MANUEL DE SOSTOA (1749-1814)
BIBL.:
José Antonio de Donostia. Música de tecla en el País Vasco siglo XVIII. Lecároz: Archivo P. Donostia, 1976
Sagaseta Ariztegui, Aurelio y Luis Taberna Tompes. Órganos de Navarra. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1985
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.
Eibarren jaio zen 1749an. Frantziskotarren abitua hartu zuen Arantzazun 1764an, eta hurrengo urtean apaiztu zen. Ibilbide artistikoa santutegi berean garatu zuela suposatu dezakegu. Fernando Abaunzak egindako ikerketen arabera, badakigu bat-batean hil zela Elgetan, 1814ko martxoaren 10ean. Komentua utzita, bere ilobaren etxean bizi zen orduan, frantsesen inbasioagatik ziurrenik.
1768tik aurrera, musika erlijiosoa idatzi zuen batez ere, eta sortu zuen azken obraren data 1802koa da. Askotan ez da erraza bere obrak eta bere anaia Andresen obrak bereiztea; azken hau Arantzazuko frantziskotarra zen ere, eta kantu laua estiloan egindako konposizioengatik egin zen famatua. Manuel Sostoak kantua laua idatzi bazuen ere, bere sinadura intrumentuez lagundutako obra polifonikoetan azaltzen da, nagusiki.
Fr. Manuel Sostoak teklaturako zazpi obra idatzi zituen. Aita Donostiak honakoa zioen obra hauei buruz: “Sostoa zertxobait modernoagoa da, biziagoa, eta hainbat musika herrikoi ekartzen ditu gogora, gitarren abestiak, eta hainbat zatitan bostun bitarteak bere osotasunean azaltzen dira”.
Arantzazun gordetzen diren 17 obra eta Urretaren koadernotan jasotzen direnez gain, Manuel Sostoak sinatutako kantu lauen mezak ahotsetara aurki daitezke ERESBILen, Arizkuneko klarisatarren komentuen artxiboan, Lesakako karmeldar oinutsetan, Uruguaiko Artxibategi Historko Nazionalean Montevideon, edo Santiagoko (Txile) Recoleca Dominica Liburutegi Patrimonialean. Zenbait partituretan zaila da Manuel Sostoaren egiletza ziurtatzea, autore bezala “P. Sostoa” sinadura azaltzen baita, eta bere anaia Andrés Sostoarenak ere izan daitezke.
LANAK
- E-AR Ms. 394: Salve Regina â Quatro | Con Violines, obues y Clarines | D Fr. Manuel de Sostoa | 1768
- E-AR Ms. 395: Misa â quatro voces. con Vs. y Trompas | 1776 | Sostoa
- E-AR Ms. 396: Leccion De Missus est e Inomibus [sic] Del Pe. Fr. Manuel de Sostoa. Año 1801
- E-AR Ms. 397: Salve â 4º | con Violins Flauta, Clarins | y Baxo. | De Fray Manuel de Sostoa | año de 1802
- E-AR Ms. 401: Misa de 6º tono de Sostoa, Nº 7º con Coros, Duos y Trios
- E-AR Ms. 403: [Misa] â 4. Sostoa
- E-AR Ms. 404: Misa a trio de Sostoa
- E-AR Ms. 405: Domine y Dixit. Sostoa
- E-AR Ms. 407: In omnibus à 4 Voces con Violines, Flautas, y | Clarines del P. Fr. Manuel de Sostoa
- E-AR Ms. 408: [Digna sois de mil loores]. Sostoa
- E-AR Ms. 409: Gozos â Nª Sª | de Aranzazu | Pª los Sabados
- E-AR Ms. 410: Gozos â Duo. Sostoa
- E-AR Ms. 1005: Salve de Sostoa con Duos y Trios y Coros
- E-AR Ms. 1007: Transbat., de Sostoa