JUAN JOSÉ (1968)

Sorozabalek “drama lírico popular” azpi-izenburua jarri zion. Sainete “proletarioa” edo gizarte drama da, XIX. mendeko Madrilen garatzen dena. Hamaika urte behar izan zituen Sorozabalek obra hau egiteko. Berak musika eta libretoa ere garatu zituen. Joaquín Dicentaren obran oinarritu zen, baina azkenean dramaren bilakaera aldatu egin zuen, bere ustez oso arrunta baitzen, eta ez zitzaion gustatzen. Sorozábalek Juan Joséren zorigaitzeko patua azpimarratu nahi zuen, eta horretarako bere mendekuan huts egitea idatzi zuen.

1978an, obra idatzi eta hamar urte beranduago, Kultura Ministerioaren eskaera jaso zuen, Teatro Zarzuelako 1978/79 Denboraldi lirikoan bere obra aurkezteko. Urtarrilaren 8an entseguak hasi ziren. Honakoak ziren artistak:  Angelines Chamorro, Teresa Tourné, Marianela Barandalla, Tomás Álvarez, Enrique del Portal, Alfonso Goda, Julio Catania, Segundo García, Castejón, aita eta semea.

Obraren estreinaldia baina egun batzuk lehenago, musikagileak kontratua deuseztatu zuen. Obraren antzezle kopuruari buruzko gorabeherak izan zituzten. Ministerioak ez zuen konpromisorik hartu nahi, baina adostasun batera iritsi ziren: denboraldi lirikoan aurkezten ziren gainerako obretako kopurua baina txikiagoa ez zela izango. Entseguetan ere gorabeherak egon ziren, baina egoera leherrarazi zuenak, musikagileak berak obraren eskuko programan sartu nahi zuen autokritika izan zen. Bertan, Kultura Ministerioaren aburuz Ministerioarentzat onartezinak ziren irainak azaltzen ziren. Era berean, eta iturri berdinen arabera, baldintzen artean antzokia estreinaldia baino bi aste lehenago erabiltzeko aukera izatea eskatzen zuen, eta obra gutxienez 42 alditan aurkeztua izatea. (ABC 1979/01/24)

Sorozabalek guztia ukatzen zuen eta bere memorietan zentsuratutako testuaren zenbait lerro jaso zituen:

         “La cuestión es que la obra se terminó en 1968, y ahora, después de diez años de espera, cuando yo creí que ésta sería una de mis obras póstumas, se va a estrenar. Se estrena por chiripa, por carambola. El plan del Ministerio de Cultura era otro. Se había anunciado a bombo y platillo otro título, que no sé por qué no se ha estrenado… Y a última hora me pidieron Juan José. ¿Un milagro? No sé. He conseguido incluso imponer un número de representaciones obligadas… Algo increíble… No salgo de mi asombro… Estrenar una ópera en España es como celebrar en dos días el nacimiento y el entierro de una obra. Eso me pasó con la maravillosa ópera de nuestro primer músico, Isaac Albéniz, con su Pepita Jimenez. Se estrenó hace unos dieciséis años, se le dieron dos representaciones y no se ha vuelto a representar… ¡Ah! Si se tratase de una ópera italiana se cantaría todos los años y las muchas asociaciones de “Amigos de la Ópera” extranjera que tenemos en este país ya la habrían programado.

         ¡Pero a los visones no les gusta la música española! Ni tampoco a los abrigos de conejo o de gato. Antimusicales son todos, los de arriba y los de abajo. Tal vez sea la única cuestión en la que haya unanimidad entre las clases sociales en España. Para escribir una ópera en España es necesario, aparte de ser músico, ser un perfecto idiota; es como componer una fábrica de congeladores en el Polo Norte…

         Bueno, el mundo da muchas vueltas y a alo mejor el año 2000 España vuelve a tener cierta cultura musical, por lo menos la que tenía el año 1936. ¡Amén!”

Estreinaldiari buruzko gorabeherak jasotzen zituen testu hau publikatzeko ezezkoa jaso zuenean, Sorozabalek entseguak eten zituen. Hala ere, Arte Liriko eta Koreografikoko Zuzendari orde orokorrarekin, León Ara-rekin, izandako elkarrizketa baten ostean, entseguekin jarraitzeko baldintza berriak idatziz azaldu zituen. Eskuko programan azaltzen zen testua kentzea onartu zuen, baina eszenatokia eskuratzeko baldintzak erraztea eskatzen zuen, eta artistekin idatziz sinatuak zituen 42 aurkezpenak emango zirenaren bermea eskatzen zuen. Ministerioak ez zuen onartu konpromiso hau artisten kontratuan  azaltzea. Bere memorian jasoa dago, eta nahigabetuta azaltzen zen entseguetako baldintzekin eta bertan zegoen xahubideaz.Gertakari hau dela eta, Sorozabalentzat bere obrarik onena zena ez zen estreinatzera iritsi.

FITXA TEKNIKOA

 

Hiru agerraldiko drama liriko herrikoia.

Libretoa: Pablo Sorozábal. Joaquín Dicenta-ren (1895) lanaren oinarritua.

Pertsonaiak: Rosa (mezzosoprano), Toñuela (soprano lirikoa), Isidra (contralto), Paco (tenorea), Juan José (baritonoa), Andrés (baxua), Cano (baxua), Perico (tenorea), Presoa (tenorea), Tabernaria (id.), Pacoren bi lagun (neskak) (bi soprano), Pacoren beste bi lagun (mutilak) (tenoreak), Edale bat (tenorea), Tabernako morroia (ez du abesten)

OrkestrazioaI.2.2.+I.2 – 4.3.3.I – gui – perc – cu

 

ARGUMENTUA  (Musikene-7, 2009. Por Pablo Sorozábal Gómez)

Juan José dramaren estreinaldia. Grabazioa: CDMA. Kultura Ministerioa (Madril)

Lehenengo ekitaldia: Taberna

Agertokian taberna baten barrualdea ageri da, madrilgo behe-auzoetan: zinkezko salmahai bat, zurezko aulkiak, errezelak eta zur margotuzko apalak; dena taberna bera bezain xumea da. Eskuinean, ate batek gela partikular batera ematen du. Lau bezero edaten eta kartetan ari dira, eta haien ondoan, lehenengo mailan, Andrés eta Perico jokoari begira daude; Perico, neke handiz, egunkaria ozen irakurtzen ari da. Juan Joséz hizktan hasi dira; garai batean tabernan maiz agertzen zen mutil bat da Juan José, Rosa ezagutu zuena jauntxo mozkor batzuengandik hura defendatu zuenean, eta, harrezkero, Rosarekin bizi dena. Juan José sartzen da, lanaldiaren ondoren leher eginda, eta hasi zaie esaten Rosa dela bere bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra; handik gutxira, Juan José tabernatik irteten da Andrésekin batera. Isidra agertzen da orduan, denek adarra jotzen dioten atso bat, isilmandataritzat daukatena. Emakume horrek badu, nonbait, eraginik Rosarengan. Handik gutxira, adiskide talde bat sartzen da zalaparta bizian tabernan; haietako batek gitarra bat darama, eta denen buru hitz egiten duenari Paco deritza. Isidra haiengana hurbiltzen da, Pacok edatera gonbidatzen du atsoa, eta Rosaz eta Pacok Rosarengan duen interesaz hitz egiten dute. Handik gutxira, Pacok jatekoa esaktzen du berarentzat eta bera adiskideentzat eta badoaz gela partikularrera.

Ikus gehiago

Rosa eta Toñuela sartzen dira eta lanetik bota berri dituztela kontatzen dute. Rosaren tristurak kontrastea sortzen du bere adiskidearen umore onarekin. Rosa kexu da miseria gorrian bizi delako eta, horretaz baliatuz, Isidrak Juan José bere adiskideari botatzen dio erru guztia eta, bide batez, Paco aurkezten dio Rosaren salbazio gisa. Pacoren ahotsa entzuten da kanpotik, kantari, gela partikularretik atera, eta hitz goxoak esanez konplimenduka hasten zaio neskari, eta azkenean, berarekin ondo pasatzera eta zerbait hartzera joateko konbentzitzen du Pacok neska.

Juan José berriz sartzen da tabernan, Rosa kantari entzuten du orain ondoko gelan, neska gelatik ateratzen du eta gogor egiten dio aurre Pacori, eta orduan jakiten da hura dela bere kapataza.

Bigarren ekitaldia: teilatupea

Agertokian teilatupeko gelatxo bat ageri da, soi—soila eta batera erosoa ez; giroa hotza eta zakarra da, sutontzi itzali batek eta leihotik ikusten den Madrilgo teilatu elurtuek adierazten dutenez. Oihala igo, ta Rosa, Toñuela eta Isidra sartzen dira agertokian; berriketan ari dira esanez zen zaila suertatzen ari zaion bizitza Rosari, orain lehen baino okerrago. Rosak Juan Joséri botatzen dio bere lana galdu izanaren errua, zeren eta Paco kapatazak Juan Josérekin liskarra izan ondoren bota baitu bera kalera, eta Juan José utzi nahi duela esaten die Rosak beste bi neskei. Toñuela Juan José defendatzen saiatzen da, baina Isidra, berriz, Rosa Juan Josérekin etsitzen saiatzen das, sutontzirako ikatza eta lanpararako petrolioa adeitsu eskaintzen dion artean. Andrés Toñuelaren bila sartzen da, eta Rosari leporatzen dio gertatutakoaren guztia, arratsalde hartan tabernan maite-jolasetan hasi zelako. Handik pixka batera, Rosa eta Isidra bakarrik geratzen dira, eta Rosa hasten zaio Pacoren partetik isilmandatuak egiten, baina Juan José agertzen da eta bi neskek beren arteko elkarrizketa isiltzen dute; Juan José lehen eginda dator, jota, egun osoan Madrilen barrena aurrera-atzera lan bila alferrik ibili ondore. Isidraz fio ez denez, bere etxetik botatzen du Juan Josék neska.

Andrés eta Toñuela itzultzen dira, bikotearen arteko eztabaidan parte hartzeko garaiz,  Juan José oso jarrera gogorrez baitzitzaion Rosari. Beste biak sosegatu ondoren, Andrés eta Toñuela badoaz; Rosa kexu da bere bizimoduagatik, eta Juan Josék hitz-erdika esaten dio berak edozer gauza egingo duela neskari ezer falta ez dakion.

Hirugarren ekitaldia

Lehenengo agerraldia: Espetxea

Madrilgo Cárcel Modelon-n kokatua dago; han biltzen dituzte beste espetxe batzuetara bidean dauden presoak. Cano eta beste preso bat Juan Joséz ari dira. Juan José agertzen da eta kexu da bai bere patuaz eta bai, batez ere, ez duelako izan bere Rosa maitearen berririk bera giltzapean sartu duten ezkero. Canoko gogorarazten dio neskaren erruz dagoela preso eta lekuz aldatzen dituztenean ihes egitea proposatzen dio, biak elkarrekin eramango baitituzte beste espetxe batera. Hasieran ezetz esaten dio Juan Josék, ez, hain zuzen, ihes egiteko saioan guardiek bera hilko ote duten beldurrez, ez duelako nahi, ordea, heriotzak Rosarengandik bereiztea, berarekin etorkizun zoriontsua izango duela amesten baititu oraindik. Preso bat agertzen da; gutun bat dakar Juan Josérentzat. Canok irakurri beharko dio gutuna, Juan José analfabetoa baita, eta gutuna norena izango, eta Andrésena, eta Rosa Pacorekin bizitzera joan del iragartzen dio. Albiste horren berri izatean, Juan Josék, dudarik gabe onartzen du gau horretan bertan ihes egiteko Canok egindako proposamena.

Bigarren agerraldia: Krimena

Iluntzen ari du, Rosa eta Paco orain bizi diren etxeko gela bat agertzen da, handia eta altzari erosoz hornitua; oihala altxatzean, Rosa apain-mahaiaren aurrean eserita dago, Isidrarekin berriketan. Erabili berri duen xaboiaren kalitateaz kexu da, bere eraztunen bila hasten da eta, azken batean, erakusten du zein erosoa den orain bere bizitza. Bi emakumeak Pacoren laudorioka ari dira, baina Rosak kontzientziaren ausikiz gogoratzen du zer-nolako maitasuna zion berari Juan Josék.

Paco sartzen da; Rosaren bila dator berbenara joateko, eta Rosaren edertasuna miresten geratzen da. Paco eta Isidra gelatik irteten dira, Rosak apaintzeko beta izan dezan, eta Rosari mantoia ondo jartzea besterik falta ez zaionean, Juan José agertzen zaio atzetik. Rosak ez dio etortzen entzun; Pacoren zain zegoen bera, eta, gainera uste zuen Juan José urruti egongo zela, espetxean. Rosak joateko erregutzen dio Juan Joséri, baina, halako batean, iruditzen zaio Pacoren oin-hotsak entzuten dituela eskaileratik; Rosak abisatzen dio, orduan,  Juan Joséri bere adiskide berria etortzeko zain dagoela eta Juan Joséak aitortzen dio hura hiltzera etorri dela, hain zuzen ere. Rosa ahalegintzen da Juan José aterantz joan ez dakin, baina, hori lortzen ez duenez, leihora atera eta garrasika hasten da laguntza eske. Juan José Rosa isilarazi nahian dabil: esku batez ahoa estaltzen dio eta beste eskuaz neskari lepotik helduz, lortzen du azkenean, ez nekerik gabe, Rosa gela barrura eramatea. Rosa lurrera erortzen da eta Juan José saiatzen denean Rosaren beso indarrik gabea altxatzen konturatzen da bere basakeriaz neska hil duela.

Toñuela eta Andrés agertzen dira gelara daraman pasillotik. Andrések aholkatzen dio Juan Joseri ihes egin dezala bizia salbatzeko, baina Juan Josék ezetz erantzuten dio, Rosa baitzuen berak bizitzeko arrazoi bakarra eta hil egin baitu.

EGITURA

I Ekitaldia: Taberna

  • Sarrera
  • Duoa. Perico eta Andrés “No es posible soportar en silencio”
  • Aria. Andrés “Soy más viejo y sé más que tú de estas cosas”
  • Vals. Andrés “Rosa estaba en juerga”
  • Sarrera: Juan José “¡Buenas noches!”
  • Aria. Juan José “No, no podría”
  • Pasodoble. Isidra “Dama una de tiple”
  • Sarrera: Paco “¡Adentro!”
  • Duoa. Paco eta Isidra “¿La ha visto usté?”
  • Tertzetoa. Isidra, Toñuela y Rosa “¡Hola, pimpollos”
  • Duoa. Isidra y Rosa “En primer lugar”
  • Koplak. Paco “Vivir sin ti no es vivir”
  • Duoa eta txotisa. Paco eta Rosa “¿Es usté, vecina?”
  • Transizioa. Isidra, Andrés, Juan José, Tabernero “Dame otra copita”
  • Koplak. Rosa “Compañero de mi alma”
  • Duoa. Juan José eta Paco. ¿Qué hacías en ese cuarto?
  • Pasodoblea. Juan José “Ella sola” (Amaiera)

Acto II: Ganbara

  • Sarrera
  • Isidra, Rosa eta Toñuela “¡Vaya frío!”
  • Rosa eta Toñuela “Bondades hay que meten miedo”, “Gracias a ella” “También yo he soñado”, “Un hombre”, “Y yo lograré”
  • Isidra, Toñuela eta Rosa “Ya está el brasero”, “Si te vio con Paco” y “Sola va”, “¡Si a Juan José no se le hubiera subido…!
  • Andrés eta Rosa “Escena, Habanera y Mazurca”
  • Eszenaren amaiera “Pronto has olvidado tu promesa”
  • Juan José eta Rosa “Ná, parece que el hielo de la calle…”, “Amigos, diversiones…”, “No, yo no resisto más”, “¡Rosa!, ¿No me contestas?

III Ekitaldia.

1 Koadroa: Gartzela

  • Sarrera.
  • Presoa eta Cano “Conque al atardecer liáis el petate…”
  • “¿Qué hay, Juan José?”
  • Juan José eta Cano “Del presidio se sale”
  • Juan José eta Cano. “Madrí, a quince de”, “Dame esa carta”
  • Atsedenaldia (orkestra)

2 Koadroa: Hilketa

  • Rosa eta Isidra “No compre usted más ese jabón”
  • Rosa eta Paco “No hay ná como tener buena mata de pelo”, “Vivir sin tí”
  • Rosa eta Isidra “Ya me peiné”
  • “¡Sí, soy yo! No el que tú esperabas” eta amaiera

ESTREINALDIA

Bertsio sinfonikoan: Kursaal (Donostia) – 2009.02.21 eta Madrilgo Musica Auditorio Nazionalean, Ciclo “Jóvenes Orquestas” – 2009.02.23

Int.: Manuel Lanza (Juan Jose), Ana Maria Sanchez (Rosa), Maite Arruabarrena (Isidra), Olatz Saitua (Toñuela), Celestino Varela (Andres), Jose Luis Sola (Paco), Simón Orfila (Cano), Alberto Nuñez (Perico y Edalea), Emilio Sanchez (Tabernaria y Presidiarioa), Mario Cerda, Iñigo Vilas, Elena Barbe, Consuelo Carres, Miren Urbieta, Lagunak; Constantino Romero (narratzailea); Musikeneko Orkestra Sinfonikoa ; zuz. Jose Luis Estelles

Bertsio eszenikoan: La Zarzuela antzokia – 2016.02.05

Int.: Carmen Solis (Rosa), Silvia Vazquez (Toñuela), Milagros Martin (Isidra),  Antonio Gandia (Paco), Angel Odena (Juan Jose), Ruben Amoretti (Andres), Ivo Stanchev (Cano), Nestor Losán (Perico), Lorenzo Moncloa (Presidiarioa) y Ricardo Muñiz (Tabernaria) ; Orquesta de la Comunidad de Madrid ; eszenografia eta argia, Paco Leal ; jantziak, Pedro Moreno ; koreografia, Denise Perdikidis ; margoak, Enrique Marty ; musika zuzendaria, Miguel Angel Gómez Martinez ; Eszena zuzendaria, Jose Carlos Plaza