Jon  Bagües  Erriondok  (Errenteria,  1955)  Filosofia  eta  Letrak  ikasi  zituen  Donostian,  eta  Musikaren  Historian  espezializatu  zen  Bartzelonako  Unibertsitate  Autonomoan,  1990ean  doktoratu  zen  “La  música  en  la  Real  Sociedad  Bascongada  de  los  Amigos  del  País”  izenburuko  tesiarekin.  Prestakuntza  Donostiako,  Bartzelonako  eta  Madrilgo  kontserbatorioetan  osatu  zuen.  Liburutegi  Nazionalean  Artxibistika  eta  Dokumentazioan  espezializatu  zen.1979an,  Eusko  Ikaskuntzaren  Musika  Atalaren  sorreran  parte  hartu  zuen.  Eusko  Ikaskuntzak  1990  eta  1996  bitartean  izan  zuen  buru,  eta  bere  Sail  Koadernoetako  zenbait  zenbaki  koordinatu  zituen.  Hogei  urtez  (2000-2020),  Eresbil  –  Musikaren  Euskal  Artxiboa  zuzendu  zuen.Epaimahaiaren  iritziz,  2021  Manuel  de  Lekuona  Saria  emateko  merezimenduen  artean,  euskal  musika  ondarearen  alde  egindako  lana  nabarmentzen  da,  hainbat  alderditatik.  Jon  Bagüések  konpositoreen  lanak  berreskuratzea  ahalbidetu  eta  zabalkundea  erraztu  du.  Era  berean,  lanean  ari  diren  konpositoreei  lagundu  die,  eta  musika  ikasteko  eta  interpretatzeko  erakundeak  sortzen  lagundu  du  (Peñaflorida  kapera,  adibidez,  1985etik  antzinako  musika  ikertzen  eta  hedatzen  duena).  Azkenik,  herrialde  osoko  musika-  eta  kultura-erakundeekiko  konpromiso  aktiboa  azpimarratu  da.
Zorionak  Jon!