JAIALDIAK ETA HAINBAT EMANALDI
Ordu eta zinta digitalizatuen kopuru handiena (1.143 antzezpen) elkarte eta taldeen erakustaldiei dagokie, normalean dantza-taldeenak, jaialdi, omenaldi eta gizarte-ekitaldi gisako ikuskizunak.
Dantza jaialdien, emanaldi edo dantzaldi banakakoak zein kolektiboak, garai gorena 1980 eta 2010 arteko urteak izan baziren ere, oraindik ere mota askotako taldeen antzezpenen esparruko eredu bat izaten jarraitzen dute. Taldekideek denbora batez egindako ahalegina erakusteko modu bat da. Mota guztietakoak aurkitzen ditugu: talde edo elkarte baten urteurrenak, tokiko omenaldiak, edota ekitaldi sozial bateko forma puntualak.
Haritz D. T. (Egoibar, 1996) Larrain Dantza / Baile de la era
Sig: HAR01-013-02:01
Kezka D. T. (Ermua, 2003/04/05) Kukuileroen Makila Dantza
Sig.: KEZ01-005-01_04
Itxas Argia D. T. (Getxo, 1997/05/17) Mahaigainekoa
Sig.: ITX01-008_14
Larraiza D. T. (Donibane Lohizune) El desmayo
Sig.: BEG01-006_16
Kanpoko eszenatokiek, areto itxietan batez ere, protagonistengandik hurbil egon edo ez, bertaratzeko eta ikuskizunaz gozatzeko balio dute: bai taldearen herrian, bai inguruko beste herri batzuetan edo atzerrian.
Emanaldi hauek eskaintzen diren ospakizunen aniztasuna alde batera utzita, panoramako ekitaldi ezagun eta luzeenetako bat nabarmenduko dugu: Basauriko “Euskal Herriko Dantza Agerketa”. 2022an 50 urte bete dituen jaialdia.
Dantzaren partehartzea osagarria edo bigarren mailakoa den beste ikuskizun batzuetan ere parte hartu ohi dute dantzariek, hala nola Donostiako Konstituzio plazan urtero egiten den “Txistularien Alarde”etan.
Alkartasuna D. T. (Neckartailfingen (ALE), 1996/07/05) Hegi
Sig.: HAR01-018_07
Duguna D. T. (Parreborn (ALE), 2002) Lakartarrak y Ahuntxa
Sig.: DUG01-018_9
Era berean, dokumentalak egitea, omenaldiak eta gizarte- eta protokolo-ekitaldietako erakustaldiak beste alderdi informal horren parte dira, eta, urteak igaro ahala, ohikoagoa bihurtu da identitate-adierazpenaren formula gisa.
Goizaldi D. T. (Andoain, 1991) San Juan Zortzikoa (documentala)
Sig.: IDB01-027_08
Azkenik, atal honetan, ezin ditugu alde batera utzi dantza taldeek beste herrialde batzuetara egiten dituzten irteerak: truke, lehiaketa, bira eta abarrak. Hainbat arrazoirengatik gonbidatutako folklore taldeak bezala, Elai Alai D. T.-k antolatutako “Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia” da horren adierazle nagusia, 2023an 48 urte bete zituena.