SIMÓN MARTÍNEZ DE OCHOA (fl. 1694-1716)
LANAK
Musikagile honek izan zuen bizitza ibilbidearen ezagueran aurrera pauso garrantzitsuak eman diren arren, oraindik ere ezezagunak dira bere jaiotza eta heriotza datak, eta Simón Martínez de Ocho, edo Simón Martínez edo Ochoa bezala sinatuta azaltzen diren obrak, pertsona bererarenak ote diren.
Ezagutzen diren datuen arabera, 1694an Madrilen bizi zen Simón Martínez batek, Salamancako katedralerako magisteritza oposizioak egin zituen.
Simón Martínez de Ochoa Gasteizko Unibertsitateko kapera-maisua izan zen 1694 eta 1697 bitartean, hiri honetan inprimatu eta Montserraten gordetzen diren gabon abestien paper-orrietan azaltzen denaren arabera; Burgosen inprimatu eta Biblioteka Nazionalean gordetzen direnek ere berdina diote. Urte bakoitzeko bederatzi gabon kanta idatzi zituen.
1698 eta 1706 bitartean Coria-ko katedraleko kapera-maisu kargua zuen. 1707an Santiago eta Plasencia-ko katedraletako magisteritzara aurkeztu zen. 1714an bera zen Astorgako katedraleko magisteritzako burua, gutxienez 1716 arte.
Simón Martínez Ochoa izenarekin Burgoseko katedralean hiru obra gordetzen dira, bi gabon kanta Santiagon eta lau Valladolid-eko katedralean, Arantzazun gordetzen direnez aparte. Simón Martínez izenarekin El Escorialen obra bat gordetzen da eta beste bat Mexico D. F-ko Jesús Sánchez Garzaren Bilduman. Ochoa izenarekin Burgoseko katedralean duo bat gordetzen da Burgoseko katedralean eta salmo bat Arantzazun.
BIBL.:
López-Calo, José. La música en la catedral de Burgos. Vol. II: Catálogo del Archivo de Música (II). Burgos, Caja de Ahorros del Círculo Católico, 1995
Barrios Manzano, María del Pilar. La música en la Catedral de Coria, Cáceres: 1590-1755. Cáceres: Universidad de Extremadura, Servicio de Publicaciones,1999
Codina, Daniel. Catàleg dels villancicos i oratoris impresos de la biblioteca de Montserrat. Segles XVII-XIX. Barcelona: Publicacions de l’Abadia de Montserrat, 2003
Robledo Estaire, Luis, ed.. Tonos a la divino y a lo humano en el Madrid barroco [Música impresa]. [Madrid]: Fundación Caja Madrid; Editorial Alpuerto, D.L. 2004
García Garmilla, Patxi. Música a lo Divino y a lo Humano [Música impresa]: 141 Obras del Archivo de la Catedral de Burgos (Siglos XVII y XVIII). [S.l.]: Catedral de Burgos; Aula Boreal, 2008.