ENTRE SEVILLA Y TRIANA (1950)
Gai kostunbrista duen sainete andaluza, 1950eko Larunbata Santuan Madrilen estreinatu zen. Sorozabalek garai hartan konpainiaren buru egiten zituen lanak Orkestra Filarmonikako zuzendaritzarekin egindako lanekin uztartzen zituen.
Kritika oso onak jaso zituen estreinaldiak:
“… lo esencial en esta obra es la música…. Ha llevado Sorozabal a la orquesta un grupo de guitarras que dan a la partitura solera y tipismo, y ha derramado su habitual originalidad magistral en la instrumentación de todos los números, en muchos delos cuales, además, la inspiración temática mueve al entusiasmo…una de sus mejores obras líricas.” (Hoja Oficial del lunes, 1950/04/10)
Sorozabalek Enriqueta bere emaztearen lana goraipatu zuen. Bere berezko graziarekin Andaluzian ere publikoaren txaloak jaso zituen bere interpretazioagatik.
FITXA TEKNIKOA
Sainete lirikoa bi ekitalditan.
Libretoa Luis Fernández Sevilla eta Luis Tejedor.
Eskaintza: A mi mujer
Pertsonaia nagusiak: Reyes (sopranoa), Esperanza (aktoresa abeslaria), Micaela (tiple komikoa), Seña Patro (aktoresa abeslaria), Fernando (baritonoa), Sr. Mariano (aktore abeslaria), Jose Maria (tenorra), Angeliyo (tenor komikoa), korua
Orkestrazioa: I+I.I.I.I – 2.I.I.0 – perc – gui – cu
ARGUMENTUA
Sevillako Triana auzoan kokatzen de eszena. Reyes, Sevillako neska gaztea da eta Micaela lehengusuarekin batera, La Señá Patro, izeba alargunaren etxean bizi da. Duela hilabete batzuk ume bat izan du sekretuan, eta Mariano bere osaba eta señá Benita izebarena dela esan diote jende guztiari. Fernando da umearen aita. Duela urtebete itsasoratu zen, eta Reyes oraindik berarekin maitemindua dago.
José Maríak Reyes maite du, eta Fernandori buruz begiak ireki nahi dizkio: itsasoan zegoen bitartean Esperanzarekin, flamenko-kantariarekin, harremanetan egon da gutun bidez; Reyesek ez dio sinetsi. José Maríak Esperanzari eskatu dio Reyesi egia esatea, eta Esperanzak, jende guztiaren ahotan zebilena azaleratu du, adore handiarekin. José Maríari berriak txundituta utzi dio.
Fernando Sevillako portura iritsi da. Marianok harrera egin dio, baina Reyesek eskatu dio ez diezaiola haurraren jaiotzari buruz ezer ere esan. Fernando Esperanza bere maitalearengana doa.
Paraleloki beste trama gauzatzen da, Angeliyo toreroa eta Micaela, Reyesen lehengusinaren, artean.
Ikus gehiago
Azkenean, Fernandok Reyes eta umea berarekin itsasontzian abiatzea proposatu dio, eta berak onartu du.
EGITURA
I. EKITALDIA
- 1. zenb.: Jose Maria, Patro, Mariano, Florero
- 2. zenb.: Reyes, Jose María, Angeliyo, Patro eta Mariano
- 3. zenb.: Tiempo de Farruca (Micaela eta Angeliyo)
- 3b. zenb.: Lehen koadroaren amaiera
- 4. zenb.
- 5. zenb.: Fernandoren erromantza (sevillana)
- 6. zenb.: Reyes-en erromantza
II EKITALDIA
- 7.zenb.: Preludioa
- 8.zenb.: Danak
- 9.zenb.: Reyes eta Fernando-ren duoa
- 10.zenb.: Etenaldia
- 11.zenb.: Fernando
- 12.zenb.: Micaela, Angeliyo, Olden eta Mariano
- 13.zenb.: Jose María
- 14.zenb.: Reyes, Fernando eta guztiak
ESTREINALDIA
Price antzokia, Madril – 1950.04.08
Int.: Enriqueta Serrano, Antonio Medio, Teresa Pello, Miguel Gomez