1897 – Pablo Sorozábal Mariezkurrena Donostian jaio zen.
1914 – Orquesta del Gran Casino-n sartu zen, Alfredo Larrocha-ren zuzendaritzapean.
1919 – Orquesta Filarmónica de Madrid-en sartu zen.
1920 – Leipzig-era joan zen, eta bertan kontrapuntua Stephan Krehl-ekin ikasi zuen, eta orkestra zuzendaritza Hans Sitt-ekin.
1923 – Orkestra eta korurako Suite vasca op. 5, konposatu zuen.
1927 – Variaciones sinfónicas sobre un tema vasco idatzi zuen.
1928 – José Mª Iparraguirre-ren Gernikako arbola orkestratu zuen.
1931 – Katiuska opereta estreinatu zuen.
1933 – – Enriqueta Serrano-rekin ezkondu zen, antzezlea eta soprano komikoa.
1936 – Banda Municipal de Madrid-eko zuzendari izendatu zuten, Maestro Villa postuan ordezkatuz. Ia aldi berean Orquesta Sinfónica de Madrid-eko zuzendari izendatu zuten.
1946 y 1947– Bere zarzuela konpainiarekin bira eskaini zuen Argentinan eta Uruguayn.
1947– Orquesta Filarmónica de Madrid-eko zuzendari izendatu zuten. Maestro Perez Casas ordezkatu zuen postuan
1951 – Victoriana orkestrarako suitea idatzi zuen.
1952 – Neskatxena, korurako suitea idatzi zuen, Coro Maitea-ren omenez, eta y Chantons, mes chers amis, korurako suitea Easo Abesbatzaren omenez. Orquesta Filarmónica-n dimisioa eskatu zuen, Francoren zentsurak Shostakovich-en 7. Sinfoniaren eta Victoriana bere obraren estreinaldiak eragotzi zituenean.
1956 –Euskalerria idatzi zuen.
1960 – Comedieta balleta konposatu zuen, berriki zendu zen bere emaztearen omenez.
1964– Juan José opera konposatu zuen
1966 – Gernika, hileta martxa idatzi zuen.
1978 – Donostiako udalak hiriko enkomienda eman zion. Juan José operaren Teatro de la Zarzuelako estreinaldia bertan behera utzi zen.
1981– Madrilgo Udalak, herriko seme kuttun izendatu zuen.
1987– Jesús López Cobos zuzendariak bere omenez Teatro Realen egin zen kontzertua zuzendu zuen, eta bertan azkenean Victoriana obra estreinatu zen. Herriko seme kuttun izendapena jaso zuen.
1988 – Abenduaren 26an Madrilen zendu zen.