BANAKAKO DANTZAK
Dantza batzuk, batzuetan, alarde formatuan, taldean edo talde txikitan antzeztu badira ere, bananako dantzak jatorriak adierazitako erritualtasunean, antzezpenaren eduki ludikoan edo errealizazio-espazioan oinarrituta hartu behar dira kontuan. Banako dantzek euskal panorama koreografikoaren barruan berezitasun bat osatu dute, baina horrek ez du esan nahi gainerakoak baino ezezagunagoak direnik.
Banderak identitate-oihalak dira, doinu zehatzen konpasean forma plastikoak eragiteko balio dutenak eta, era berean, banakako dantzak ere izan daitezkeenak. Hala ere, duten berezitasunagatik, “Dantzak eta mugimenduak konpasean” azpiatalean sartuta daude.
Talde honen banakako dantza adierazgarrienetako bat Lekeitioko (B) Kaxarranka da. Ekainaren 29an, San Pedro apostoluaren egunean, santuaren irudia eta hura uretara erortzen uzteko amagoa egiten den prozesioaren ondoren, herriko hainbat tokitan dantzatzen da. Ospakizunaren jatorriak XVII. mendera garamatza eta kleroaren eta marinel ospakizunen arteko auzietara.
San Pedro eguna (Lekeitio) Kaxarranka
Sig.: AND01-163_02
Dirudienez erabilera geografikoki zabalagoa izan zuen arren, Mahaiganekoa Bizkaiko bi herritan egiten da azken urteotan: Xemeinen irailaren 29an eta Mendexan abuztuaren 1ean.
Urduñan (B) maiatzaren 9an, eta duela mende batzuetatik hona, Arrastaria bailara arabarreko bizilagunak prozesioan Antiguako Andre Mariaren santutegira hurbiltzen dira, eta mezaren ondoren, Entradillak dantzatzen dituzte.
“Ochomayos” (Urduña, 1992/05/09) Entradillas
Sig.: ITS01-028-01_12
Baile de la balsak “Juan Lobo” mairuaren pertsonaia du ardatz. “Juan Lobo”ri Torralban (N), San Juan egunean edo, bestela, asteburu hurbilenean, egindako jazarpena, epaia eta exekuzioa ditu oinarrian jaiak. Kofradiakideen bazkariaren ondoren, abade nagusiak Jota bat dantzatzen zuen eta, jarraian, gainerako kideek gauza bera egin behar zuten.
San Juan jaiak (Torralba del Río, 1995/06/24) Baile de la balsa
Sig.: IKE01-070_02
Aurreskua txapelketen mundura pasa zen, eta hortik baita erakustaldira ere, banakako aldaeran, XIX. mendearen amaieran. Ordutik, dibertsifikatu egin da janzkerari, dantzari kopuruari, esku hartzen duen gizarte-ekintzari eta abarri dagokienez. Protokoloaren aldetik, tokiko erritualari egiten dio keinu, eta, horrenbestez, jaiegun askotan, oinarrizko elementu bihurtu da, batez ere era erritualizatu batean eta gehienbat jai-giroan Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, Lanestosako Elurretako Andre Mariaren jaietan, Durangoko San Fausto jaietan eta beste hainbat herrietan, batez ere Bizkaikoetan, eta Arabako eta Gipuzkoako hainbatetan.
Elurretako Andre Maria eguna (Lanestosa) Aurreskua
Sig.: ITS01-007-05_02
“Joko-dantzak”, irri dantzak edo jostaketa dantzak (Baztan, Luzaide eta Nafarroako beste herri batzuetan) izenekoak, banaka eginak dira. Almute Dantza, Saskito Dantza edo Aldapeko sagarraren abestiaren izenburuarekin ere ezaguna, gazteek egiten zuten taberna edo etxe baten barruan edo plazan. Oinekin musikaren konpasa eramatean datza, almute (zerealaren neurria) baten gainean. Gaur egun, alardeetan eta beste erakustaldi batzuetan haurren mundura egokitutako dantzetako bat da.
(Baztan, 2005) Saskito Dantza
Sig.: ITS01-021-01_03
Eta bai, trebetasunaz ari garenez Txakolin (Dantza) ere hor dugu; Gipuzkoa, Bizkaiko zati handi bat eta Arabako iparraldea hartzen ditu. Bi alderdi ditu: ludikoa, plazan edo tabernan, batzuetan apustuarekin; eta zeremoniala, Gipuzkoako soinu zaharren barruan. Bietan, Zuberoako Makila Dantzan bezala, lurrean jarritako makilak, gerrikoak, burdinak eta abar erreferentzia eta oztopo dira doinuaren konpasa jarraitzeko.
(Amorebieta-Etxano, 1986/08/01) Txakolin (Dantza)
Sig.: ITS01-028-01_06
Azkenik, Makilariena. Makilaria, makila koloreztatua daraman konpartsako kide birtuosoa da, Nafarroa Behereko Kabalkadetan malabarrak egiten dituena. Bere lana, gainera, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Besta berri edo Pesta Berriaren kasuan, txaranga zuzentzea da, tambour-major titulazioak ematen dion autoritatearekin edo, ezohiko maisutasunarekin makila lepoaren inguruan biratu eta zenbait metrotara jaurtitzen du.
”Bolant eguna” (Luzaide, 1995/04/16) Makilariena
Sig.: IDB01-016_05