Txistua, alboka eta dultzaina nagusi izango dira ostegun honetan, maiatzaren 22an, 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Juan Mari Beltran interprete eta ikertzaileak kontzertua eskainiko du Herri Arte Eskolarekin eta Hernaniko txistulariekin batera.
–  Zer  suposatzen  du  zuretzat  kontzertu  hau  ematea?
–  Musikaste  gure  inguruan  oso  jaialdi  garrantzitsua  da.  Askotan  izan  naiz  entzule  giza,  eta  orain  aukera  daukat  artista  moduan  izatea.  Asko  pozten  naiz.  Errenterian  programa  honen  hirugarren  saioa  emango  dugu,  eta  esan  beharra  dago  ez  dela  beste  alditan  bezela  izango.
–  Nolakoa  izan  da  Herri  Arte  Eskolako  alboka  taldearekin  eta  Hernaniko  txistulariekin  lan  egitea?
–  Esan  dudanez,  oso  berezia  izango  da  niretzat  kontzertu  hau  ematea,  baina,  are  gehiago,  aurrera  eramatea  nire  ikaslea  izan  zen  Haritz  Ezeizarekin.  Alboka,  dultzaina  eta  txistula  irakatsi  nizkion,  eta  orain  bera  da  irakaslea  Herri  Arte  Eskolan.  Kontzertua  berarekin  eta  bere  ikasleekin  izango  da.  Entseguetan  oso  babestuta  eta  gustora  sentitu  naiz.
–  Zer  nabarmenduko  zenuke  kontzertu  honetatik?
–  Gutxitan  entzuten  da  hau  bezalako  emanaldia,  eta  gutxitan  izaten  naiz  lanean  hain  talde  handiarekin.  Era  berean,  ez  da  askotan  entzuten  kontzertu  batean  alboka,  dultzaina  eta  txistua  denak  batera.  Halaber,  egitarau  honetan  izango  ditugu  tradizioko  soinuak  eta  sormen  handiko  piezak  eta  moldaketak.
–  Zer  helarazi  nahi  diozu  publikoari  emanaldi  honetan?
–  Gustatuko  litzaidake,  entzuleek  sentitzea  nik  sentitzen  dudana.
–  Nola  baloratzen  duzu  Musikasteren  lana  euskal  musikaren  panoraman?
–  Musikaste  erreferente  bat  da  euskal  musikan.  Beharrezkoak  dira  horrelako  egitarauak,  hitzorduak  eta  antolaketak.  Musikastek  euskal  musika  era  oso  zabalean  kokatu  du.
 
					