LA ISLA DE LAS PERLAS (1933)

Partitura hau konposatzerakoan Sorozabal oso gogotsu ibili zen arren, ez zuen arrakastarik izan. Obra hau Lezpzigen zegoenean idatzi zuen eta Enriqueta Serrarorentzat pentsatua izan zen. Honakoa zioen Sorozabalek:

“… si en lugar de haberla estrenado en España, esa opereta se hubiese dado a conocer en el extranjero habría sido un éxito famoso…”

Aurkezpenerako baliabide gutxi egon zirela eta partaideei dagokionean, dantzarako pertsona gazteak lortzeko garaian zailtasunak izan zituztela onartu zuen:

“… si contrataba uno a una docena y media de coristas femeninas, no podía uno escogerlas a su gusto…”

FITXA TEKNIKOA

 

Sarrera bat eta bi ekitaldi dituen opereta.

Pertsonaia nagusiak: Taipó (soprano lirikoa), Gaby (tiple komikoa), Tehaé (tenorea), Keplán (baritonoa), Frasquito (abeslari komikoa), Dupont (baritonoa), korua

OrkestrazioaI+I.I.I+sax.I – 2.I.2.I – p – perc – cu

ARGUMENTUA

Polinesiako artxipelago batetan europarren bisitarik jaso ez duen “Perlen Irla” kokatzen da. Eszenatoki honetan Tehaé printzearen eta Taipóren arteko maitasun istorioa garatzen da.

Tehaék irla atzerritarren inbastiotik babestu nahi du eta bera buruan dela beraiekin bukatzeko plana antolatzen du. Tehaé istripuz uretara erori zen. Keplánek, irlan bizi zen amerikar kapitainak, salbatu zuen. Keplán Tehaéri ezkon-hitza eman dion Taipóz maitemindua dago. Taipók Keplánen ausardia ikusita, pixkanaka beraz maitemintzen hasten da.

Gaby, Frantziako diplomatu batekin ezkondua zengoena, eta Taipó bahitu zituzten eta Perlen Irlara eraman zituzten. Keplán beste bi marinelekin batera erreskatatzera joan zen.  Bertakoek Keplán atxilotu zuten, baina Tehaék barkatu zion, eta Taipók dagoeneko  ez diola maite konturatzen denean, Keplánekin joaten utzi zion.

Taipók Tehaé negarrez ikusi zuen eta beragatik gupida sentitu zuen, eta bere maitasuna aitortu zion. Keplánek Taipó agurtu zuen eta betirako joaten utzi zuen.

EGITURA

  • I Ekitaldia

1. zenb.: Prologoa — 2. zenb.: Taipo, Tehae, Gaby eta abestatza mistoa — 3. zenb.: Klepan eta abesbatza — 4. zenb.: Duoa (Taipo eta Keplan) — 4b. zenb.: Musika atzekaldean — 5. zenb.: Gaby, Dickson, Dupon eta Frasquito — 6. zenb.: Gaby, Vanesak eta abesbatza — 7. zenb.: I Ekitaldiaren amaiera (Tehae eta abesbatza)

  • II Ekitaldia

8. zenb.: Preludioa — 9. zenb.: Gaby eta guztiak — 9bis. zenb.: Tehaé  — 10. zenb.: Erromantza (Keplan) — 11. zenb.: Gaby, Dupont, Frasquito eta Dickson — 12. zenb.: Arrantzalea, Keplan, Taipo, Abesbatza eta Tehae — 13. zenb.: Amaiera (Tehae, Abesbatza, Taipo)

ESTREINALDIA

Teatro Coliseum, Madrid – 1933.03.07

Int.: Maria Vallojera (Sopranoa), Adolfo Sirvent (Tenorra), Enriqueta Serrano (Tiple komikoa), Pablo Hertogs (Baxua), Pedro Segura, Antonio Riquelme eta Carlos Rufart, Joaquín Valle

Dekoratuak: Salvador Alarma ; figurinak, Maria Rosa Bendala

Bigarren bertsioa 1949an estreinatuko zen, Bartzelonako Teatro Coliseum-en.