Fr. JOSÉ DE LARRAÑAGA (1728-1806)

Azkoitian jaio zen 1728ko maiatzaren 27an. Ziurrenik, Arantzazura dohaintzan emandako kantari gisa hasi zen musika ikasten. 1746an, hemezortzi urterekin, obra baten autorea zela jasoa dago. 1747an Arantzazuko kapera-maisua zen. Hirurogei urtez egon zen lan horretan, ziurrenik santutegiak izan zuen egonkortasun eta musika mailan garairik oparoena.  Horren lekuko dira, Gipuzkoako hainbat herrialdetatik musika kaperak parte hartzeko jaso izan zituen eskaintza ugariak, Irunen 1763an eta Bergaran 1767an, esate baterako.

Pedagogia mailan lan garrantzitsua egin zuela harro esan dezakegu, frantziskotar musikagile askoren irakasle izan baitzen. Bera irakasle izandako garaian, honako musikariekin topo egin zuen Arantzazun: Fr. Agustín de Echeverria, Andrés de Manuel Sostoa anaiak, eta Fr. Fernando Eguiguren.

Perito eta oposizioetako epaimahaikide gisa lan asko egin zuen, eta hainbat herritako organoen eraikuntzan parte hartu zuen, adibidez: Ataungoa (Gipuzkoa), 1762an; Bergarako San Pedro parrokikoa 1774an; Echarri-Aranazekoa (Nafarroa) 1779an; Durangoko Santa maríako parrokikoa (Bizkaia) 1781n; Zegamako parrokikoa (Gipuzkoa) 1788-1789an; Tolosako parrokikoa (Gipuzkoa) 1789an; Legazkpiko parrokikoa (Gipuzkoa) 1791n. Era berean, hainbat herritako organista plazetako oposizioetako epailea izan zen: Bilboko Musika Kapera (1779); Ondarroako organista plaza (Bizkaia) 1782an; Legazpiko organista (Gipuzkoa) 1786an; Zegamako (Gipuzkoa) organista 1789an.

Euskalerriaren Adiskideen lehen kide musikarietako bat izan zen, eta kide bilakatzeko, J. Ph. Rameau-ren Code de musique pratique-ren laburpen bat aurkeztu zuen 1764an.  Jasoa dago, elkartearen asteroko bilera guztietara ez bada, gehienetara joan zela, eta “Zientziak eta arte baliagarrien” sailaren bigarren lantaldera atxikia zegoen.

Arantzazun zendu zen 1806an.

Musika erlijiosoa idatzi zuen batez ere, liturgikoa ez ezik, gabon abestiak eta ariak ere konposatu zituen. Teklaturako zazpi lan idatzi zituen. Bere obra erlijioso guztia Arantzazun gordetzen da, eta teklaturako idatzi zituen lanak, Aita Donostiak jaso zituen Urretaren liburukietan gordeak daude.

BIBL.:

Donostia, P. José Antonio de. Música de tecla en el País Vasco siglo XVIII. San Sebastián: Caja de Ahorros y Monte de Piedad, 1953

Bagüés, Jon. Ilustración musical en el País Vasco: I. La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia-San Sebastián: RSBAP, 1990.

LANAK