MANUEL DE EGÜÉS  (c.1654-1729)

Ikertzaileek hainbat hipotesi dituzte Manuel de Egüés-en jaiotza dataren inguruan: Edo Manuel Miguel Conejos de Egüés izatea, 1654ko  abenduaren 25ean Nafarroako Egüés herrian jaiotakoa, edo Miguel de Egüés izatea, Aragoiko San Manuel del Río-n (Teruel) 1657an jaiotakoa.

Edonola ere, 1679 eta 1682 bitartean bere lan ibilbideari ekin zion Gasteizko Kolegiatako kapera-maisu bezala. 1683an Lleidako katedraleko kapera-maisu bezala onartu zuten eta bertan egon zen 1685 bitarte, orduan oposizioz Burgoseko katedraleko kapera- maisu plaza eskuratu baitzuen.

1691 eta 1692 bitartean Zaragozako Seoko kapera-maisu izendatua izan zeneko etenaldia izan ezik, bere lan ibilbidea Burgoseko katedralean garatu zuen, musika kaperaren buru. Hiri honetan zendu zen 1729an.

Bere musika ekoizpena oso emankorra izan zen eta bere lan gehienak Burgoseko katedralean gordetzen dira (219 obra) baina baita, Astorga, Palentzia, Iruñea, Salamanca eta Gasteizko katedraletan eta Kataluniako Bibliotekan, Arantzazun gordetzen den obraz gain. Egüés Espainiako polikoralitatearen maisuetako bat izateagatik nabarmentzen da.

BIBL.:

Ezquerro Esteban, Antonio. “Egüés, Manuel [Miguel Conejos] de”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 4, 1999, p. 631-633.

García Garmilla, Patxi. Música a lo Divino y a lo Humano: 141 Obras del Archivo de la Catedral de Burgos (Siglos XVII y XVIII). [S.l.]: Catedral de Burgos; Aula Boreal, 2008.

Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.