MIGUEL IRIZAR (1635-1684)
Miguel de Irizar Domenzain Artaxonan (Nafarroa) jaio zen 1635ean. Litekeena da lehen musika ezaguerak bere herriko organistaren eskutik jaso izana. Haurra zenean, León eta Toledoko katedraletako haur kantaria izan zen. Oviedoko eta Santo Domingo de la Calzadako katedraletako kapera-maisu plazak bete zituen, eta 1657an, Gasteizko kolegiatako kapera-maisu izendatua izan zen. Badirudi Tutera eta Iruñeko plazen lehiaketetara ere aurkeztu izan zela. 1663an Orreagako kolegiatako kapera- maisu bezala azaltzen da, agian, aldi baterako hartu zuen kargua. 1657 eta 1671 bitartean Gasteizko kolegiatako kapera-maisu izan zen, gazteen musika irakaskuntzaz arduratuz. Garai hartan apaiztu zen. 1671n Segoviako katedraleko kapera-maisu izendatua izan zen, eta bertan ezarri eta lan egin zuen bere heriotza arte.
López Calok Miguel de Irizarrek jaso izan zituen 100 eskutitzetik gora argitaratu ostean, Matilde Olartek Irizarrek 1663 eta 1684 bitartean jaso izan zituen 362 gutun argitaratu ditu, bere izaera eta garaiko musikari buruzko informazio iturri garrantzitsuan bilakatuz.
Oso musikagile emankorra izan zen, eta Ardanaz eta Durangorekin batera polikoralismo barrokoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa izan zen, eta XVII. mendeko musika barrokoaren musika ezagutzeko oinarrizko musikaria. Segoviako katedralean, bere 1.200 obra baina gehiago gordetzen dira, eta nabarmentzekoa da kontrapuntuaren menderatze aparta, eta 7, 9, 11 edo ahots gehiago erabiltzeko gaitasuna. 2005 urtean, Don Juan de Borbón Fundazioak Ecos y Afectos izenburupean, Jaiotzari, Santuari, Kristo Gurutziltzatuari eta Zeruratzeari idatzitako abesti batzuk argitaratu zituen, baita sei ahotsetako meza bat. Obra guztiak Alicia Lázarok transkribatu eta argitaratu zituen.
Miguel de Irizar 1684an zendu zen.
BIBL.:
López-Calo, José. “Corresponsales de Miguel de Irizar”. Anuario Musical, 18, 1963, 197-222
Olarte, Matilde. Miguel de Irizar y Domezain (1635-1684?). Biografía, epistolario y estudio de sus lamentaciones. Valladolid: Servicio de Publicaciones de la Universidad, 1996
Salaberri, Sabin, coord. La Música en Álava. Vitoria-Gasteiz: Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava, 1997
Olarte, Matilde. “Irizar Domezáin, Miguel de”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 6, 2000, p. 480-483
Irizar, Miguel de. Ecos y Afectos : Tonos al Nacimiento, Al Santísimo, a Cristo crucificado y a la Asunción Misa a seis voces; Trans. y ed., Alicia Lázaro. Segovia: Sección de Investigación Musical de la Fundación Don Juan de Borbón en colaboración con el Cabildo de la Catedral de Segovia, 2005
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016
Olarte-Martínez, Matilde. Una correspondencia singular: Maestros de capilla, ministriles y bajonas, tomando el pulso de la música española del último barroco. Salamanca: Ediciones Universidad, 2016.