Eresbil Berriak

DABA DABA ARETOA

Donostiako Daba-Daba aretoko jabeek eta Eresbilek dohaintza-hitzarmen bat sinatu dute, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen artean beren aretoan jarduten duten euskal musika-taldeen grabazio-bildumaren kontserbazioa eta zabalkundea bermatzeko.

Lehen urratsak eman dira, eta Eresbilek Aitor Etxebarria, Hibai Etxebarria, Kyxo, Skakeitan, Txiltxoko, Verde Prato eta Zea Maysen jardunei buruzko materialak zaintzen ditu.

Grabazioez gain, kontzertuetako kartelak ere gordetzen dira.

ELKAR ARGITALETXEAREN PRENTSA TXOSTENAK

Elkar ekoiztetxea egoitza berrira aldaktuko da, eta bere ekoizpenei buruzko informazioa biltzen dituzten prentsa-txostenak helarazi dizkigu . Dokumentazioak gutxi gorabehera bi metro lineal hartzen ditu, eta laster hasiko da katalogazio-prozesua.

Fermín Leizaolaren dohaintza

Fermin Leizaolak arbelezko disko batzuk eman dizkigu berriki, bere aitona Fermin Calvo de la Peñarenak, lanbidez abokatua. Fermin Calvo Karrantzan jaio zen, San Esteban auzoan, 1861ean, baina familiak Angeluko Chateaun finkatu zuen bere bizilekua. Bilobak jakinarazi digunez, disko horiek 1910 eta 1918 artean erosi zituzten.

Katalogoa kontsultatu

TOMAS ARAGÜÉS IN MEMORIAM

TOMAS ARAGUES
Atzo zendu zen Tomás Aragüés Bernad. Guztiontzat galera handia. Musikagilea, irakaslea eta zuzendaria, beti gogoratuko dugu bere adeitasunatik eta proposatu zitzaizkion musika-ekimen guztietan laguntzeko prestasunagatik. Musikasterekin 1976tik 2021era arte izandako lankidetza estuak, bere ibilbide artistikoan besteei eman izanaren erakusgarri dira.
Goian bego

PELLO ZABALA IN MEMORIAM

Pello Zabalaren biografia labur honekin homenaldi xumea egin nahi diogu. Pello musikazale amorratua zen. Organo-jolea, musika-dibulgatzailea eta konpositorea. Bere bizitza Arantzazuko Santutegiari lotuta egon zen. Lehen musika ikasketak bere jaioterrian hasi zituen eta parrokiako abesbatzan parte hartu zuen. Zarautzen Frantziskotarren habitua jantzi zuen, 15 urte zituela, eta organo-ikasketak hasi zituen Jose Mª Ibarbiarekin, Estanislao Suduperekin, eta harmonia Victor Zubizarretarekin.
Idatzitako lanen artean, Santutegiaren jarduerari eskainitako konposizioa azpimarratuko genuke, Ezkila bilduman (Belloc – Urt) argitaratua.

Pello Zabala Musikasten

Baina Euskadi Irratiko Klasikoak gaur eta Fonoteka saioaetan, 20 urte baino gehiagoan musika klasikoa eta gregorianoa jakitera emateko egin zuen lanak eman zion onarpen publiko handiena. Bere fonoteka aberatsa Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroari eman zion, ikasleek erabili dezaten. Goian bego!

EUROPAKO ONDAREARI BURUZKO JARDUNALDIAK ERESBILEN

 cartel-blog-2x3-jep-20-1024x683

Urriaren 1ean, ERESBIL Europako Ondareari buruzko Jardunaldiekin bat egingo du, “Musika-ondarea eta ikusmen-desgaitasuna” izeneko mahai-inguru batekin. Concha Campo ONCEko liburutegi-kudeaketako adituak bere jardunaren berri emango digu eta Xabier Armendariz musikari eta kritikariak Felix Madinabeitia musika-funtsaren tratamendu eta analisi artxibistikoan Eresbilen egindako lana azalduko du.

ERESBILen URRIAREN 1ean 11:00etan.
Izen ematea beharrezkoa da