1982an, Dantzaren Nazioarteko Batzordeak eskatuta, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen. Jean-Georges Noverre dantza maisua eta ballet modernoaren sortzailea jaio zen eguna izateagatik aukeratu zuten data.

Duela  gutxi argitaratutako eta Eresbileko liburutegian eskuragarri dauden liburu sorta txiki bat jakitera emango dizkizuegu oraingoan.

Liburu horiek ikerlari, sortzaile, erakunde eta kritikarien lanaren emaitza dira, eta dantzaren eta dantzarien hainbat alderdi aztertzen, aurkitzen eta hausnartzen dituzte.

Eresbilen katalogoan ere dantzarekin lotutako bi bideo bilduma kontsulta daitezke:

  • Dantzartxiboa (dantza tradizionala)
  • Dantza garaikidea

Argitalpenak ikusi