MATERIAL DIGITALIZATUAK
50 urte baino gehiagoz, sortu zenetik, etxeko zinea goi mailako gizarte-klaseen pribilegioa izan zen, askotan profesionalak baliatzen ziren enkarguak gauzatzeko; horientzat bizibidea ziren filmazioak. Bideoa 1928an asmatu zela uste bada ere, 1960ko hamarkadan hasi zen haren erabilera hedatzen, tamaina garraiagarriagoa, prezio eskuragarriagoa eta maneiatzeko erraztasunari esker.
Aldaketa horrek euskarriaren irekiera eta hedapena ekarri zuen, eta hori publikoaren onerako izan zen. Pertsona eta elkarte batzuk egoera berri horren aurrean animatu ziren, eta 1980ko hamarkadan hasi ziren grabazioak bultzatzen.
Lan honetan egindako digitalizazioei dagokienez, Super 8an (mm.) kontserbatutako film batzuk, eta jatorrizkoen kopiak (beste sistema batzuetan) izan ezik, digitalizazioa etxeko euskarrietatik egin da batez ere eta, askoz neurri txikiagoan euskarri profesionaletatik:
- VHS, Betamax eta Betacam SP (BETA) zinta analogikoak.
- Betacam Digital 8, Digital 8, mini DV eta DVCPRO bezalako zintak, grabazio sistema digitala dutenak.
- DVD eta Mini DVD euskarri digitalak.
Grabazio-sistemen askotariko gamak, produktuaren originaltasunak edo originaltasunik ezak eta horiek gordetzeak kalitate sorta handia eskaintzen digute, bereizmenaz, enkoadraketaz, argiaz eta koloreaz eta abarrez ari bagara. Hala ere, sinkronizazio-arazo, arraste-akats edo hezetasunagatik, jasotako materialaren zati txiki bat ez da digitalizatu.
Euskarriek emandako datuei dagokienez, irudiak informazio ordezkaezina ematen digun arren, beste hainbat datu ere garrantzitsuak direla badakigu (data, lekua, elementuen izenak edo ordezkatzen duten multzoak), eta datu horiek, denborarekin, gainditu ezinezko oztopo bihurtzen direla. Horri dagokionez, Dantzanek egindako ahalegina goraipagarria izan da, ahal izan den neurrian ikus-entzunezko arloari beharrezko informazioa emanez. Hala eta guztiz ere, daten eta, neurri txikiagoan, protagonistei buruzko informazio gabezia nabarmena ikusten da.