José Luis Ansorena Miranda (1928-2019)
Jose Luis Ansorena era isilean eta apalean lan egin zuen gizona izan zen. Fruitu ugariko gizona (musika eta kantu sortzailea, Andra Mari Abesbatza, Musikaste, ERESBIL…) Bere bizitzan eta ahaleginetan, On Jose Migel Barandiarani bere amak erakutsi zion hura bete zuen pertsona izan zen: udareondo emankorrenen moduan, pertsonak ere zenbat eta beteago orduan eta apalago.
Gure gizartea eta mundua hobetu eta edertu du Ansorenak, izpiritua aberastu digu eta gutasuna jaso du. Gizakiok musika eta kantua sortzen dugunean, eta zer esanik ez sortutakoa abesbatza denean… guretzat eta besteentzat egiten dugu, gutasuna eraikitzen ari gara. Gutasun armonikoa, besteei irekia, besteekin gauzatzen dena. Eta Jose Luis Ansorenak horixe egin izan du eta bere zereginari esker beste hainbat gauza hezur-mamitzea eragin du: bere lanarekin gure herria eta gure gizartea eraikitzen lagundu du.
Agur eta ohore!