN DIOTE

TERESA CATALAN - RAMON LAZKANO
Musikene eta Eresbilek bizirik dauden euskal konpositoreei buruzko liburu bilduma kaleratu dute Kaierak – Basque Composers of the 21st century bilduma Ramon Lazkano eta Teresa Cataláni eskainitako bi argitalpenekin hasiko da.
Musikene eta Eresbil elkarlanean aritu dira berriz ere proiektu aitzindari bat abian jartzeko, Euskal Herriko egungo musikaren zabalkundean bi erakundeek egiten dute apustuan sakonduz. Euskal musikaren ondarea nazioartean ezagutzera emateko helburu nagusiarekin Kaierak-Basque Composers of the 21st century bilduma abiarazi dute Ramon Lazkano eta Teresa Cataláni eskainitako bi alerekin, aurki Félix Ibarrondoren figura ardatz duen hirugarren alea ere gehituko zaiolarik.
Erosteko
Musikenen kontzertuak hiru konpositoreen obrekin Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak kontzertu bat programatu du
asteazken honetan, hilak 3, Musikenen, Kaierak bilduma hasiko auten hiru konpositoreen obrekin. Emanaldia elkarteak antolatzen duen musika garaikideko zirkuituaren barruan dago eta Bilbao Sinfoniettak interpretatuko du Iker Sánchez zuzendari duela. Kontzertua 19.00etan egingo da Musikeneko auditoriumean eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.

ARTXIBOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ekainaren 9an Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Artxiboen Nazioarteko Kontseiluko idazkari nagusi David A. Leitchen hitzetan.

“Denok gordetzen ditugu artxiboak ingurune pertsonal edo profesional batean. Nazioarteko ospakizun honen bidez, artxiboen lanbidea demokratizatu eta artxiboen pertzepzio publikoa hobetu nahi dugu “.

Eresbilek bat egiten du ospakizunarekin; Funts berezi bat du, gaur egungo alarma-egoeran egina, euskal musikariek sare sozial telematikoetan egiten dituzten bat-bateko ekarpenekin.

“Covid19” birusaren hedapenak eragindako larrialdi-egoeraren ondoren, 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zen eta biztanleriaren zati handi bat konfinatzea erabaki zen.

Egoera horri aurre egiteko, musikari profesional batzuek hainbat ekimen jartzen dituzte abian, alde batetik, osasun-langileak babesteko eta omentzeko; izan ere, beren lanagatik birusaren eraginpean jartzen dira zuzenean, eta, ondorioz, kutsatzeko arrisku handiagoak dituzte; eta bestetik, etxean itxita dauden herritarrak entretenitzeko. Aldi berean, herritarrek hainbat musika-adierazpen sortzen dituzte beren kabuz, etxeko bideoetan islatzen direnak eta sare sozialetan partekatzen direnak.

278 fitxategiz osatutako funts horren inbentarioa, Eresbileko funtsen Gidan kontsulta daiteke.

A206 – Coronavirus

 

Halaber, Absys katalogoan “Coronavirus” izenburupean egindako fitxa kontsultatzeko gonbita egiten dugu: https://www.eresbil.eus/opac/