Errenteriako Udal Txistulari taldeak Mixel Labaguerie musikari frantziarra omenduko du igande honetan, maiatzaren 18an, 11:30ean, Niessen Kulturgunean. Ekitaldi berezia izango da, bere semea den Peyo abeslariak parte hartuko baitu.
– Zer nabarmenduko zenuke zure aitaren figuratik?
– Aita humanista, katoliko pratikaizale eta kobentzimunduko gizona zen. Elkarrizketa gaitasuna zuen gizona ere zen. Kultura mailan, musikaria (pianoa, organoa, gitarra… txistua) zen eta ezagutza handi bat bazituen euskal dantzaz, kantuz eta euskaraz. Olerkari, hirurogei hamarkadan, lehen kantaria izan zen euskaraz abesten, euskaltasunez aipaturik.
– Elkarte bat sortu zenuen Mixelen irudia balioan jartzeko, zergatik jarri zenuen martxan?
– 2000. urtean bere heriotzaren hogeigarren urteurrena Kanbon ospatu genuen. “Mixel Labeguerie’ren Lagunak” elkartea horren karietara sortua izan zen. Haren helbura da konpositore, interpretearen oroimena iraunaraztea. Gizona hil da, baina haren oroitzapena geldidu eta transmititu behar da.
– Zer suposatzen du zuretzat zure aitari egindako omenaldi hau?
– Omenaldi hau ohore bat da niretzat Errenterian egoteagatik eta izan zen txistularia ezagutarazteagatik. Michel Labéguerie familia eta Errenteriarekin esteka hertsi bat izan zen (hortaz, igandean aipatuko dut). Transmizio beteberrak badaukat aitaren abestiak belaunaldi gazteei ezagutarazteko.
– Zer nabarmenduko zenuke aurkeztuko den egitarauatik?
– Pozten nau kontzertu honetan kantari, musikari eta txistulari gazteek parte hartuko dutela.
– Zer helarazi nahiko zenioke publikoari??
– Nire aitaren Mixel abesti batzuk ezakutzea edo gogoratzea.