Easo Emakumeen Abesbatza 2006an sortu zen, Easo Abesbatzaren barruan dagoen seigarren abesbatza taldea izanik, eta 40 emakumek osatzen dute. Taldeak, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, Abesbatzen Egunean parte hartuko du ostiral honetan.
–  Zer  esan  nahi  du  zure  abesbatzarentzat  Musikasteren  edizio  berri  honetan  parte  hartzeak?
–  Ilusioa  eta  emozioa  ekitaldi  honek  gure  inguruko  abesbatzen  dinamikari  dagokionez  daukadanagatik.
–  Nola  baloratzen  duzu  Musikastek  abesbatzen  alde  egiten  duen  lana?
–  Funtsezko  lana  iruditzen  zait,  batez  ere,  sustraitze-faktoreari  dagokionez.  Urte  asko  dira  dagoeneko  Musikaste  martxan  jarri  zenetik;  eta  argi  daukat  koruaren  eremua  osatzen  duten  pertsona  askoren  “ideia  koraletan”  txertatuta  dagoen  hitzordua  dela  hau.
–  Zer  nabarmenduko  zenuke  aurkeztuko  duzuen  programatik?
–  Aurkezten  dugun  errepertorioak  euskal  koru-tradizio  herrikoiaren  ideia  zabaldu  nahi  du,  modu  apal  eta  hurbilean  aurrera  jarraitu  nahi  duena,  gaurkotasunera  egokitzeko  duen  balioa  eta  gaitasuna  erakutsiz.
–  Zer  helarazi  nahi  diezu  bertaratutakoei?
–  Errepertorio  mota  honek  ondare  immaterialaren  transmisioan  duen  garrantzia,  hau  da,  mugimendu  koralean.  Ez  dugu  ahaztu  behar  errepertorio  hau  izan  dela  gaur  egun  gure  errealitate  korala  bultzatu  eta  egituratu  zuen  funtsezko  tresnetako  bat.  Agian,  alderdi  hori  aztertu  beharko  genuke  erabiltzeko,  sektoreari  eragiten  dioten  aldaketen  aurrean  egokituz,  noski.