JOAQUÍN TADEO DE MURGUÍA  (1759-1836)

Joaquin José Tadeo de Murguía y Azconovieta, musikagilea eta organista, Murguíatarren familiako musikarien ordezkari nabarmenena izan zen. Irunen jaio zen 1759an. Bere jaioterrian ekin zien musika ikasketei eta Irungo Juncal elizako bitarteko organista  izan zen. Bere ikasketak Madrilen Basilio Sessé-rekin jarraitu zituen, eta aurrerago Italiara joan zen kontrapuntu ezaguerak hobetzeko. Itzuli zenean, hogei urte besterik ez zituenean, Iruñeko katedraleko organista plazara aurkeztu zen. Ez zuen postua lortu, aurreko batean Irungo el Juncal elizako organista oposizioa aurkeztu zenean gertatu zitzaionaren antzera. Azkenean, 1788an Málagako katedraleko organista plaza eskuratu zuen, eta bertan bizi izan zen bere heriotza arte, musika ibilbide garrantzitsua jorratuz.

Malagan, musikarekin lotuta zeuden oposizio ezberdinetako epaimahaietan egon zen (kapera-maisu, tenoreak, etab…). Bere ikasleak izan ziren Diego Gallardo, Francisco Mole ta José Joaquín de Murguía, bere iloba. Napoleón-en inbasioaren garaian erabat murgilduta zeudenean, politika mailan zituen interesak bultzatuta, obra hau idatzi zuen: La música considerada como uno de los medios más eficaces para excitar el patriotismo y el valor (1809).  Txosten hau ere idatzi zuen: Respuesta al dictamen que sobre el plan propuesto para la oposición al magisterio de capilla de la Santa Iglesia de Málaga, se publicó bajo el nombre de Don Felipe Ocon y Heredia, a solicitud de Don Pablo Basco, Presbítero. Txostena Madrilen argitaratu zen 1807an.

Musikagile izanagatik baino, organista ibilbideagatik entzute handiagoa izan zuen.

Musikagintzari dagokionean, ez zuen ahots eta instrumental musika erlijiosoa idatzi bakarrik, obra profanoak ere idatzi zituen: bolerak, pianoforterako obrak, ganberako-musika, Concierto de órgano con violines, violas, fagot y trompas (1790) obra, bi ofertorio eta ahots eta pianorako ereserki bat.

Berak idatzitako obra gehienak Malagako katedralean gordetzen dira (9 obra). Arantzazuk jasotzen duen bere obraz gain, Madrilgo Jauregi Errealean Murguíaren obra bat dago, beste bat Madrilgo Kontserbatorio Errealaren liburutegian, sonata bat hau eskutara Rafael Mitjana liburutegian, baita Antequerako Udal Artxibategi Historiakoan Allegro moderato teklaturako lana, ere.

Joaquín Tadeo de Murguía Málagan zendu zen 1836an.

BIBL.:

Siemens Hernández, Lothar. “Joaquin Tadeo Murguia, propulsor de la música patriótica durante la inveasión napoleónica”. Revista de Musicología, V, 1982-1, p. 163-175

Arzak, Karmele. “Murgiatarral artedergintzan”. Cuaderno de Sección. Música, 1, 1983, p. 191-203

Martín Quiñones, Mª Angeles. Joaquín Tadeo de Murguía (1759-1836): organista de la catedral de Málaga. Málaga: Secretariado de Publicaciones de la Universidad, D.L. 1987.

Martínez Solaesa, Adalberto. Catedral de Málaga: Organos y música en su entorno. Málaga: Servicio de Publicaciones de la Universidad; [Granada]: Centro de Documentación Musical de Andalucía, D.L. 1996

Bolós Faraboschi, Margarita. El allegro moderato de Murguía, una revisión crítica. Antequera (Málaga): ExLibric, 2015.