Gabriel Baltes, KUP taldeko zuzendaria, Lekuona Fabrikan izango da maiatzaren 27an

– Zer dakar zuk zuzentzen duzun abesbatzarentzat Musikasteren 50. edizioan aritzeak?
– Guretzat ohorea da Musikasteren edizio honetan parte hartzea. Euskal musikaren alde lan handia egiten duen ekitaldia da.
– Nola animatuko zenuke publikoa jardunaldi horretara joatera?
– Errenterian Musikasteren barruan eskainiko dugun kontzertua euskal musika modernoari buruzkoa da soilik. Obra berriak aurkitzeko aukera ona da, jendea bertaratzeko pizgarri ona.
– Zer nabarmenduko zenuke interpretatuko duzuen programatik?
– XX. mendeko euskal musikari batek, Andre Isasik, gutxitan interpretatu den obra bat eskainiko dugu Musikasten, اAngelus’, 1930. urtean estreinatu zen.
– Zer ideiak transmititu nahi dizkiozu kontzertura joaten den publikoari?
– Gustatuko litzaidake ikusleek Angelus eta bere hiru zatiak aurkitzea. Lan harrigarriak, indartsuak eta askotarikoak dira. Horrez gain, Xabier Arasolaren ‘Kantatzen dut kantuz’ lanak atsegin izan beharko luke, bere izaera liriko eta nostalgikoagatik.