DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1982an, Dantzaren Nazioarteko Batzordeak eskatuta, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen. Jean-Georges Noverre dantza maisua eta ballet modernoaren sortzailea jaio zen eguna izateagatik aukeratu zuten data.

Duela  gutxi argitaratutako eta Eresbileko liburutegian eskuragarri dauden liburu sorta txiki bat jakitera emango dizkizuegu oraingoan.

Liburu horiek ikerlari, sortzaile, erakunde eta kritikarien lanaren emaitza dira, eta dantzaren eta dantzarien hainbat alderdi aztertzen, aurkitzen eta hausnartzen dituzte.

Eresbilen katalogoan ere dantzarekin lotutako bi bideo bilduma kontsulta daitezke:

  • Dantzartxiboa (dantza tradizionala)
  • Dantza garaikidea

Argitalpenak ikusi

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko egunean, UNESCOk irakurzaletasuna eta argitalpen-industria sustatu nahi ditu, eta hor sartzen dira pertsona sortzaile, ikertzaile eta ilustratzaileak, eta baita beste lanbide batzuk ere, hala nola zuzentzaileak, diseinatzaileak, maketatzaileak, editoreak, banatzaileak, liburuzainak edo liburu-saltzaileak.

ERESBILek egun honekin bat egiten du, azken hilabeteetan argitaratutako liburu sorta txiki bat aurkeztuz. Liburu hauek musikaren, dantzaren, musikarien eta dantzarien hainbat alderdi aztertu, aurkitu eta hausnartzen dituzten ikertzaile, sortzaile, erakunde eta kritikarien lanaren emaitza dira.

Moro Vallina, Daniel.

 

El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002): una trayectoria en la vanguardia musical española / Daniel Moro Vallina

Bilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2019.

450 p.; 24 cm. — (Arte Textos; 6)

Bibliografia eta lanen katalogoa = Bibliografía y catálogo de obras.

Publicado en colaboración entre la UPV/EHU, ERESBIL y Musikene.

L.G. = D.L. BI-1021-2019 –  ISBN 978-84-1319-030-3

Skalari, Juantxo.

 

JSK: Memorias de kalle y tren / Juantxo Skalari; prólogo, Fermín     Muguruza; epílogo, Mario Memola.

Orkoien: Ravel, 2019.

274 p.: il. ; 22 cm +  + 2 CD

L.G. = D.L. NA-560-2019

ISBN 978-84-17065-69-0

Aroma, Juan Antonio.

 

Txistu hotsak Durangaldean 1956-2015: Durangaldeko txistulari egunak / Juanan Aroma.

Bilbao: Jaizale Durangaldeko Txistulariak, 2019.

291 p.: il. col.; 24 cm.

Diaz Gorriti, Marian.

 

Bartolomé de Erzilla 1863-1898 [Texto impreso]: La primavera del pianista / Marian Díaz Gorriti, Carlos López Pardo.

[Durango: autora], 2019 (Durango: Ulzama)

245 p.: il. n.; 24 cm.

 

 

 

Stella Splendens: 50 aniversario de la Semana de Música Antigua de Estella / Mar García Goñi, coord.; Iñigo Alberdi Amasorrain, Román Felones Morrás, María Gembero-Ustárroz, Alberto González Lapuente, Manuel Horno Gracia, Xavier Vandamme, Jed Wentz.

Pamplona: Nafarroako Gobernua = Gobierno de Navarra, 2019.

288 p.: il. col.; 24 cm.

L.G. = D.L. NA-2019-2019  –  ISBN 978-84-235-3538-5

 

 

 

Araolaza Arrieta, Oier.

 

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan: Doktore-tesia / Oier Araolaza Arrieta.

[S.l.]: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2019.

519 p.; 24 cm

 

 

 

Genero programak eta politikak: Sorkuntzaren eta industriaren     ikuspegirik antzerkia, dantza, liburu eta musikaren arloan genero-berdintasunaren egoera diagnostikoa EAEn.

Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Nagusia = Servicio      Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2019.

146 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)

L.G. = D.L. VI-721-2019  –   ISBN 978-84-457-3074-4

 

 

 

Ispizua, Amaia.

 

Situación de mujeres y hombres en la industria de la música en la CAE / Amaia Ispizua Sarasola.

[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, [2019]

59 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)

 

 

 

 

Quadra, Igor de.

 

Situación de mujeres y hombres en la creación de la danza en la CAE / Igor de Quadra Belausteguigoitia.

[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza =  Gobierno Vasco, [2019]

48 p.; 21 x 21 cm. — (Kultura auzolanean)

 

 

 

 

LeGardon, Ainara.

 

Situación de mujeres y hombres en la creación musical en la CAE / Ainara Legardon Pérez.

[Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, [2019]

84 p.; 21 x 21 cm.  —  (Kultura auzolanean)

 

 

 

 

Salgado Méndez, Pablo.

 

Dut / Pablo Salgado Méndez.

Bilbao: Banizu Nizuke, 2019.

245 p.: il. col.; 27 cm.

L.G. = D.L. BI-1548-2019  –  ISBN 978-84-940193-6-4

 

 

 

 

Mendibil, Gontzal.

 

Bittor eta biok : Bittor Kapanaga “Euskal Sokratesen” gogoeta ondarea / Gontzal Mendibil; hitzaurrea, Joseba Sarrionandia.

Bilbao: Ediciones Beta III Milenio, 2019.

251 p.; 22 cm + 1 CD.

L.G. = D.L. BI-1583-2019  –  ISBN 978-84-17634-29-2

Errenteria 700

Apirilak5bannerluzea-04-1-1170x300

Errenteriak 700 urte betetzen dituen egun honetan, Eresbilek ospakizun berezi honekin bat egin nahi izan du, gure esparrutik helduta, musikak eta dantzak Errenterian duten garratzia azpimarratuz. Historian zehar musikak eta dantzak izandako bilakaera aberatsak egun egun garenaren oinarrian dago, eta horren islada den web orri tematikoa prestatu dugu. Bertan Errenteriarontzat enblematikoak diren partiturak eta doinuak eskuragarri daude, baita Errenterian ditugun musika eta dantza baliabideak azaldu nahi izan ditugu, eta Errenterian ditugun bakarlari eta musika taldeak jaso nahi izan ditugu. 

Zuen gustokoa izango delakoan, jaso gure zorion agurrik beroena

https://www.eresbil.eus/sites/errenteria700/

ZORIONAK ERRENTERIA!!!

El  teatro  musical  de  Pablo  Sorozábal  (1897-1988)

El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988)

El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988), lana da ERESBILek eta MUSIKENEk EHU/UPVren lankidetzarekin batera sustatutako musika monografien lehen argitalpena.

 

Euskal musikaren eremuan, euskal musikari esanguratsuen biografia eguneratuak bilduko zituen bildumaren gabezia zegoen. Euskal Herriko unibertsitateetako sailek eta euskal ikertzaileek egindako lanak nekez argitaratuko dira, musikologaren inguruko argitaletxeak egon ezean.

ERESBIL, MUSIKENE eta EHU/UPVko argitalpen zerbitzuen arteko elkarlanari esker,  Pablo Sorozabal donostiarraren figura eta musika lanaren inguruko ikerketa garatu da EHUren baitan.

Bere autorea, Mario Lerena, 1981ean BIlbon jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan egin zuen doktoretza tesia Pablo Sorozábalen inguruan, Carmen Rodriguez Susoren zuzendaritzapean. Lanak Orfeón Donostiarra-UPV/EHU Saria erdietsi zuen 2016an, eta oraingoan liburu moduan argitaratzen da.

Monografia honen aurkezpenean azaldu zen moduan, argitalpen hau UPV/EHU, MUSIKENE eta ERESBILen arteko lankidetzarien hastapena da, Euskal Herriko musika ikeketak jakitera emateko asmoz. Erakundeen arteko lankidetza honi esker, euskal musikaren inguruko monografien inguruan zegoen hutsunea bete ahal izango da, eta publikoak eskuragarri izango ditu, liburu moduan, ikerketa mailan egindako garapenak. Bilduma hau UPV-EHU argitapen zerbitzuen Arte-Textos bildumaren baitan garatu da.

EL TEATRO MUSICAL DE PABLO SOROZÁBAL (1897-1988): Música, contexto y significadoBilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, D.L., 2018.

Lanak honako atalak ditu:

Agradecimientos – Prefacio – Introducción

Primera parte: El autor y su obra

El compositor: Pablo Sorozábal Mariezcurrena

El repertorio y su circunstancia

Segunda parte: Música y semiosis

Premisas para un análisis significativo

Análisis músico-teatral

Conclusión

Bibliografía

Apéndice

Azken atalean, autoreak egindako beste hogei obra dramatikoen fitxak daude, eta honako informazio xehetua adierazten da:

Título / Signatura de las principales fuentes / Adscripción genérica según sus autores / Dedicatoria / Autor(es) del libreto / Lugar y fecha de estreno / Ambientación general de la obra / Personajes / Plantilla orquestal / Sinopsis argumental de toda la acción / Tabla sinóptica de los números musicales de la partitura, sus secciones y sus intérpretes / Observaciones.

Gitarraren paisaia Euskal Herrian

Oso gutxitan erlazionatzen da gitarra Euskal Musika paisaiarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, euskal musikagileek eta interpreteek gitarraren inguruan egindako lanei lekua eskainiko  die datorren larunbatean, urriaren 28an.

Eresbilek Ricardo Isasi musikagile eta margolariaren gogora ekarri nahi du bere jaiotzaren mendeurrenean. Berak idatzitako musika lan guztiak gitarrarako egin zituen. 2017ko Musikasten bere sei obra programatu ziren (Habanera, Hommage à Tárrega, Tonada, Bartokiana, Valse Exagonal y Polka) Andrea González Caballeroren eskutan.

Gipuzkoan gordetzen diren bi funts dokumentalen ardatz nagusia gitarra da. Alde batetik Cortabarria funtsa, Oñatin sortua eta bertan gordetzen dena. Blas Andrés Cortabarria 1812an Oñatin jaio zen. Gitarra Dionisio Aguadorekin Parisen ikasi zuen. Oñatiko Bigarren Hezkuntzako Institutuko frantses hizkuntzako katedradun izan zen. 1846an Sociedad Filarmonicako zuzendari bezala dimisioa aurkeztu zuen.  1855ean zendu zen Oñatin. José de Azpiazuk, Oñatiko Cortabarría sendiaren gitarrarako partituren oinordetza jaso zuen. Horietako batzuk eskuidatziak ziren eta inprimatuak besteak. Bilduman Sor, Aguado, Carulli, Ferrandière eta barren partiturak daude bai eta Oñatiko Blas Andrés Cortabarría berarenak eta bai eta Eulalio Ypenzarenak. Funtsa Oñatin gordetzen da, Xabier Ugarteren zaintzapean.

Ángel Segura funtsa 2014ean jaso zuen ERESBILek dohaintza moduan. Barakaldoko Quinteto Soñuako kide izan zen, 1968tik 1980ra jardun zuenak. Espainiako Plektro Instrumentuetako Federazioko kide izan ziren, eta Nazioarteko Plektroko Jaialdietan parte hartu zuten Logroñon, Errioxan. Ángel Segurak gitarra eta plektrorako musikaren inguruko musika liburutegi garrantzitsua bildu zuen. Bertan 7.300 partitura, 170 liburu eta aldizkari jasotzen dira eta 1.300 soinudun erregistro daude.

EUROPAKO ONDAREAN JARDUNALDIAK

Xabier Ugarte

Xabier Ugarte

Urriaren 28an, gitarren bildumako tresnak eta pultsatutako beste tresnak zuzenean entzuteko aukera izango dugu Xabier Ugarteren eskutik. Era berean, Iñigo Irizar luthierrak gitarraren fabrikazioaren ezaugarriei buruzko azalpenak emango ditu.