LAS DE CAÍN (1958)
1955 urtetik partitura honetan lan egiten du Juan José obraren partituraren lanarekin batera eta Isaac Albenizen Pepita Jimenez obraren moldaketarekin batera. Obra honetan bere semearen laguntza du, Pablo Sorozabal Serrano, honek pasodoble, chotis… erritmoetan piezak egiten dituelarik obrarako. Pablo Sorozabalek izen berdineko Alvarez Quintero anaien komediaren moldaketa lirikoa egiten du eta emaitzarekin gustura geratzen dela esaten du. Zarzuela Antzokiko zuzendariak, Lola Rodriguez Aragonek, obra honen estreinaldia eskatzen dio.
1958ko azaroak 14ean bere emaztea, Enriqueta, hil egiten da. Gertakari hau kolpe handia izan zen musikagilearentzat eta bere semeak, Londreseko Kontserbatorioan sartzekoa zenak, ikasketei uko egin zien bere aitarekin geratzeko. Abenduan Las de Caín obra estreinatzen da.
ABC egunkariaren estreinaldiko kritikak zera azpimarratzen du:
“… Los Sorozábal… son músicos cien por cien teatrales. Saben aprovechar las situaciones, los momentos, los “tipos” y glosar en la orquesta, con una interpretación eficacísima, frases y hasta silencios…”
Ekitaldia amaitzerakoan Pablo Sorozabalek jendeari hitz egiten dio, bere emaztearen memorian hitz hunkigarri batzuk esanez.
Nahiz eta jende asko hurbildu ekitaldira ez zen afora bete. Obrak arrakasta handia lortu zuen baina genero honetarako zaletasuna jaitsi egin da eta ez da ekonomikoki errentagarria egiten.
FITXA TEKNIKOA
Musika komedia hiru ekitalditan.
Serafin eta Joaquin Alvarez Quinteroren libretoa; libretoaren moldaketa lirikoa eta abestiak Pablo Sorozabal.
Pablo Sorozabalen musika bere semea Pablo Sorozabal Serranoren laguntzarekin.
Pertsonaia nagusiak: Amalia, Soña Elvira, Estrella, marucha, Rosalía, sopranos; D. Segis, Marín, Pepín, Tomás, tenores; Alfredo, Tío Cayetano, bajos
Orkestrazioa: 2.I.I.I – 2.I.I.0 – arp – perc – cu
ARGUMENTUA
Madrilgo pasealekuko biribilgunea. Tomás bankuan eserita, klaseko oharrak interes gehiegirik gabe irakurtzen ari da. Pepín Castrolejo iritsi da, eta bere ikasketengatik galdetu dio. Ikasketak ez zaizkio gustatzen baina bere ama poztearren ikasten ari denaren itxurak egiten ditu, eta Segismundo Caínen alabarekin ateratzen hasi da, ikasteko beharrik ez izateko. Pepínek esaten dio Segismundo irakaslea ezkontzagin amorratua dela, eta bere etxean sartzen den oro ezkontzen dela. Tomásek badaki bera ez dela moduzkoa, eta zentzu horretan lasai egoteko esaten dio.
Alfredo, Rosalíaren mutil-laguna, kexu da Rosaliak ez duelako ezkondu nahi bere ahizpek senargaia izan aurretik. Alfredo etsita, Caín ahizpentzako mutil lagunen bila atera d, eta Marínekin itzuli da; mutil xumea eta triste itxurakoa, bertan bere gogoen kontra dagoena. Segismundok Alfredo bere lagunarekin ikustean pozez zoratzen dago.
Tomás Amalia bisitatzera joan da. Beranduago bere ama ere azaldu da, Doña Jenara, eta Segismundori harrera egin dio. Doña Jenarak esaten dio bere semea alfer hutsa eta xentimorik ere ez duela aitortzen dio. Segismundok, ordea, garrantzitsuena pertsona ona izatea dela esaten dio. Doña Jenarak hitz horiek entzutean hunkituta, eta Amalia ezagututa, pozez beterik badoa.
Alfredo itzultzean bere aitaginarrebari esaten dio Pepín Castroleko Estrellaren balkoitik ateratzen ikusi duela. Rosalía berea aita baretzen saiatzen da eta bazekiela esaten dio; balkoitik soilik musu bat emateko igo zela. Segismundok berarekin hitz egin nahi du Cayetano osabaren aurrean.
Doña Elvira, Segismundoren senarra, egunero doa Marín zaintzera, gaixorik baitago. Honek askotan, sukar ametsetan, Maruchagatik galdetzen du.
Solik Fifi ezkontzea falta du Segismundok. Don Cayetanori Fifirekin familia izateko animoak ematen dizkio. Fifi hiruetatik txikiena da, baina helduena baita ere. Alfredok, Don Cayetanori esaten dio Fifi dela etxeko harribitxia. Azkenik Cayetanok eta Fifik ezkongai bilakatzen dira, eta ezkontza guztiak ospatu ziren..
EGITURA
I. Ekitaldia
- 1. zenb.: Preludioa
- 2. zenb.:Tomás, Pepin eta Cayetano osaba
- 3. zenb.: Amalia, Tomas, Estrella eta Pepin
- 4. zenb.: Rosalía eta Alfredo
- 5. zenb.: I. ekitaldiaren amaiera
II. Ekitaldia
- 6. zenb.: Preludioa
- 7. zenb.: Alfredoren Romantza
- 8. zenb.: Rosalia, Elvira anderea, Amalia, Marucha, Estrella, Fifi eta Segis jauna
- 8bis. zenb.: Segismundo jauna
- 9. zenb.: Alfredo, Pepin, Cayetano osaba eta Segis jauna
- 10. zenb.: II. Ekitaldiaren amaiera
III. Ekitaldia
- 11. zenb.: Preludioa
- 12. zenb.: Rosaliaren Romantza
- 13. zenb.: Rosalia eta Alfredo
- 14. zenb.: Amaiera
ESTRENO
La Zarzuela Antzokia, Madril – 1958.12.23
Int.: Selica Perez Carpio, Irene Daina, Rafael Somoza, Maria Francisca Caballer