Arantzazuko antzinako musika funtsak, eskuizkributako nahiz inprimatutako partitura multzoa biltzen du, bere garaian fraile frantziskotarren komunitateak kulturako nahiz aisiladirako erabili izan zituenak.

Multzo artxibistikoaren osaketa 1834an eten egin zen. Dokumenturik zaharrenak XVII. mendearen azken herenekoak dira. Multzoak beraz, frantziskotarren komentuan 150 urtetan sortu, jaso eta interpretatutako musika biltzen du.

1834ko abuztuan, eta euskal eremuan jazo zen lehen gerrate karlistaren ondorioz, José Ramón Rodilek, Iparreko Ejertzitoko generalak, Arantzazuko Santutegia erretzeko agindua eman zuen.  Suteak gehiengoa suntsitu zuen, Gregorio Hernándezek egin zuen San Antonioko erretabloko zati bat, eta frantziskotarren komentuko musika artxiboaren zati bat izan ezik.

Frantziskotarren komunitatea ez zen berriro ere definitiboki Arantzazun ezarri 1878 arte.

Nola salbatu ahal izan zen partitura multzo hura?  1977an Fr. Vicente Astaburuagak azaltzen zuen, 1918an fr. José de Arrueri  lagundu ziola kanpaidorrearen igoerako zati batean sakabanatuta zeuden paper multzo bat jasotzen. Eta justu kanpaindorrea izan zen komentutik salbatu zen gune bakarra. Partiturak han egongo ziren, beste garai batekoak izanik, gutxi erabiltzen zirelako.

Musika artxiboko katalogazioak

1918an sortu berria zen Euskal Ikaskuntza Elkarteak antolatu zuen kongresuan, Fr. José de Arruek Arantzazuko musika kaperari buruzko artikulua aurkeztu zuen[1].

Aita Arruek funtsaren lehen katalogazio saiakera egin zuen, eta hau izan zen Eusko Ikaskuntzako Kongresuko emandako hitzaldiaren oinarrizko gaia.  Guztira 38 obra katalogatu zituen eta honako sailkapena egin zuen: “euskal autore ezagunen obrak (18)”, “euskaldunak ez diren autoreen lanak (15)” eta “autore ezezagunen lanak (5)”.

Hamar urte beranduago, 1928an, Juan Ruiz de Larrinaga Aitak, Gasteizen ospatu zuen Musika Sakratuaren IV. Kongresuan, “Memoria sobre la importancia de la antigua Capilla Musical del Santuario de Aránzazu”[2] lana aurkeztu zuen.

69 autoreren 103 obra katalogatu zituen, Larramendiren pieza ugariak kontutan hartu gabe. Katalogoa autoreka alfabetikoki katalogatua dago.

1930 inguruan, katalogazio sakonagoa egiteko saiakera bat egin zen; Arantzazuko aldizkarian Fr. Luis de Basabek sinatu zuen artikulu bati eskerrak izan dugu honen berri; Aita Arruek eta Aita Larrínagak  jasotakoa aipatzen du:  “nahasi eta neurri handi batean hondatuak zeuden paper multzo batetik, zenbait musika zaletuk zimeldutako paper hauek ordenatu eta katalogatzeko lan xehea egin dugu”.  Katalogoa gaien arabera egituratua dago, 10 liburkitan sailkatua, guztira 530 obra bilduz.

1977an, Jon Bagüések lizentziaturako tesina moduan, Arantzazuko antzinako musika artxiboko katalogoa aurkeztu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, 1979[3]an  argitaratuko zena. 1035 eskuizkribu jaso zituen honako generoen arabera sailkatuak: Eliz-musika, musika zibila, musika instrumentala eta beste batzuk. 177 autoreren aurkibidea du eta baita incipit aurkibidea ere. Ez ziren inprimatutako partiturak ez eta paper solteak kontutan hartu.

 Katalogazio honen berritasunak.

2004 urtearen amaiera eta 2005 urtearen hasiera bitartean,  Oñatiko Udalaren artxiboaren lankidetzari esker, Arantzazuko antzinako musika artxiboa digitalizatu egin zen.  Antzinako musika artxiboa teknologia berrietara egokitzen den nazioarteko RISM egitasmoaren direktiba eta eskakizunak jarraituz bir-katalogatzeko ideia nagusitzen doa.

Web orri honek azalten duen online katalogazioa,  ERESBILeko artxiboko lan taldeak garatu du 2018-2019 bitartean, katalogatzailea Mark Barnés izan delarik. Absys katalogazio programa erabili da, MARC21 formatuarekin, eta RISMek eskuizkribu eta inprimakientzako eskatzen dituen arauen arabera eremu guztiak bete dira.

Aipamen berezia egin nahi diogu musika incipit-ari, Plaine & Easie Code programarekin egin dena, eta RISMn datu basearen datuekin kontsultatu eta alderatu ahal izan dugu, kasuan-kasu zenbait musika lanen autoretza egotziz, osatuz ala desesleituz. Hau da aldatuak izan diren autoreen zerrenda:

  • Abos, Gerónimo [GIROLAMO]
  • Aizcorbe, JOSÉ
  • Ansola, PEDRO NOLASCO.
  • Barbandt, Carl [CHARLES]
  • Barrio, JUAN MANUEL
  • Beck, Franz IGNAZ
  • Bencejo, Hilarión del = MENGOZZI, BERNARDO
  • Berton, HENRI-MONTAN
  • BillingTON, THOMAS
  • Bocherini [BOCCHERINI], Luigi
  • Brioschi, ANTONIO
  • Cambini, Giovanni Giuseppe [GIUSEPPE MARIA]
  • Canila, Cayetano [GAETANO]
  • Corselli, Francisco = COURCELLE, FRANCISCO
  • Corvi Morotti, Antonio = MOROTI, ANTONIO
  • Elorza, JUAN CRUZ
  • Filz [FILTZ], ANTON
  • García Fager [FAJER], FRANCISCO JAVIER
  • George = SAINT-GEORGES, JOSEPH BOLOGNE, CHEVALIER DE
  • Gimeno, Ramón = JIMENO, ROMÁN
  • González, Jerónimo [GERÓNIMO]
  • Guridi, FRANCISCO JAVIER
  • Herdoiza = ERDOIZA, SANTIAGO
  • Herrando[nea], Marti Chica = MARTINCHIQUE, JOSÉ ÁNGEL
  • Iraetta [TRAETTA], Tommaso
  • Kamel [KAMMEL, ANTONÍN]
  • Landazuri, PEDRO ANTONIO DE
  • Merladet, MANUEL
  • Morotti [MOROTI], Antonio
  • Nebra, Manuel [JOSÉ]
  • Ochoa = MARTÍNEZ DE OCHOA, SIMÓN
  • Pantoja, M. = AGULLÓN PANTOJA, MANUEL
  • Polidura Y CALDERÓN, LORENZO MARÍA DE
  • Port [FORT], Juan
  • Recalde, MARCOS
  • Ripa BLANQUE, JUAN Antonio
  • Roldán, EUGENIO
  • Romano = GRASSI, FRANCESCO (“Il Romano”)
  • Ruiz SAMANIEGO, JOSEPH
  • Sabbatini = SABBATINO, NOCOLÒ
  • Saionnelli [GIACOMELLI], Geminiano
  • Sala, ANTONINO
  • Santesteban, JOSÉ JUAN
  • Sassone = HASSE, JOHANN ADOLF
  • Somisardi [SOMIS], GIOVANNI LORENZO
  • Soto, JOSÉ
  • Tasuellanos [CASTELLANOS], RAFAEL ANTONIO
  • Terradellas [TERRADELLES], Domingo
  • Toeschi, CARL JOSEPH
  • Torices, José = TORIZES, ALONSO
  • Trezossi [BESOZZI], ALESSANDRO
  • Uzcanga, MANUEL VENTURA
  • Vidaurreta, DIEGO
  • Violi [VIOTTI], GIOVANNI BATTISTA
  • Zingarelli, Niccolò [NICOLA] Antonio

1977tik hona iragandako denborak, eta ikerketa berriek emandako ekarpenek, inprimatutako katalogan anonimo moduan azaltzen ziren zenbait partituren autoreak identifikatu ahal izan dira, besteak beste:

  • 366: Baldassare Galuppi
  • 394-410: obras de Sostoa: unas atribuidas a Manuel y otras a Andrés.
  • 422-431: obras de Giuseppe Valentini, menos el Ms. 426, que es de Giovanni Valentini
  • 434-II: no es de Zabala. Queda como obra anónima.
  • 470-II: Agustín Echeverría
  • 470-VIII: W. A. Mozart
  • 577: Agustín Echeverría
  • 538-V: Dionisio Montel
  • 724-II: Agustín Echeverría
  • 724-V: Francisco de Ibarzabal
  • 729-II: Jean-Laurent de Béthizy
  • 847: Conde de Peñaflorida
  • 855-II: Pasquale Cafaro
  • 855-III: Ch. W. Gluck
  • 855-IV: Baldassare Galuppi
  • 855-V: Tommaso Traetta
  • 855-VI: Tommaso Traetta
  • 855-VII: Niccolò Piccinni
  • 862: Nicola Bonifacio Logroscino
  • 872-I/XI: Vincenzo Righini (estaban atribuidas erróneamente a G. Paisiello)
  • 880-II: Domènec Miquel Terradelles
  • 880-III: Niccolò Jommelli
  • 881: no es de N. A. Zingarelli, sino de Girolamo Crescentini.
  • 882: D. M. Terradelles
  • 883: Niccolò Piccinni
  • 884: Francesco Sacrati.
  • 886: Pasquale Anfossi
  • 892: Gioacchino Rossini
  • 894: Joseph Haydn
  • 898: Fernando Ferandiere
  • 907-V y 907-IX: François Joseph Gossec
  • 907-VI: Pierre-Alexandre Monsigny
  • 907-VII: Salvador Rexach
  • 907-VIII: Luigi Boccherini
  • 907-X: Anton Filtz
  • 907-XI: Franz Ignaz Beck
  • 936-IV: Manuel Merladet
  • 936-IX: Román Jimeno
  • 936-XVII: Ignaz Pleyel
  • 936-XX: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXV: Eugenio Roldán
  • 936-XXVIII: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXIX: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXX: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXXI: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXXII: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXXIII: José Lidón
  • 936-XXXIV: Venancio Herrasti Bernal
  • 936-XXXV: Venancio Herrasti Bernal
  • 937-I: Hans Georg Nägeli (no Mozart)
  • 937-II: Joseph Haydn
  • 937-III: Nicolas-Marie Dalayrac
  • 937-IV: Mateo Ferrer
  • 937-V: José Ignacio Larramendi
  • 937-VI: Franz Schoberlechner (no Rossini)
  • 943-II: Giovanni Battista Sammartini
  • 956-II: Roman Hoffstetter
  • 956-III: Valentino Fioravanti
  • 956-IV: Valentino Fioravanti
  • 956-V: Joseph Haydn
  • 956-VI: Henri-Montan Berton
  • 956-VII: Henri-Montan Berton
  • 956-VIII: Henri-Montan Berton
  • 956-IX: Henri-Montan Berton
  • 956-X: Henri-Montan Berton
  • 956-XI: Henri-Montan Berton
  • 956-XII: Henri-Montan Berton
  • 956-XIII: Henri-Montan Berton
  • 956-XIV: Henri-Montan Berton
  • 956-XV: Henri-Montan Berton
  • 956-XVI: Henri-Montan Berton
  • 956-XVII: W. A. Mozart
  • 956-XVIII: W. A. Mozart
  • 956-XIX: W. A. Mozart
  • 961-II: Domenico Scarlatti
  • 961-III: Domenico Scarlatti
  • 961-IV: Domenico Scarlatti
  • 961-V: Domenico Scarlatti
  • 961-VI: Domenico Scarlatti
  • 961-VII: Domenico Scarlatti
  • 961-VIII: José de Nebra
  • 961-IX: Domenico Scarlatti
  • 961-X: Manuel de Gamarra
  • 961-XI: Manuel de Gamarra
  • 961-XII: Manuel de Gamarra
  • 961-XIII: François Couperin
  • 961-XIV: Domenico Scarlatti
  • 965-I: Gioacchino Rossini
  • 965-II: José Juan Santesteban
  • 970-I: Georg Christoph Wagenseil
  • 970-II: Ferdinando Pellegrini
  • 970-III: Ferdinando Pellegrini
  • 979: Ignaz Pleyel
  • 980: Giovanni Battista Viotti
  • 982: Alessandro Besozzi
  • 983-I: Luigi Boccherini
  • 983-II: Luigi Boccherini
  • 983-III: Luigi Boccherini
  • 983-IV: Luigi Boccherini
  • 983-V: Luigi Boccherini
  • 983-VI: Luigi Boccherini
  • 983-VII: Luigi Boccherini
  • 983-VIII: Luigi Boccherini
  • 983-IX: Luigi Boccherini
  • 983-X: Luigi Boccherini
  • 983-XI: Luigi Boccherini
  • 983-XII: Luigi Boccherini
  • 989: Rodolphe Kreutzer
  • 991: Friedrich Schwindl
  • 996: Giovanni Antonio Giay
  • 998: Carl Joseph Toeschi
  • 1001: Carl Joseph Toeschi
  • 1032: Napoléon Grubert
  • 1033: Antoine François Gobert
  • 1034: Antoine François Gobert
  • 1036: Conde de Peñaflorida

[1] Arrue, Fr. José de. “La música de Iglesia en la Historia del País Vasco”. En Primer Congreso de Estudios Vascos, recopilación de los trabajos. Bilbao: Bilbaina de Artes Gráficas, 1919-190, 845-853 orr.

[2] Ruiz de Larrínaga, Juan. “Memoria sobre la importancia de la antigua Capilla Musical del Santuario de Aránzazu”. Aránzazu, 10, 1930, 23-26 orr.

[3] Basabe, Fr. Luis de. “Algo más acerca de la Antigua Capilla de Música de Aránzazu”. Aránzazu, X, 1930,  57-58 orr.

[4] Bagüés, Jon. Catálogo del antiguo archivo musical del santuario de Aránzazu. San Sebastián: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1979.

 

Musika artxiboa zenbakitan

Arantzazuko antzinako musika artxiboko obrei inprimatutako obrak gehituz, musikagile kopurua 203ra heltzen da (inprimatutako katalogoan 177 zeuden).

Musikagileen jaiotze datari erreparatuz, XVIII. mendearen erdialdeko urteek garrantzi berezia dute

 

Beste Europako herrialdeetako autoreei dagokionean, Italiako musikagileek garrantzi handia dute, jarraian, distantzi handiarekin, Frantzia, Alemania eta Austriako musikagileak azalduz.

Arantzazuko musikagileen jatorri geografikoari honako bi eskemetan isladatzen da. Egungo Espainiako erkidegoen arabera, Euskadiz gain gertutasunagatik logikoki garrantzi handia dute Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Errioxa eta Aragoikoko autoreek.

Arantzazun jasoak dauden musikagileek lan egin izan zuten europako hirei dagokionean, Paris nabarmentzen da, eta honen atzetik Napoli, London, Erroma, Viena eta Venezia.

Interesgarria izan daiteke Arantzazun ordezkatzen diren egileek landu zituzten hirietara begirada jartzea. Hiru konpositore edo gehiagok ordezkatzen dituzten herriak bakarrik aipatuz, Espainiaren kasuan Madril gailentzen da, errege gortearekin.  Ondoren eta  Arantzazutik zuten gertutasunagatik, logikoki, Iruñea eta Gasteiz, gailentzen dira.

Azkenik, Arantzazuko antzinako musika artxiboan gordetzen diren obretara itzuliz, eta obrak sortuak izan ziren datei begiratuz, data jarria duten 180 obren artean, XVIII. mendaren lehen erdian kopurua asko handitu zen, hirurgoeiko hamarkadako 51 obra daudelarik, eta handik aurrera kopurua beheruntz doa XIX. mendearen hasiera arte.  Hogeiko hamarkadan, eta orduan zegoen bake zibilari esker, berriro ere obra kopuruak gora egin zuen.