Musikagileak ‘D’un souffle’ obra estreinatuko du asteazken honetan, musika garaikideari eskainitako jardunaldian
– Honekin 6 aldiz parte hartuko duzu Musikasten. Zer esan nahi du zuretzat Musikasterekin kolaboratzeak?
– Musikasten hasieratik hasi nintzen, José Luis Ansorenarekin. Niretzat oso pozgarria da Musikasten parte hartzea. Pozten naiz sei aldiz parte hartu izanaz. Eta eskatzen didaten guztietan hemen izango naiz.
– Zer nabarmenduko zenuke Musikasten interpretatuko den “D’un souffle” obratik?
– Nire musika da. Ezin dut ezer zehatzik nabarmendu. Nire estiloaren barruan dago eta oso obra handia dela uste dut. Pozten naiz Musikasten estreinatzeko enkargu hau jaso izana.
– Zer sentsazioak transmititu nahi dizkiozu kontzertura joaten den publikoari?
– Ez dut publikoa taldetzat hartzen. Pertsonan zentratu behar dugula uste dut. Eta bakoitzak bere iragana du, horregatik garrantzi handia ematen diot gizabanakoari. Ni nor naizen transmititzea da nire helburua. Gustatuko litzaidake kontzertura joaten denak aurreiritzirik gabe egitea, eta nik bezala entzutea eta bizitzea obra.
– Frantzian konposizio-ibilbide luzea egin ondoren, zer sorkuntza maila daukagun Euskal Herrian musika garaikidearen barruan?
– Konpositore asko ditugu, eta oso maila onekoak. Honetaz, harro egon gaitezke. Hori bai, aurrera egiten jarraitu behar dugu.