FR. AGUSTÍN DE ECHEVERRIA  (c. 1735-1792)

Ez dakigu ez non ez eta noiz jaio zen, bere lanak Fr. Agustin de Echeverria, Fr. Agustin de Echevarria edo Fr. Agustin de Echeverria y Arana, bezala sinaten zituen autore frantziskotarra. Arantzazuko musika artxibategiko partitura batean abeslari tenore bezala azaltzen da 1852an, beraz ordurako ahotsa aldatu zitzaionez, bere jaiotze data 1732-1738 tartean kokatuko litzateke. Aurrerago, 1758-1760 bitartean, Antzuola herrian Echevarria Arana sendi bat aurkitzen da. Zoritxarrez, Gipuzkoako zenbait parrokietako sakramentuen erregistroek hutsuneak dituzte, garai hartako jaiotze datak kasu. Echeverria-Arana abizenak Bizkaian ere aurkitu daitezke, beraz ezin da zehaztu zein den autore honen jaiotze data eta lekua.

1764an “musikagile apartatzat” deskribatu zuten Bergaran ospatu ziren Batzar Orokorren harira eskaini zen emanaldian. Musikagileaz gain, biola ere interpretatzen zuen. Eta Fr. José de Larrañagak irailean Bergaran ospatu ziren jaietan biola interpretatzeko eskatu zion;  honen ostera sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Honakoa izan zen Aita Larrañagaren erantzuna: “… no tengo por conveniente, ni aun considero asequible el que Fr. Agustin pase a esa con tanta anticipación, ya por la gran falta que hace aquí, especialmente para la Novena de Nª Sra. que empezará el viernes [la carta está fechada en 26 de agosto y las fiestas se celebraron del 10 al 15 de septiembre], y otras funciones, como porque no dudo tañerá los papeles de viola a primera vista, para lo que hace algún ejercicio estos días, fuera de que si aquí se recelase le llevaban para las operas, temo se desbarataría todo, sin que se pudiese remediar, quiero decir que acaso nos mandarían no asistir a ellas…”.

Fr. Agustin de Echeverriak musikagintzan izandako loraldia, Santutegiak musika mailan izan zuen garairik egonkor eta oparoenean eman zen, eta aipatutako Fr. José de Larrañaga musikagilearekin batera, Fr. Fernando de Eguigurenekin ere bizi izan zen.

Berak idatzi zituen obretatik larogeita zazpi obra heldu dira gugana, gehienak erlijiosoak, teklaturako bost obra izan ezik, eta gehienak Arantzazun gordetzen dira. Partiturek 1756 eta 1791 bitarteko datak dituzte. Eukirik etxean lau ahotsetako gabon kanta, Peñaflorida Kondeak idatzitako testu batean oinarritzen da. Zatiak gordetzen dira soilik, eta 1779ko data dute, eta Euskalerriaren Adiskideen inguruarekin zuen harramanaren lekuko dira.

Fr. Agustin de Echeverria Arantzazun zendu zen, 1792ko ekainaren 11n.

BIBL.:

Bagüés, Jon. Ilustración musical en el País Vasco: I. La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia-San Sebastián: RSBAP, 1990.

Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Autoedición, 2017.

 

LANAK