BILAKAERA
Albiste-iturri garrantzitsuena komentuko ekonomia-liburuak dira. Tamalez, horietako oso gutxi heldu dira gugana: 1633-1650 eta 1814-1840 aldiei dagozkienak bakarrik. Ematen dituzten datuak nagusiki instrumentuei buruzkoak dira, organoa barne, baita irtenaldiei, emanaldiei eta horrelakoei buruzkoak ere.
Oraingoz, instrumentuen, ahotsen eta abarren inguruko datuetan jarriko dugu arreta, Arantzazuko musika-kaperaren osaerara hurbiltzen saiatzeko asmoz, bai ahotsei bai instrumentuei dagokienez.
Gai honi buruz oraindik argitu ez diren zenbait akats izan dira. Gu baieztapen horiek gutxienez zalantzan jartzen saiatuko gara. Alde batetik, aita Arruek, 1918ko[1] bere hitzaldian, baieztatu zuen kaperan erlijioso klerikoak ez ezik anaia legoak ere bazeudela. Hala ere, aita Echevarríak zioen erlijiosoez bakarrik zegoela osatuta, «compuesta de Solos Religiosos[2]». Bestalde, 1719ko estatutuen arabera:
«y no se admitan para Legos sino los necessarios, y precissos para el servicio de cozina, Refectorio, Enfermeria y Huerta».[3]
Horri lotuta, beste baiespena kapera osatzen zuten pertsonen kopuruari dagokio. Arruek berak, aurrekoan oinarrituta, hauxe azaltzen zuen: “que aquella masa coral llegara con elementos propios del Santuario a ochenta coristas, como dice la tradición”[4]. Ez dakit gehiegizkoa den baieztatzea gure ustez «tradición» hori 1686an argitaratutako Luzuriagaren liburuan aurkitu dugula. Hain zuzen, honako hau dio:
«El Coro desta Santa Iglesia es de la mesma perfeccion que su Templo, y bastante para ochenta Religiosos, que en continua sequela alaban de dia y de noche a Dios en su Reyna, y Señora, en especial con la musica del Organo … »[5]
Beharbada, akatsa erlijiosoen korua eta, nolabait esateko, koru polifonikoa nahastean datza. Erlijiosoen koruak eliza-otoitza egunero egiteko betebeharra zeukan. Askotan abestu egiten zuen, baina kantu lauan. Egiazki, koru hori ugaria zen, inork ezin zuelako huts egin. Koru polifonikoa, edo musika-kapera, oso desberdina da; jakina, barroko guztian lehen aipatutakoa baino kide-kopuru txikiagoa izan zuen.
Zenbat elementuz osatuta zegoen eta musika-kaperaren bilakaera zer-nolakoa izan zen jakiteko, ekonomia-liburuek ematen duten dokumentazioaz gain, dokumentazio paraleloa erabili beharko dugu, adibidez, artxiboko partiturak.
Dauzkagun datuek 1621 eta 1834 bitarteko aldi guztia estaltzen ez dutenez, ezta gutxiagorik ere, eta bestalde gure asmoa ikuspegi orokor bat ematea baino ez denez, katalogoko partiturak hobeto ulertzeko, iruditu zaigu praktikoena albiste guztiak hurrenkera kronologikoan jartzea dela, lehenik eta behin data adierazita.
1637
Gutxienez klabezin 1, «manecordio» 1 eta basoi 1 zeukaten.
1640
Gasteizerako irtenaldi batean, lehenik bi tipleak, «los dos tiples», joan ziren, eta gero, «los otros doce cantores con los instrumentos…»[6]. Logikoa dirudi pentsatzeak hori zela kapera osoa, hau da, hamalau pertsona, abeslariak eta instrumentistak barne.
1644
«Habia fuera del organista un Religioso Baxon, otro corneta y 10 niños cantores»[7]. Haur abeslarien kopurua harrigarria da, hain zenbateko handia ez baita beste ezein albistetan agertzen.
1669
«Quedaban en la Oficina un violan, un baxon con su tudel y caxa, otro baxoncillo sin tudel, tres chirimías, una Harpa, una Guitarra un Clavicordio y un libro de Trios con. otros papeles de Música».[8] Basoietako bat eta hiru txirimiak 1640[9]an erosi ziren.
1730
Santutegiko musika-artxiboko partituretako batean, testu hau agertzen da:
«Aprendia Juan Martinez de Alegria Bispera de Porzíngula siendo diszipulo del Padre Mro. Fray Fran del Belderray. Como deseo eran compañeros
Franciso de Ybarzabal
Joseph Aldavalde
Juan Martinez de Alegria
Antonio de Garmendia
Ygnacio de Zumaran
Todos eran compañeros insignes y amigos. Lo escribió Franco de Ybarzabal año de 1730».[10]
Francisco de Ibarzábal horrek 14 urte zeuzkan testu hori idatzi zuenean. Bederatzi urte geroago, 1739an, Arantzazuko kapera-maisua zen jada. Porziunkola jaia abuztuaren 2an ospatzen da.
1740
Valladoliden egindako ordena frantziskotarraren kapitulu jenerala zela-eta, Arantzazuko eta Bilboko musika-kaperetatik aukeratutako musikari talde bat joan zen bertara, denak Francisco de Ibarzábalen, Arantzazuko kapera-maisuaren, zuzendaritzapean. Maisuak 1739an aita probintzialari bidali zion gutun autografoa gordetzen da, eta bertan musikari guztien izenak agertzen dira. Nahiz eta oraingoz ezin dugun jakin horietako zeintzuk ziren Arantzazuko kaperakoak, garai hartako musika-kapera baten osaeraren ideia bat izan dezakegu. Gutun horretan[11] honako hauek zehazten dira: 4 tenor, 2 kontralto, 2 biolin, 2 oboe, 2 basoi, 1 jotzeko eta abesteko, «para tañer y cantar», Bilboko koru-bikarioa, 4 tiple eta Francisco de Ibarzábal, kapera-maisua. 19 kide guztira, eta horietatik 7 instrumentistak ziren.
Hala ere, kapituluaren kronikan kopurua handitu egiten da; izan ere:
«Componíase […] entre Vozes é Instrumentos, de diez y nueve Religiosos, agraciándola no con menos singular gusto de todos ocho Niños de Coro». [12]
1752
Data horretako lan anonimo bat lau ahotsentzat eta akonpainamenduarentzat eginda zegoen, eta haren bifolioetako batean honako hau irakur daiteke:
«Se Canto el Dia de Sn. Ildefonso y lo cantaron los siguientes: Tiple 1º Lazaro de Aulestia. Tiple 2º Joseph de Burgoa. Tenor Fray Agustin de Echeverria. Contra Alto Fray Manuel de Sn. Joseph… ».[13]
Azpimarratzekoa da ahots bakoitzeko pertsona bakarrak abestu zuela, eta ez kantariak falta zirelako, jarraian sei tiple aipatzen dira-eta, goian izendatutako biak barne. Garaiko ahots-praktikaren adibide bat izan daiteke.
1761
Data horrekin, Arantzazuko kapera-maisuetako[14] baten, frai Agustín de Echeverríaren, 12 ahotsetarako miserere bat geratzen da artxiboan. 12 ahotsez gain, lanak 10 instrumentu dauzka, basoiak zenbatu gabe. Ez zait funsgabea iruditzen pentsatzea balitekeela musika-kaperak garai hartan hogei bat musikari edukitzea.
1825
Frai Juan Orueta goardianoa zelarik, 1824tik aurrera, «se puso la Capilla de Música en un pie respetable pues constaba ya de 18 a 20 Músicos y entre ellos 12 con sus respectivos instrumentos»[15].
Ez dugu ahaztu behar komunitatearentzako aldi zail samarra zela; izan ere, 1811n erlijioso guztiak erbesteratu zituzten eta 1822an komentua arakatu zuten, sute bat eragiteko asmoz.
1827
Santutegiko artxiboan izen hau duen zerrenda bat gordetzen da: «Lista de Ynsturnentos de Musica y Metodos existentes en el Santuario de N. Señora de ‘Aránzazu Año de 1827». Instrumentuen kontserbazio-egoera eta kalitatea zehazten ditu.[16]
1830
Arantzazuko musika-kapera berriro ere ordenaren kapitulu jeneral batera joan zen, Alcalá de Henaresen antolatutakora, oraingoan ere Bilboko San Frantziskoko musika-kaperak lagunduta. Pentsatzekoa da bi kaperen aukera bat izan zela, honako hauek osatzen zutelako: «diez y ocho entre voces e instrumentos, entrando en este número cuatro donaditos que cantaban los tiples, y los maestros de capilla…». [17]
Hurbilketa historiko hau amaitzeko, aita Lizarraldek emandako datu bat aipatuko dugu. Tamalez, ezin dugu ez data ez gutxi gorabeherako garaia jakin, informazio-iturria ez delako aipatzen. Hasiera batean, pentsa liteke formula literario bat zela. Dena den, zehaztapen jakin batzuek, hala nola gitarrari buruzkoak, ideia hori bazterrarazten dute. Honako hau dio: «Integraba como acompañante [de la capilla de ‘música] el órgano que ya describimos y una pequeña orquesta cuyos elementos se enumeran en esta forma: un violón, varios violines, un harpa, una guitarra de 50 pesos y otra ordinaria, clavicímbalo, un monocordio, un clavicordio, bajon, bajoncillo, corneta, flauta, chirimías, clarines, trompas, es decir, “universi generis musicorum”».[18]
[1] Arrue, Fr. José de, “La Música de Iglesia en la Historia del País Vasco”, en Primer Congreso de Estudios Vascos, recopilación de los trabajos (Bilbao, Bilbaína de Artes Gráficas, 1919-1920) ORR. 845-853.
[2] Echevarría, Ventura de. Breve noticia…, op. cit. fol. 10. Ikusi Apéndice núm. 1.
[3] Estatutos Municipales de la Santa Provincia de Cantabria, de la Regular Observancia de Nuestro Seráfico Padre San Francisco (San Sebastián, por Pedro de Ugarte, impresor, 1719) Kap. 1, 6 eta 8zki.
[4] Arrue, Fr. José de, “La antigua Capilla de Música de Aránzazu”, en Revista Aránzazu, Vol. 1, Mayo 1921, orr. 21.
[5] Luzuriaga, J., Paraninfo celeste…, op.cit. Liburua I, 149zki.
[6] Ikusi Apéndice núm. 6. Libros de economía 1640 diciembre.
[7] Echevarría, Ventura de, Breve noticia…, op. cit. fol. 10. Ikusi Apéndice núm. 1.
[8] lbídem fol. 10. Ikusi Apéndice núm. 1.
[9] Ikusi Apéndice núm. 6. Libros de economía 1640 Febrero
[10] Ikusi Catálogo Ms. 795. Obs.
[11] Véase Apéndice núm. 2
[12] Maestro, Buenaventura O.F.M., Sermones y Descripción Histórica del Capítulo General, que la Religión Seráfica celebró en Valladolid en 4 de Junio de 1740 (Valladolid, A. y G. Figueroa. 1741), orr. 24.
[13] Ikusi Catálogo Ms. 795, Obs.
[14] Ikusi Catálogo Ms. 61.
[15] Estarillo, Fr. Antonio de, Razon de los Guardianes que havido en este Santo Convento de la Madre de Dios de Aránzazu desde 1º de Julio del año de 1619. (Manuscrito conservado en el Archivo de Aránzazu, Sección II. Libro I. Ms. 3).
[16] Ikusi Apéndice núm. 5.
[17] Historia del Capítulo General que el Orden de N. P. S. Francisco celebró en el convento de Santa Maria de Jesús, vulgo San Diego, de la ciudad de Alcalá de Henares el día 29 de mayo de 1830. (Madrid. Imprenta de Don Miguel de Burgos, 1832).
[18] Lizarralde. P. Adrián de. Historia de la Virgen…, op. cit. 231 orr.