FR. ANTONIO DE ARRIOLA  (1663-1730)

Arantzazuko monasterioko kapera-maisu izan zirenen artetik, lehena Fr. Antonio de Arriola izan zen 1679an.

Fernando Abaunzaren azken ikerketek, autore honen jaiotza data zein zen argitzen dute:  1663ko urtarrilaren 18an Gasteizen jaio zen.

1679ko martxoaren 12an, 16 urterekin,  frantziskotar bilakatu zen Fr. Antonio de Arriola. Fr. Juan Ruiz de Larrinaga ikertzaile frantziskotarraren arabera, hamar urtez Arantzazuko koruko abeslarien Moraleko irakaslea izan zen; Bilbora joan zen bertako komentu frantziskotarrean Filosofiako irakasle lanetara. 1721ean Arantzazura itzuli zen eta organista kargua, eta aurrerago Koruko Bikario lanak bete zituen.

Arantzazuko heriotzen liburuak Fr. Antonio de Arriolaren heriotza 1730eko otsailaren 26an kokatzen dute, 67 urte zituenean.

Soilik Arantzazun gordetzen diren bere bost obra iritsi dira gure artera. Guztiak erlijiosoak dira, polikoralitatearen ohiko estilo barrokoa dute eta  bi abesbatzetarako idatzi zituen.

BIBL.:

Ruiz de Larrinaga, Fr. Juan. “La coral polifónica de Aránzazu en Vitoria: Notas retrospectivas III. Su organista el Maestro compositor Fr. Antonio de Arriola”. Pensamiento Alavés, 26 de mayo de 1939, p. 4.

LANAK