VINCENZO PUCITTA (1778-1861)

Civittavecchia-n, Erroma, jaio zen 1778an. Napoliko Pietà dei Turichini kontserbatorioan ikasi ostean, operak kopiatzeari ekin zion, aurrerago Lisboan eta Londonen antzeztuko zirenak. 1809tik 1814ra Londoneko King´s Theatre-ko orkestrako zuzendaria izan zen, eta aurrerago Angelica Catalani abeslaria lagundu zuen Europan eman zituen biretan. Italiara 1817an itzuli zen. Erroman, Venezian, Triesten eta Milanen jarraitu zuen antzerki-musikagile lanetan, eta azken honetan hil zen 1861n.

Hogei opera idatzi izan zituen.

LANAK