Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, Musika Bulego sariak banatu zituen atzo Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egindako ekitaldian. 11 saridun, musika talde, artista, erakunde edo ibilbide luzeko proiektuak izan ziren aitortza jaso zutenak. Eresbil Musikaren Euskal Artxiboari ohorezko aitortza egin zioten. Beste hamar sarituak, Zea Mays, Xabi Aburruzaga, Zukan hirukoa, Euskal Barrokensemble, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maite Larburu, Pascal Gaigne, Kafe antzokia, Dupla eta Baloreak.
Sarituek 2.000 euro eta Fernando Mikelarenak diseinatutako eskultura jaso dute.
Sariak banatu bai, baina aldarrikapenerako tartea bihurtu zen ekitaldia bera. Antolatzaileek, kultura segurua dela esan zuten eta badagoela emanaldiak antolatzerik berme guztiekin.
Musika bulegoa Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musika bultzatu eta indartzeko sortu zuten Euskal herriko Musika Bulego Elkartea.