Ekainaren 9an Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Artxiboen Nazioarteko Kontseiluko idazkari nagusi David A. Leitchen hitzetan.

“Denok gordetzen ditugu artxiboak ingurune pertsonal edo profesional batean. Nazioarteko ospakizun honen bidez, artxiboen lanbidea demokratizatu eta artxiboen pertzepzio publikoa hobetu nahi dugu “.

Eresbilek bat egiten du ospakizunarekin; Funts berezi bat du, gaur egungo alarma-egoeran egina, euskal musikariek sare sozial telematikoetan egiten dituzten bat-bateko ekarpenekin.

“Covid19” birusaren hedapenak eragindako larrialdi-egoeraren ondoren, 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zen eta biztanleriaren zati handi bat konfinatzea erabaki zen.

Egoera horri aurre egiteko, musikari profesional batzuek hainbat ekimen jartzen dituzte abian, alde batetik, osasun-langileak babesteko eta omentzeko; izan ere, beren lanagatik birusaren eraginpean jartzen dira zuzenean, eta, ondorioz, kutsatzeko arrisku handiagoak dituzte; eta bestetik, etxean itxita dauden herritarrak entretenitzeko. Aldi berean, herritarrek hainbat musika-adierazpen sortzen dituzte beren kabuz, etxeko bideoetan islatzen direnak eta sare sozialetan partekatzen direnak.

278 fitxategiz osatutako funts horren inbentarioa, Eresbileko funtsen Gidan kontsulta daiteke.

A206 – Coronavirus

 

Halaber, Absys katalogoan “Coronavirus” izenburupean egindako fitxa kontsultatzeko gonbita egiten dugu: https://www.eresbil.eus/opac/