TRESNARIK GABEKO DANTZAK

Dantza-ziklo klasikoen barruan, eta instrumentuen erabilerari buruz arestian aipatu ditugun formazioekin jarraituz, normalean bi ilaratan eta kapitain bat buru dutela, hainbat alderdiri erreferentzia egiten dieten unitateak aurkitzen ditugu; hala nola, hasierako agur edo erreberentziei buruzkoak. Hori gertatzen da Gipuzkoako brokel dantzaren Agurra eta Erreberentzian, baita Durangaldeko ezpata dantzaren Agintarienan ere. Azken hori ere banakako dantza edo melodia bati egokitutako mugimendu gisa koka daitekeenez, aipatutako azken atal horretan sartzea erabaki da.

Argia D. T. (Donostia) Agurra
Sig.: DAN01-042_04

Figurak pilatzen dituzten dantza-segidak, postuen trukeak baliatzen dituztenak eta dantzak zenbakiekin izendatzeko joerak ondare folklorikoaren zati dira. Bai alderdi ludikoan, bai melodikoan eta koreografikoan. Azken horri dagokionez, ezagunenak aipatuko ditugu: Durangaldeko (B) ezpata dantza edo dantzari dantza zikloko Zortzinangoa edo Zortzikoa, Banangoa edo Banakoa, Binangoa edo Binakoa eta Launangoa edo Launakoa; Oñatiko Korpus dantzak zikloko Banakoa, Launakoa edo Zortzikoa; Lizartzako Inauterietako Lehenengoa, Bigarrena eta Seigarrena; Berastegiko San Juan iantzen Launako txikia eta Seinakoa; edo Baztan, Lapurdi eta Nafarroa behereko Zazpi jauzi eta horien aldaerak.

Herriko dantzariak  (Lizartza, 1985/09/09) Seigarrena
Sig.: IKE01-002-01_06

Bi ilaratan edo gehiagotan kokatzea ohikoa da euskal dantzetan lehen ere zehaztu dugun bezala, baina dantza-multzo honetan beste kutsu bat hartzen du, eramangarria izan daitekeen arren, tresnak ez edukitzeagatik edo ez erabiltzeagatik. Zubigainekoa lesakarrak Onin ibaiaren petril gainean eta Ziarkakoa plazan uztailaren 7an, Cuatro calles Eltziegon Iraileko Ama Birjinaren jaietan, Gabota zuberotarrek gehienetan Maskaradetan, edo gipuzkoarren brokel dantza zikloko Boastitzea.

Goizaldi D. T. (Donostia) Boastitzea
Sig.: IKE01-090_04