Eresbil Berriak
DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
1982an, Dantzaren Nazioarteko Batzordeak eskatuta, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen. Jean-Georges Noverre dantza maisua eta ballet modernoaren sortzailea jaio zen eguna izateagatik aukeratu zuten data.
Duela gutxi argitaratutako eta Eresbileko liburutegian eskuragarri dauden liburu sorta txiki bat jakitera emango dizkizuegu oraingoan.
Liburu horiek ikerlari, sortzaile, erakunde eta kritikarien lanaren emaitza dira, eta dantzaren eta dantzarien hainbat alderdi aztertzen, aurkitzen eta hausnartzen dituzte.
Eresbilen katalogoan ere dantzarekin lotutako bi bideo bilduma kontsulta daitezke:
- Dantzartxiboa (dantza tradizionala)
- Dantza garaikidea
Argitalpenak ikusi
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaurko egunean, UNESCOk irakurzaletasuna eta argitalpen-industria sustatu nahi ditu, eta hor sartzen dira pertsona sortzaile, ikertzaile eta ilustratzaileak, eta baita beste lanbide batzuk ere, hala nola zuzentzaileak, diseinatzaileak, maketatzaileak, editoreak, banatzaileak, liburuzainak edo liburu-saltzaileak.
ERESBILek egun honekin bat egiten du, azken hilabeteetan argitaratutako liburu sorta txiki bat aurkeztuz. Liburu hauek musikaren, dantzaren, musikarien eta dantzarien hainbat alderdi aztertu, aurkitu eta hausnartzen dituzten ikertzaile, sortzaile, erakunde eta kritikarien lanaren emaitza dira.
Moro Vallina, Daniel.
El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002): una trayectoria en la vanguardia musical española / Daniel Moro Vallina
Bilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2019.
450 p.; 24 cm. — (Arte Textos; 6)
Bibliografia eta lanen katalogoa = Bibliografía y catálogo de obras.
Publicado en colaboración entre la UPV/EHU, ERESBIL y Musikene.
L.G. = D.L. BI-1021-2019 – ISBN 978-84-1319-030-3
Skalari, Juantxo.
JSK: Memorias de kalle y tren / Juantxo Skalari; prólogo, Fermín Muguruza; epílogo, Mario Memola.
Orkoien: Ravel, 2019.
274 p.: il. ; 22 cm + + 2 CD
L.G. = D.L. NA-560-2019
ISBN 978-84-17065-69-0
Aroma, Juan Antonio.
Txistu hotsak Durangaldean 1956-2015: Durangaldeko txistulari egunak / Juanan Aroma.
Bilbao: Jaizale Durangaldeko Txistulariak, 2019.
291 p.: il. col.; 24 cm.
Diaz Gorriti, Marian.
Bartolomé de Erzilla 1863-1898 [Texto impreso]: La primavera del pianista / Marian Díaz Gorriti, Carlos López Pardo.
[Durango: autora], 2019 (Durango: Ulzama)245 p.: il. n.; 24 cm.
Stella Splendens: 50 aniversario de la Semana de Música Antigua de Estella / Mar García Goñi, coord.; Iñigo Alberdi Amasorrain, Román Felones Morrás, María Gembero-Ustárroz, Alberto González Lapuente, Manuel Horno Gracia, Xavier Vandamme, Jed Wentz.
Pamplona: Nafarroako Gobernua = Gobierno de Navarra, 2019.
288 p.: il. col.; 24 cm.
L.G. = D.L. NA-2019-2019 – ISBN 978-84-235-3538-5
Araolaza Arrieta, Oier.
Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan: Doktore-tesia / Oier Araolaza Arrieta.
[S.l.]: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2019.519 p.; 24 cm
Genero programak eta politikak: Sorkuntzaren eta industriaren ikuspegirik antzerkia, dantza, liburu eta musikaren arloan genero-berdintasunaren egoera diagnostikoa EAEn.
Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2019.
146 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)
L.G. = D.L. VI-721-2019 – ISBN 978-84-457-3074-4
Ispizua, Amaia.
Situación de mujeres y hombres en la industria de la música en la CAE / Amaia Ispizua Sarasola.
[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, [2019]59 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)
Quadra, Igor de.
Situación de mujeres y hombres en la creación de la danza en la CAE / Igor de Quadra Belausteguigoitia.
[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, [2019]48 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)
Situación de mujeres y hombres en la creación musical en la CAE / Ainara Legardon Pérez.
[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, [2019]84 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)
Salgado Méndez, Pablo.
Dut / Pablo Salgado Méndez.
Bilbao: Banizu Nizuke, 2019.
245 p.: il. col.; 27 cm.
L.G. = D.L. BI-1548-2019 – ISBN 978-84-940193-6-4
Mendibil, Gontzal.
Bittor eta biok : Bittor Kapanaga “Euskal Sokratesen” gogoeta ondarea / Gontzal Mendibil; hitzaurrea, Joseba Sarrionandia.
Bilbao: Ediciones Beta III Milenio, 2019.
251 p.; 22 cm + 1 CD.
L.G. = D.L. BI-1583-2019 – ISBN 978-84-17634-29-2
Errenteria 700

Errenteriak 700 urte betetzen dituen egun honetan, Eresbilek ospakizun berezi honekin bat egin nahi izan du, gure esparrutik helduta, musikak eta dantzak Errenterian duten garratzia azpimarratuz. Historian zehar musikak eta dantzak izandako bilakaera aberatsak egun egun garenaren oinarrian dago, eta horren islada den web orri tematikoa prestatu dugu. Bertan Errenteriarontzat enblematikoak diren partiturak eta doinuak eskuragarri daude, baita Errenterian ditugun musika eta dantza baliabideak azaldu nahi izan ditugu, eta Errenterian ditugun bakarlari eta musika taldeak jaso nahi izan ditugu.
Zuen gustokoa izango delakoan, jaso gure zorion agurrik beroena
https://www.eresbil.eus/sites/errenteria700/
ZORIONAK ERRENTERIA!!!
Patxi Oliden (1923-2020)

2020ko urtarrilaren 15ean Orion hil zen Patxi Oliden irakasle, organista, konpositore eta asmatzailea, laurogeita hamasei urterekin.
Orion (Gipuzkoa) jaio zen 1923an. Urteetan Zubietako Lanbide Eskolan irakaslea izan zen, erretiroa hartu zuen arte. Era berean, surfeko taulen mekanikaria, mikologoa eta artisaua izan zen, eta 60ko hamarkadaren amaieran taulak egin zituen.
Musikari autodidakta, 55 urterekin gitarra ikasi zuen, organo-jotzailea ere izan zen eta abesbatza bat zuzendu zuen. Korurako doinuak sortu eta harmonizatu zituen; 2015ean, egunero abesti bat eta erdi konposatzen zituela aitortu zuen, eta, ordurako bazituen 8.217 abesti.
Patxi Olidenek berak Orioko Danbolin Musika Eskolan utzitako funtsa 2019ko ekainean sartu zen Eresbilen, eta Orion partitura guztien kopia informatiko bat geratu zen.
ERESBILek jaso duen funtsa 30 kutxek osatzen dute. 30 kutxetako bakoitza 9 multzotan multzokatutako paperezko partiturak edukitzeko bereziki diseinatua dago; multzo bakoitzak 30-35 partitura inguru ditu.
José Luis Ansorena (1928-2019)
Jose Luis Ansorena era isilean eta apalean lan egin zuen gizona izan zen. Fruitu ugariko gizona, bere egitekoa musika eta kantuaren eremuan kokatzen da nagusiki.
Maiatzaren 1ean zendu zen José Luis Ansorena Iruñean. Donostian jaio zen 1928an. Harmonia-, konposizio- eta piano- ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen Luis Urteaga eta Beltran Pagolarekin. 1942an Altsasuko Kaputxinoen Seminarioan sartu zen eta ikasketa erlijiosoekin batera musikakoak sakondu zituen. 1953an apaiztu, eta hurrengo urteetan abesbatza ugari sortu eta zuzendu zituen Iruña, Zaragoza eta Errenterian. Errenterian, hain zuzen, Andra Mari (1966), Orereta haur-korua (1968) eta Oiñarri gazte-korua sortu zituen. Euskal musikagileen musika ezagutarazteko, 1973an Musikaste zikloa sortu zuen eta, hurrengo urtean, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa euskal musikaren ondarea jasotzeko. Organista ere izan da fraide bidali izan duten lekuetan. Euskal musikari buruzko ikerketa, artikulu, liburu eta musikagileen katalogo ugari egin ditu: Aita Donostiari buruzko biografia; txistua eta txistularien inguruko liburua; eta Almandoz, J.M. Usadizaga, Sorozabal eta Aita Donostiaren musika katalogoak, adibidez. Obra erlijiosoak eta korurako lanak idatzi ditu.
Fruitu ugariko gizona (musika eta kantu sortzailea, Andra Mari Abesbatza, Musikaste, ERESBIL…) Bere bizitzan eta ahaleginetan, On Jose Migel Barandiarani bere amak erakutsi zion hura bete zuen pertsona izan zen: udareondo emankorrenen moduan, pertsonak ere zenbat eta beteago orduan eta apalago.
Gure gizartea eta mundua hobetu eta edertu du Ansorenak, izpiritua aberastu digu eta gutasuna jaso du. Gizakiok musika eta kantua sortzen dugunean, eta zer esanik ez sortutakoa abesbatza denean… guretzat eta besteentzat egiten dugu, gutasuna eraikitzen ari gara. Gutasun armonikoa, besteei irekia, besteekin gauzatzen dena. Eta Jose Luis Ansorenak horixe egin izan du eta bere zereginari esker beste hainbat gauza hezur-mamitzea eragin du: bere lanarekin gure herria eta gure gizartea eraikitzen lagundu du.
Agur eta ohore!
José Luis Ansorenaren izaera eta obrari buruzko informazio egehiago
IN MEMORIAM IGNACIA OLAIZOLA (1919-2019)
Donostian jaio zen 1919an, familia musikazale baten baitan. Bere aita Gabriel Olaizola zen, eta huraxe izan zen bere lehen musika irakaslea. Euzko Abesbatzako eta Eresoinkako sopranoa izan zen, eta bertan abestu zuen bakarlari bezala estreinako aldiz. Gerrate zibilean Frantziako Gironde eskualdean egon zen, 1941ean itzuli zen arte. Mª Teresa Hernándezen ikaslea izan zen eta berarekin ere abestu zuen ahots zurien Maitea Abesbatzan. Donostiako Afizionatuen Konpainia Lirikoan parte hartu zuen 40ko hamarkadan, opera eta zarzuela interpretatuz.
Probidentziako Ahizpen ordenan botoak egin zituen, eta Mª Gabriela eliza-izena hartu zuen handik aurrera. Agurainen eta Vitoria-Gasteizen egon zen eta bi lekuetan erlijio ospakizunetan abesteko abesbatzak antolatu eta zuzendu zituen. Abesbatza hauentzat hiru eta lau ahotsetako hogei obra inguru konposatu zituen, eta 2007an argitaratu ziren. Vitoria-Gasteizen bizi da eta ehun urte inguru ditu.