LA ROSARIO O LA RAMBLA DE FIN DE SIGLO (1939)

XIX. mendeko Bartzelonako bizitzako estanpak adierazten diren obra. Estreinaldia Cuidado con la Pintura sainetearekin batera Valentzian estreinatu zen. Bere familia bertan bizi zen 1937tik, eta bera ere hara joan zen , Madrilgo Udal Musika Bandako Zuzendari gisa azken kontzertua, Teatro Español-en zuzendu zuenean.  

Bertan bizi zenean, Federico Romero eta Fernández Shaw bere laguntzaileei libretoa bidaltzeko eskatu zien, bera musika idazten hasteko. Bere memorietan adierazi zuen libretoa ez zitzaiola gustatu, faltsua iruditu zitzaion, trama batez ere. Romerori ez zitzaion Sorozabalen iritzia gustatu, nahiz 1938an sainetearen musikaren inguruan lanean jardun zuen. Valentzian eta Bartzelonan estreinatu zen, baina ez Madrilen. Gerraren ostean, Federico Romero berak musikagileari eskatzen dio Madrilen ez estreinatzea, zentsuraz beldur baita. Izan ere zentsurak Bartzelonako estreinaldian eszena bat kendu baitzuen.

Sorozabalek berak Bartzelonan zuzendu zuen estreinaldiaren ostean kritika oso zorrotza izan zen:

“… échase de menos una visión ajustada, cuando no de elevada fuerza evocativa, del ambiente y de los tipos que se nos presentan. Desde el escaso vigor de la nota cómica hasta las anárquicas tintas de la trágica, pasando por esa inadmisible y peregrina creación del “criminal honrado” , cuya defensa asume la protagonista, con desdichada y poco edificante vehemencia, no hay manera de descubrir, a través de los absurdos yerros, la personalidad de los distinguidos escritores que firman el libro.” (Hoja oficial de la provincia de Barcelona, 1940/02/26)

FITXA TEKNIKOA

 

Rev. 1977

Ekitaldi bakarreko Sainete liriko katalana.

Libretoa: Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw.

Pertsonaiak: Rosario, Mercedes, Cinta, Señora de “Plá y Solé”, Marieta Enfariñada, Iñude bat, Ramón, Arriola, Girona el Pobre, Garriga, León eta Canelo, Pareja, Lacayo, Udaltzaina, Pollo 1., Pollo 2., Pollo 3., Pollo 4., soldadua, Mercedesen senargaia, langileak, et abar. 

Orkestra:  I+I.I.I.I – 2.I.2.0 – arp – perc – cu

 

1897ko maiatzeko egun batetako ilunabarra. Ia gaua da. Eguzkia joan da eta oraindik ez da farolaria etorri. Eszena ia ilunpetan dago.  San Jose Ramblan gaude, gehienek Loreen Rambla bezala ezagutzen dutena.   16.zenbakiaren inguruan kokatzen da eszena.

Antzerki oihala altxa aurretik danbatekoa entzuten da.  Oihala altxatzean, eszena ikaragarria da: aulkiak lurrean etzanda, lore otarrak irauliak, makilak eta aterkiak lurretik, eta zuhaitz baten gainaldean Bartzelonako gazte bat barretina soinean duela.

Lurrean, bere egunkari guztiak zapalduak daudelarik, Marieta Enfarinada zaharra dago. 30 urte dituen Rosario airosak bere lore postua defendatzen du. Gironak,”El Pobre” ezizena duenak, ezer ere gertatu izan ez balitz bezala,  bankuan eserita jarraitzen du. Hainbat pertsonek eszena korrika zeharkatzen dute.

Luxuz jantzitako umezaina, kofia alde batera duela eta mantala marruskatua, ume txiki bat besoetan daramala korrika ateratzen da, galdu dituen beste bi umeen bila. Berrogeita hamar urte inguruan dituen Cinta, ondoko lore dendako jabea da, eta Garriga hedonistaren ama da. Cinta eta Rosario Marietari laguntzera doaz. Garrigaren laguntzarekin Rosariok egunkariak jasotzen ditu eta Cintak, Marieta bere postuaren aulkian eseri du.

Floralia azaldu da eta eszenatokiko farola piztu du, eta Girona “El Pobre” egunkaria irakurtzen hasi da.  Bitartean, udaltzainek lurreko gauza guztiak hainbat saskitan jasotzen ari dira. Rosario eta Garrigak zer gertatu den galdetzen diete, eta hauek, beraien ezjakintasunaz barre egiten dute.

Luxuzko kotxe batetik irteten den lekaio batek, gutun bat ematen dio Gironari Ramonaren partez. Andaluziako hizkera duen guardia bikotea ateratzen da.

Mercedes, fabrikako langilea eta Rosarioren ahizpa, bere senargai aberatsarekin ateratzen da. Biak goxo-goxo daude. 

Ikus gehiago

ESTREINALDIA

Apolo antzokia, Valentzia – 1939.12.09