Eresbil Berriak
Luis Udakiola Etxeberria (1939-2018)

2018 ekainaren 23an zendu zen Donostian, Luis Udakiola Etxeberria. Biolinista, txistularia, musikagilea eta musikografoak, urte askotan txistulari aldizkarian parte hartu izan zuen. Goian bego.
Luis Udakiola Etxeberria Donostian jaio zen 1939ko abenduaren 26an. 1949an Donostiako Udal Kontserbatorioan matrikulatu zen. Bi urte beranduago biolina ikasten hasi zen Josefa Iribas eta Ricardo García Carresse irakasleekin; bosgarren mailatik aurrera Eduardo Hernández Asiain izan zen bere irakaslea. 1954an, kontserbatorio berdinean, txistua ikasten hasi zen Secundino Martínez de Lecearekin, hasiera batean, eta Isidro Ansorenarekin ostera. 1959an txistu ikasketak nota onerarekin amaitzeaz gain, biolin grado erdia ere amaitu zuen, karrera amaierako lehen saria lortuz.
Biolinista gisa, Donostiako Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoan parte hartu zuen 1962tik 1967ra. Aldi berean, Gipuzkoako Ganberako Orkestra sortu zuen, Eduardo Hernández Asiainek zuzendu zuena. 1974tik 1983ra Donostiako Barroko Taldeko kide izan zen, Tomás Aragüésen zuzendaritzapean, lehenik, eta Ana Mª Sebastianen zuzendaritzapean ondoren.
Txistulari bezala Salleko eta Goizaldi euskal dantza taldeetan parte hartu zuen, baita beste hainbat erakunderekin ere. Txistuaren talde esperimentaleko kide izan zen, Javier Hernández Arsuagaren zuzendaritzapean.
1981tik 1991ra Donostiako Francisco Escudero Goi Mailako Kontserbatorioko ganbera musikako irakasle izan zen. 1994tik 2000ra Pasaiako Kontserbatorioko ganbera musikako irakasle izan zen.
Musikografo bezala lan handia egin zuen Txistulari aldizkarian: 1981etik 2015era, 121 musika biografia idatzi zituen, gehienak aldizkarian argitaratutako musikaren azalpenen atalean, Izki goitizena erabiliz batzuetan.
Konposizioari dagokionean, jarraian aipatzen diren Donostiako inauterirako obrak idatzi zituen, Xabier Jacinto Rialeko harmonizatu eta instrumentatu zituenak.
– Marcha del Pregón
– Gora Inauteria (kalejira)
– Vals del pregonero
– Goiztirietara (kalejira)
– Mañanitas al dios Momo (Deia, diana, zortziko eta kalejira)
– Adarrarena (“torero” kalejira)
– Etorkizuna (Martxa)
– Urumea txuriurdin (Bals)
– Umeena (Kalejira)
– Arraisaltzaileak (Fandango)
– Arrai txiki (Arin-arin)
– Gazteok gara (Fandango)
– Gora gure gaztedia (Arin-arin).

El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988)
El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988), lana da ERESBILek eta MUSIKENEk EHU/UPVren lankidetzarekin batera sustatutako musika monografien lehen argitalpena.
Euskal musikaren eremuan, euskal musikari esanguratsuen biografia eguneratuak bilduko zituen bildumaren gabezia zegoen. Euskal Herriko unibertsitateetako sailek eta euskal ikertzaileek egindako lanak nekez argitaratuko dira, musikologaren inguruko argitaletxeak egon ezean.
ERESBIL, MUSIKENE eta EHU/UPVko argitalpen zerbitzuen arteko elkarlanari esker, Pablo Sorozabal donostiarraren figura eta musika lanaren inguruko ikerketa garatu da EHUren baitan.
Bere autorea, Mario Lerena, 1981ean BIlbon jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan egin zuen doktoretza tesia Pablo Sorozábalen inguruan, Carmen Rodriguez Susoren zuzendaritzapean. Lanak Orfeón Donostiarra-UPV/EHU Saria erdietsi zuen 2016an, eta oraingoan liburu moduan argitaratzen da.
Monografia honen aurkezpenean azaldu zen moduan, argitalpen hau UPV/EHU, MUSIKENE eta ERESBILen arteko lankidetzarien hastapena da, Euskal Herriko musika ikeketak jakitera emateko asmoz. Erakundeen arteko lankidetza honi esker, euskal musikaren inguruko monografien inguruan zegoen hutsunea bete ahal izango da, eta publikoak eskuragarri izango ditu, liburu moduan, ikerketa mailan egindako garapenak. Bilduma hau UPV-EHU argitapen zerbitzuen Arte-Textos bildumaren baitan garatu da.
EL TEATRO MUSICAL DE PABLO SOROZÁBAL (1897-1988): Música, contexto y significadoBilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, D.L., 2018.
Lanak honako atalak ditu:
Agradecimientos – Prefacio – Introducción
Primera parte: El autor y su obra
El compositor: Pablo Sorozábal Mariezcurrena
El repertorio y su circunstancia
Segunda parte: Música y semiosis
Premisas para un análisis significativo
Análisis músico-teatral
Conclusión
Bibliografía
Apéndice
Azken atalean, autoreak egindako beste hogei obra dramatikoen fitxak daude, eta honako informazio xehetua adierazten da:
Título / Signatura de las principales fuentes / Adscripción genérica según sus autores / Dedicatoria / Autor(es) del libreto / Lugar y fecha de estreno / Ambientación general de la obra / Personajes / Plantilla orquestal / Sinopsis argumental de toda la acción / Tabla sinóptica de los números musicales de la partitura, sus secciones y sus intérpretes / Observaciones.
Luis Iriondo Etxaniz (1931-2017)

“… he escrito muchas canciones que han salido en dos LP, uno de Mocedades y otro del trío Unai. Ahora estoy preparando un repertorio de canciones sefardíes. Un álbum de 24 canciones al piano, que las recopilé hace tres años en Israel…”
(1979ko Diario Vascon argitaratutako elkarrizketa)
Luis Iriondo Etxaniz 1931ko maiatzaren 25ean Azkoitian jaio zen.
Hezkuntzari dagokionean autodidakta izan zen, eta bere izaera polifazetikoagatik hainbat diziplina artistiko garatu zituen.
Kazetaria izan zen eta gidoiak, libretoak eta liburuak ere idatzi zituen, aipagarria delarik Dantzak izenburu duena. Irratiko programatzailea eta zinema zalea izan zen; hamalau filmetan parte hartu zuen, paper garrantzitsuak ere bete izan zituelarik. Caja Laboraleko Marketing Zuzendaria izan zen, bai eta Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetako burua, bai eta ETBko lehen zuzendaria.
Musikako alor ezberdinetan jardun zuen: abeslaria, “Los Contrapuntos” taldeko fundatzailea, musikalak egokitzen zituen, diskoak ekoizten zituen eta dokumental laburren musika ere egokitu izan zuen.
2017ko azaroaren 25ean Azkoitian zendu zen.
Bakarka eta Miguel Mª Azpiazurekin lankidetzan, hainbat abesti idatzi izan zituen, horien artean Gudu eda Amodio Kantak bilduma.
Gitarraren paisaia Euskal Herrian
Oso gutxitan erlazionatzen da gitarra Euskal Musika paisaiarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, euskal musikagileek eta interpreteek gitarraren inguruan egindako lanei lekua eskainiko die datorren larunbatean, urriaren 28an.
Eresbilek Ricardo Isasi musikagile eta margolariaren gogora ekarri nahi du bere jaiotzaren mendeurrenean. Berak idatzitako musika lan guztiak gitarrarako egin zituen. 2017ko Musikasten bere sei obra programatu ziren (Habanera, Hommage à Tárrega, Tonada, Bartokiana, Valse Exagonal y Polka) Andrea González Caballeroren eskutan.
Ricardo Isasi-ren Polka
Gipuzkoan gordetzen diren bi funts dokumentalen ardatz nagusia gitarra da. Alde batetik Cortabarria funtsa, Oñatin sortua eta bertan gordetzen dena. Blas Andrés Cortabarria 1812an Oñatin jaio zen. Gitarra Dionisio Aguadorekin Parisen ikasi zuen. Oñatiko Bigarren Hezkuntzako Institutuko frantses hizkuntzako katedradun izan zen. 1846an Sociedad Filarmonicako zuzendari bezala dimisioa aurkeztu zuen. 1855ean zendu zen Oñatin. José de Azpiazuk, Oñatiko Cortabarría sendiaren gitarrarako partituren oinordetza jaso zuen. Horietako batzuk eskuidatziak ziren eta inprimatuak besteak. Bilduman Sor, Aguado, Carulli, Ferrandière eta barren partiturak daude bai eta Oñatiko Blas Andrés Cortabarría berarenak eta bai eta Eulalio Ypenzarenak. Funtsa Oñatin gordetzen da, Xabier Ugarteren zaintzapean.


Ángel Segura funtsa 2014ean jaso zuen ERESBILek dohaintza moduan. Barakaldoko Quinteto Soñuako kide izan zen, 1968tik 1980ra jardun zuenak. Espainiako Plektro Instrumentuetako Federazioko kide izan ziren, eta Nazioarteko Plektroko Jaialdietan parte hartu zuten Logroñon, Errioxan. Ángel Segurak gitarra eta plektrorako musikaren inguruko musika liburutegi garrantzitsua bildu zuen. Bertan 7.300 partitura, 170 liburu eta aldizkari jasotzen dira eta 1.300 soinudun erregistro daude.
EUROPAKO ONDAREAN JARDUNALDIAK

Xabier Ugarte
Urriaren 28an, gitarren bildumako tresnak eta pultsatutako beste tresnak zuzenean entzuteko aukera izango dugu Xabier Ugarteren eskutik. Era berean, Iñigo Irizar luthierrak gitarraren fabrikazioaren ezaugarriei buruzko azalpenak emango ditu.
José María Goicoechea (1924-2017)

José Mª Goicoechearen Evocaciones CDko argazkia (Ars Incognita)
2017ko uztailaren 13an José Mª Goicoechea zendu zen. Erlijio musikako partitura ugari idatzi zituen bai eta ahots-lanak, organo-lanak, bai eta piano eta orkestrarako bi kontzertu.
José Mª Goicoechea 1924ean jaio zen Beran. Musikagile eta organista. Higinio Anglés eta E. Cardinerekin ikasi zuen Instituto Pontificio de Música Sacran. Iruñean, konposizioa Fernando Remacharekin ikasi zuen eta organoa Luis Tabernarekin.
1964an Escolanía Niños Cantores de Navarra sortu zuen, hainbat sari jaso zituelarik. 1989an garai bateko haur kantariekin Coral Liguori sortu zuen. 2009an Iruñeako Ganbara Abesbatzak Luis Morondo saria eman zion, eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako Ohorezko Bazkidea zen. 2011n Nafarroako Abesbatzen Elkarteak urrezko domina eman zion.
2017ko uztailaren 13an Santander-eko Aita Redentoristen egoitzean zendu zen.
Erlijio musikako partitura ugari idatzi zituen bai eta ahots-lanak, organo-lanak, bai eta piano eta orkestrarako bi kontzertu, hirugarrena ere hasia zuelarik.
Udako musika eta dantza jaialdiak
Urteko egun luzeenekin batera, udako jaialdiak hasten dira.
EKAINA
Ekainaren 17an, Andoain
Web orria ikusi
Rock&Rolla gustoko baduzu, Andoaingo jaialdia derrigorrezkoa da. Kontzertuak arratsaldeko 6etan hasten dira eta goizaldeko ordu bietan amaitzen dira.

Ekainaren 22an, Urkizu
Urkizun (Tolosa) Iraolako Zuloan ekainaren 22an arrtsaldeko 19:30, Et Incarnatus taldeak udako solstizioa modu magiko paregabean ospatzeko aukera eskainiko du.
Ekainak 23/24 , Gasteiz
Web orria ikusi
Mendizabalren ospatuko da ekainaren 23an eta 24an. Bertan egongo diraJ ohn Fogerty eta Chris Isaak, Graveyard, King’s X eta Wyoming eta los Insolventes.
Ekainaren 30etik -Uztailaren 2ra, Lekorne
Ikusi web orria 21. edizioa ekainaren 30a eta Uztailaren 2 bitartean ospatuko da Lekornen. Aurreko edizioetan Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan ospatu izan da.
Ekainaren 24tik Uztailaren 31ra, Elorrio
Ikusi web orria
Musikaire ezohiko jaialdia da. Bere programa ia guztiak lekua duen mazedonia da, beti ere interesa eta kalitatea badu. Estiloak, disziplinak eta jatorriak nahasten ditu, eta aire librean goza daiteke.
Ekainaren 27tik 30era , Bermeo
Jazzber izenarekin ezagutzen den Bermeoko jazz jaialdia ekainaren 27tik 30era ospatukoda. Lau kontzertu eskainiko dira Bermeoko Kafe Antzokian 20:30etan. Sarrera dohakoa da.
Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra, Getxo
Getxoko jazz jaialdia erabateko egonkortasuna du. Bi helburu ditu: Mundu mailan egiten den jazz onenea ezagutzera ematea eta erea berean artista berriak ezagutzera ematea.
Ekainaren 29tik Uztailaren 2ra, Tolosa
Ikusi web orria
Tolosako Blues Jaialdia
Ekainaren 30tik Uztailaren 1era, Lapuebla de la Barca
Arabar Errioxan berriro rock-a ozen entzuteko aukera egongo da eta badirudi jaialdi honek gelditzeko asmoa duela. Pámpano taldearen iniziatiba da eta bertako udalaren babesa du.
UZTAILA
Uztailak 6,7 eta 8, Bilbo
Ikusi web orria
Last Tour -ek dagoeneko martxan jarri du Bilbao BBK Live-en 21 edizioa.
Uztailaren 11tik 15era, Vitoria-Gasteiz
Ikusi web orria
Udako ezin besteko jaialdi. Ospe handiko talde eta bakarlariak biltzen dituen jaialdi hau Vitoria-Gasteizen identitate jardunaldia bilakatu da, eta aurte bere 41. edizioa izango da.
Uztailaren 13tik – 15era, Getxo
Aurte 29 edizioa ospatuko eta jatorri eta estilo ezberdinetako hamaika talde bilduko ditu.
Uztailaren 13tik 16ra, Hondarribia
Ikusi web orria1
Hondarribiko udak alaitzen dituen jaialdi honek hamarkada bat darama martxan, eta urtero ehundaka pertsona biltzen ditu Bentan, bere osotasunean dohainik den jaialdian.
Uztailaren 15-16 Julio, Armintza
Ikusi web orria
Naziorteko mailako artistak biltzen dituen jaialdi honetan, jamaikako musika eta euskadi tropikaleko erritmoak entzungai daude.
Uztailaren 17tik 20ra, Portugalete
Ikusi web orria
Portugaleteko Nazioareteko Folklore Jaialdiak aurten 43 edizioa ezagutuko du, eta herrialde ezberdinetako 200 gonbidatu baina gehiago ezagutzen ditu.
Uztailaren 20tik 23ra, Itsasu
Ikusi web orria
Tradizioa eta mestizajea uztartzen dituen jaialdi honek nazioarteko eta lokal mailako artistak biltzen ditu.
Uztailaren 20tik 25era, Donostia
Donostiako Heineken 52 Jazzaldiak aurten 140 kontzertu eskainiko ditu 17 egoitza ezberdinetan. Lokal mailaren aldeko apustua berretsi du du, eta tokian tokiko 15 talde aukeratu ditu bertan parte hartzeko.
Uztaila-Abuzuta, Bidasoaldea
Ikusi web orria
Bidasoafolk mundu guztiari zuzendua dago eta mugak eskualde honi emanten dion ezaugarria, aspalditik ahaztua dagoena,berreskuratzen du: topagune bilakatea.
27-30 Uztaila, Lakunza
Ikusi web orria
Inguru honetan ezagutzen den jaialdirik handienetakoa ospatuko da, eta 83 talde parte hartuko dute.
28-30 Uztaila, Mundaka
Ikusi web orria
Mundaka Festival-en musika eta gastronomiaren onena batzen da, eta jaialdi berezia leku berezian gozatzeko aukera eskaintzen da.
ABUZTUA
Abuztuaren 1etik-30era, Donostia
Ikusi web orria
Donostiako Musika Hamabostialdia 1939tik ospatzen da Donostian, eta bertan musika klasikoa entzuten da.
Abuztua, Mendigorria
Abuztuak 19, Donostia
Ikusi web orria
Arantzako gazte elkarteek 1995tik antolatzen duten Arantza Rock jaialdia aurten abuztuaren 19an ospatuko da.
Abuztuaren 23tik 27ra, Donibane Lohitzune
Ikusi web orria
Itsasoa eta mendiaren artean, lurrean baina begirada zeruertzean jarria, Baleapop-ek musika modernoa eta arte garaikidea uztartzen ditu.
Abuztuaren 27tik Irailaren 17ra, Iparralde
Ikusi web orria
1960an Pierre Larramendyk srotu zuen, Jean-Darnel-en zuzendaritz artistikoarekin. Izen ezberdinak ezagutu ditu gaur egun arte.
Abuzutaren 22tik -27ra, Iruñea
Ikusi web orria
Nafarroako hiriburuak, kultura, musika, gastronomia, asia eta arte aukera zabala eskainiko du, eta artista eta afizionatu ezberdinen arteko topaleku bilakatuko da.
Abuztuaren 23tik 27ra, Donostia-Baiona
Ikusi web orria
Dantza Hirian mugagaindiko jaialdi ibiltaria da, eta paisaia urbonoetan gauzatzen den dantza programazioa eskaintzen du.
IRAILA
Iraila, Lizarra
Ikusi web orria
Urtero, antzinako musikako zaletuek hitzordua dute Lizarran. Eskainitako kontzertuetan maila garrantzitsuko interpreteek parte hartzen dute , eta horretaz gain hitzaldi, eta musika eta dantza ikuskizunak ikusteko aukera ere badago.
Irailaren 28tik – 30era, Getxo
Mundu mailako musikak izango dira aurten 33 urte beteko dituen Getxoko Nazioarteko Folk jaialdiko protagonistak.
Irailak 15-16, Lasarte
Irailaren 15ean eta 16 ospatuko da eta The Jesus and Mary Chain, The Hives y Love of Lesbian dira kartel buruak. Musika taldeen izenak izango dituzten zaldi lasterketak gogongo dira, eta lehen aldiz kanpin propioa izango dute.
Irailak 8-17, Biarritz
Ikusi web orria
Dantzari irekitako ikuslehioa, nazioarteko ikuskizunak ezezik lokal mailakoak ere eskainiko dituena.
Irailak 9, Antsoain
Ikusi web orria
Nafarroako Antsoain herrian ospatuko den rock jaialdia. Arrikurcok elkarteak antolatzen du eta dohakoa eta aire librean ospatzen da.
Irailak 21-24, Errenteria
Ikusi web orria
Atlantikaldia, kultura ezberdinen arteko topalekuaz gain musika jaialdia ere bada, hiru ardatz nagusitan antolatzen da: Errenteriako itsas memoria berreskuratzea, herriak mundura begiratzea , eta munduak ere herrira begiratzea.
Irailak 21-24, Angelu
Ikusi web orria
Oso estilo ezberdinetako 9 talde zuzenean entzun eta ezagutzeko aukera izango da Angelun.