EZAGUTZAREN TRANSMISIOA
Atal honetako filmazioen kasuistikak hainbat jatorri biltzen ditu, eta aldatu egiten da transmititutako edo transmititu beharreko ezagutzei begira taldeek eta erakundeek dituzten beharren arabera: dibulgazio helburuak dituzten elkarteek eta erakundeek sustatutako kultur asteak; produktua merkaturatzen duten enpresek ekoitzitako dokumentalak; Folklorearen munduarekin lotura duten pertsonei egindako elkarrizketak; gaian adituak diren pertsonen hitzaldiak; tailerrak eta ikastaroak; edo taldeek egindako ikerketak, koreografia zaharrak aurkezteko, berreskuratzeko edo berreraikitzeko helburuarekin.
Jardunaldien, Kongresuen edo Topaketen programazioa eta errealizazioa ez da ikusten elkarteen etengabeko jardun modua. Horrek ez du esan nahi, era batera edo bestera, jarduteko formula hori agerian geratu denik. Aitzitik, une puntualetan sortu dira, unean uneko problematikak kontuan hartu ala ez.
Iñaki Irigoien (Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, 1992) euskal dantzaren historiari buruzko ponentzia
Sig.: IDB01-035
Dibulgazio asmoarekin egin izan diren jendaurreko elkarrizketa pertsonalak, zein informazioa biltzeko egindako ikerketa eta bilketa zuzenak ez-ohikoak baina emankorrak gertatu dira dantza tradizionalaren munduan. Elkarteen ezagutza eta informazio beharrak askotarikoak eta zabalak izan dira, eta maiz jasotako informazioek ez dituzte galdera zehatzak erantzun izan, ez bada koreografia zehatz bat eskuratzea.
Alejandro Aldekoa (Berriz, 1996/04/12) dantzari dantza eta bere txistulari lanaren elkarrizketa
Sig.: AND01-043_01
Oro har, euskal dantzarekin lotura zuzena duten ikusleen interesekoak diren dantza-tailerrek eta ikastaroek azken berrogei urteetan gorabeherak izan dituzte, ikaskuntza-moden edo nagusi diren moden arabera proiektatu baitira.
Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Urbeltz (Bilbo [Bilbao Musika], 2011/02/12) Ingurutxoari buruzko ikastaroa
Sig.: PAT01-015
Duguna D. T. (Iruñea, 2003/06/11) Eltziegoko dantzekin entsegua
Sig.: DUG01-014
Adurtza D. T. (Gasteiz) Polka pik entsegua
Sig.: ADB01-001_02
Azkenik, metodologiaren aldakortasuna erakusten duen dantza-talde jakin batzuen entseguetan egindako grabazioen lagin txiki bat.