LA ÓPERA DE MOGOLLÓN (1954)
Sorozabalek bere memorietan aitortzen zuen atsekabetua zegoela, publikoak ez zuelako operaren generoa ulertzen:
“… El público se confundía con la música, no se daba cuenta de la caricatura y la tomaba en serio… Los cantantes lo pasaban muy bien, se reían mucho, pero la gente estaba desorientada en su mayoría.”
Hurrengo egunean ABC egunkariak egindako kritikan argi gelditu zen:
“… La “Ópera de Mogollón” tuvo un gran éxito, más que de risas, de carcajadas… Más que un estreno público, aquello parecía una velada estudiantil… desenfado, “morcilla”, gracia no gorda: ¡gordísima!; efectos rebuscados, diálogos de gusto dudoso, cosas divertidas y otras que no me lo parecieron tanto… Así en “La Ópera de Mogollón”, dos de cuyos cuadros son enteramente musicales, vivimos en el clima de cualquier “dramón” lírico del romanticismo sin que la personalidad del creador apasione, más con el evidente acierto de mantener el clima, siempre brillante y firme, siempre maestro en la orquestación.”
La Ópera de Mogollón, publikoari bere estreinaldian gustatu zitzaion eta horrela jaso zuen prentsak:
“… La letra, desenfadadamente graciosa, de Ramón peña, hizo reir contantemente, y la música, de Sorozabal,…es de las que no tiene desperdicio. Nos pareció y pareció perfecta — alegre, justa, magnífica — , como reclama el libro. Asimismo, con un claro sentido de la caricatura, los intérpretes se hicieron aplaudir con calor…éxito merecido.” (Hoja Oficial del lunes, 1954/12/6)
Madrilgo Fuencarral Antzokiko estreinaldiko kartelan ¡Cuidado con la Pintura! sainetea ere zegoen.
FITXA TEKNIKOA
Ekitaldi bakarreko zarzuela komikoa
Libretoa Remón Peña Ruíz-ena, eta sarrera Pablo Sorozalena.
Pertsonaia nagusiak: Carolina (sopranoa), Franchesco (tenorra), Marietta (sopranoa), Prior (baxua), Ringüi (tenorra), Scatrone (tenorra), korua
Orkestrazioa: I+I.I.I.I – 2.I.2.0 – arp – perc – cu
ARGUMENTUA
Toledoko probintzian kokatua dagoen Mogollón de Tajo, irudizko herrian, kokatzen da eszena.
Gau erdia da, eta herriko zenbait biztanle tren geltokian trena noiz iritsiko den zain daude. Komiko talde batek herriko jaietan opera bat antzeztuko du alkatearen enkarguz. Zain daudenen artean Sochantrea dago, ikuskizunean parte hartuko duenak, baita Doña Venancia ere, bere alaba Madrilera bisitatzera doana. Kezkatua dago bere alaba ezkontzera baitoa berriki ezagutu duen mutil-gunarekin.
Alkatea kezkatua dago, herriko jaietan Gobernatzailearen eta, berarekin batera, ikuskatzailearen bisita jasoko dutelako. Beraiek entretenitzeko, zezenketa eta argitaratu gabeko opera prestatu du alkateak. Operak Il furtivo amore du izena.
Zezen batek ihes egin du, eta alkatea kolpatu du, eta zauriek min handia ematen diotenez, saioa amaitutzat eman du. Obraren entsegu orokorra hasi da, eta bertan udalbatza osoa elkartu da. Obrak ez du zentzu gehiegirik eta hainbat hilketa eta buru-hiltze kontatzen dira bertan:
Ikus gehiago
Entseguaren ostean, Alkateak Gobernatzailearen telegrama jaso du, eta ikuskapen bisita bertan behera utziko duela esan dio. Guztiak pozez zoratzen daudela amaitzen da ekitaldia.
EGITURA
I Ekitaldia
- 1. zenb.: Abesbatza orokorra eta sochantrea
- 2. zenb.: Musika atzekaldean eta atsedenaldia
- 3. zenb.: Il furtivo amore, 1 Ekitaldia (Moroi abesbatza, Coralina, Marieta, Franchesco, Ducca)
II Ekitaldia
- 4. zenb.: Il furtivo amore, 2 Ekitaldia (Ducca, Scatrone, Ringüi, Prior, Franchesco, Marietta)
ESTREINALDIA
Fuencarral Antzokia, Madril – 1954/12/02
Int.: Angelita Naves, Elvira Piquer, Manolo Gas, Emilio Cid, Jose Farre, Casas eta Marin