FR. FERNANDO DE EGUIGUREN  (1743- )

Arantzazuko Nobizioen Harrera eta Profesioen Liburuan aipatzen da 1759ko martxoaren 26an frantziskotarren abitua jantzi zuela: Fernando de Eguiguren hijo legítimo, y de legítimo matrimonio de Thomas de Eguiguren, y de Mónica de Escaregui, vecinos de la Villa de Eybar en la Provincia de Guipuzcoa […] Fue bautizado el sobredicho Fernando en diez y siete de marzo de mil setecientos y quarenta y tres”. Urtebete beranduago, martxoaren 26an,  koruan sartu zen.

Arantzazun gordetzen den Fr. Antonio de Arriolaren salmo baten particcela batetan haur kantari gisa azaltzen da 1751n. 1781n Bilboko San Francisco komentuko organista bezala azaltzen da.

1815eko “Gaceta de Madrid”-k erreputazio oneko organista zela aipatzen zuen. Teklarako idatzitako obra bakar bat iritsi zaigu Concierto airoso, izena duena, eta José Antonio de Urretak 1818 inguruan biltzen zituen dokumentuen artean gordetzen zen. Aita Donostiak Música de tecla en el País Vasco. Siglo XVIII (1953) idatzian argitaratu zuen.

 

Arantzazun gordetzen diren 19 obratatik, guztiak ahozkoak eta erlijiosoak, zortzi osagabeak eta soilik batek du data, eta baita 1772an idatzitako duoa ere.

Gipuzkoako hainbat parrokietako artxiboetan Fr. Fernando Eguigurenen XIX. Mendeko obra erlijiosoak aurki daitezke.

LANAK