EMILIO XABIER DUEÑAS

Etnologo independientea eta freelance

 

Lanbidez kontablea, hainbat master egin ditu ekonomiaren arloan, eta bere lan-bizitza eraikuntzaren, higiezin agentzien eta ostalaritzaren sektoreetan eman du.

Kulturari dagokionez, hainbat dantza taldetan hasi zen, eta horietako batzuetan gaur egun ere militatzen jarraitzen du. Kultur Ondarearen defentsan aritzen den Zatak Herri Ondarea elkarteko lehendakaria da, Soinuberri Herri Musika Bildumako zuzendaria eta Soinuenea Fundazioko eta Eusko Ikaskuntzako patronatuko kidea da; azken horretan, Folklore Saileko presidentea izan zen 2006tik 2016an desagertu zen arte.

Hainbat ikerketa-proiektu egin ditu, zuzendari gisa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailarentzat, Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailarentzat edo Eusko Ikaskuntzarentzat. Hainbat kultura-erakunderi aholkularitza eskaini izan die, hainbat liburu argitaratu ditu eta, hainbat argitalpenen egile eta egilekide da, artikuluak idatzi ditu (Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore, Dantzan, Dantzariak, Bizia, Elkarkidetza berriak, Gaur Express, Labayruren bloga, etab.), edo Etnografia eta Folklorea kultur arloetan hizlari gisa parte hartu izan du.

Hainbat aldiz saritu dute argazkigintzan, eta hainbat artxibo eta erakusketa sortu ditu diziplina horretako materialekin. Ikus-entzunezkoen arloan, dokumentalen eta diaporamen errealizadorea eta ekoizlea izan da.