LOS BURLADORES (1948)

Serafín eta Joaquín Álvarez Quintero obraren libretoaren egileak hau bukatu baino lehen hil ziren. Libretoa Rafael Narbona eta Sorozabal musikagileak bertan bukatu zuten. Eszena XIX. mende hasieran kokatzen da eta partitura egitean Sorozabalek garaiko musikagile batek egingo lukeen moduan musika idaztzeko proposamena hartzen du:  

“…me propuse encarnarme en un músico español de aquel tiempo, que estuviese al tanto de la técnica de los clásicos desde Bach a Beethoven, que conociese el folklore español y que no estuviese influenciado por el italianismo…”

Musikagilearen hitzetan zarzuelak arrakasta izan zuen besteak beste bere emaztearen, Enriqueta Serranoren, emanaldi paregabeagatik..

Berbera pentsatzen du Calderon Antzokian estreinaldia entzun ahal izan zuen kritikak, arrakasta handi bat izan zela esan baitzuen:

“… La música de Los Burladores es, ante todo y sobre todo, española, Barbieri o Gaztambide, en los tiempos primarios de la zarzuela; o Chapí, Caballero, Valverde y Chueca, en los de su apogeo, no habrían desdeñado poner su firma en esta partitura, clásica y castiza… en toda ella, desde el primero al último compás, se acusa una limpia inspiración y una técnica, sencillamente, de jerarquía magistral, en la que, sin olvidar los cánones clásicos del género, se llega a formas, acentos, modos de “composición” de modernidad. El “todo” resulta armonioso, equilibrado, admirable en una palabra…” (Hoja Oficial del lunes, 1948/12/13)

Estreinaldiaren ondoren probintzietan barrena egiten hasten dira zarzuela. Murrizketa elektrikoak zirela eta eszenaratzeko orduan arazoak izan zituzten.

FITXA TEKNIKOA

Hiru ekitalditan idatzitako zarzuela.

Serafín eta Joaquín Alvarez Quinteroren libretoa.

Eskaintza : A mi querido y admirado amigo el Dr. D. Emilio L. Vidriera.

Pertsonaiak: Rosela (soprano), Celito (tiple komikoa), Doña Maria de Avedaño, Bastiana, Paquita, El “Marqués” de Don Juan (tenor), Baratillo (tenore komikoa), Santa Cruzeko Kapitaina (tenorea), Fabricio Batxilerra (baritonoa), Talavera (baxua), D. Tomas Iruleto (karakteristikoa), Perrini, Galano Koronela, Bastian, Gurdia eramaten duen gizon bat,  Kadete bat, Neskameak, Kortxeteak.

Orkestrazioa: Flautina/Flauta 2ª, Flauta, Oboea, Fagota, 2 Clarinete, 2 Trompa, 2 Trompeta, 3 Tronboi, Tinbalak, Perkusioa, Haria.

ARGUMENTUA

Ekintza XIX. mendearen hasieran, Don Juan Markesaren etxean gertatzen da.  Santa Cruz Ofiziala, Fabricio Iñiguez eta Talavera batxilerra bera bisitatzera joan dira. Markesaren morroiak, Baratillok, nagusia etxean ez dagoela esaten die. Beranduago iristen da, eta bere lagunak besarkatzen ditu.

Bere lagunek joan dira, Markesak emakumeekin duen arrakastaz jeloskor, eta ondoren, aurpegia estalia duten  bi emakumeen bisita jaso du.  Rosela dama, markesarekin bakarrik dagoenean, bere hiru lagunek bere kontura barre egiteko txantxa antolatu dutela aitortzen dio; aurpegia estalia duen emakumea berez Perrini ile-konpontzailea da, emakumez jantzia.

Barre egin zuen markesak, eta haserretu ez izanaz harritzen da Rosela. Markesak erantzuten dio ezinezkoa dela haserretzea: bere lagunen txantxagatik Rosela  ezagutzeko aukera izan du eta, egin dion mesedea nola  ordainduko dion galdetzen dio. Roselak esaten dio hurrengo egunean, gaueko 10etan, kotxe batetan bere zain egon dadila. Bi emakumeek alde egiten dute, eta markesari esaten diote hurrengo egunean jakingo duela bere izena.

Bigarren ekitaldiaren hasieran,Baratillo bere nagusiaren zain dago , Bastiánen bentan. Rosela, markesa eta Celito, Roselaren dontzeila,  iritsi dira azken hau morroiz mozorrotua doala. Rosela eta Celito haizea hartzera kalera joan dira eta Santa Cruz, Bachiller eta Talavera iristen ikusi dituzte. Rosela, ikaratuta, barrura sartu da markesari laguntza eskatu dio.

Ikus gehiago

Batxilerra bere anaia da, eta bere izebaren etxean zeudenean prestatu zuten txantxa. Perrinik zeramatzan soinekoa eta ileordea bereak omen ziren. Markesa emakume batekin zegoenez, diskrezioa eskatu zien bere lagunei. Hauek Perrinirekin zegoela uste zuten baina alde egitera zihoazenean, Perrini bera iritsi zen, ilea harrotuta eta jipoitu izanaren itsurekin. Gertatutakoa kontatzen hasi zitzaien:  plazan markesaren zain zegoenean, bere aurpegia ikusi nahi zuten ikasle batzuk iritsi ziren, eta Perrini zela ikusi zutenean jipoitu zuten.  Markesa, orduan, benetako emakume batekin zegoen, eta hiru lagunek nor ote zen jakin nahi zuten. Markesak, ordea, neskari zor zion zintzotasunagatik nor zen ez ziela esango erantzun zien.

Une hartan bertan, Tomás Iruleto iritsi zen, batxilerraren eta Roselaren osaba, lau guardiaz lagunduta. Batxilerrak eta Talaverak ukuilutik alde egin zuten. Markesa Tomásengana hurbiltzen da, eta bere iloba ondo dagoela esaten dio, eta etxera iritsi arte ez zigortzeko eta bere mina errespetatzea  eskatzen dio. Hori esan ostean Markesa sukaldera joan zen eta Perrinirekin, orain txukunago eta buruan beloa jantzita, atera zen.  Markesak txintik ez esateko esaten dio eta Tomás Iruleto “Perrini” bere ilobarekin doa.

Roselak eta markesak maitasuna aitortzen diote elkarri, eta Roselaren izebaren etxera, Mariana Avendañoren, etxera abiatzen dira. Deitu gabe etxera sartu dira, eta izebari laguntza eskatzen diote: Tomás osabak begia bota dio eta bere atzetik dabil.

Markesak Roselari agur esan zion, eta Ventorrillon, bere aginduen zain, egongo dela esaten dio. Doña Marianak ezagutzen duen koronel bati laguntza eskatzen dio eta hiruak elkarrekin Ventorrillora doaz. Tomás Iruleto ere bertara azaldu da, egin dioten isekagatik oso haserre.

Coronelak markesari galdetzen dio ea salbatu nahi zuen emakumearen ohorean pentsatu ote zuen; berak aitortzen dio hasiera batetan ezetz, baina orain bai, eta Roselaren ohorea berarentzat zein garrantzitsua den erakusteko, berarekin ezkontzeko asmoa duela adierazten du. Guztiak pozez zoratzen besarkatzen dira, Tomás izan ezik: haserre alde egin du.

EGITURA

I. EKITALDIA

  • 1. zenb.: Santa Cruz, Bachiller Talavera eta Baratillo
  • 2. zenb.: Santa Cruz, Bachiller Talavera eta Markes
  • 3. zenb.: Baratillo
  • 4. zenb.: Rosela eta Markes
  • 5. zenb.: Markes

II. EKITALDIA

  • 6. zenb.: Korua
  • 7. zenb.: Rosela eta Celito
  • 8. zenb.: Santa Cruz, Rosela, Celito, Bachiller Talavera eta Markes
  • 9. zenb.: Rosela, Celito, Markes, Baratillo, Iruleto, Perrini

III. EKITALDIA

  • 10. zenb.: Preludioa
  • 11. zenb.: Celito eta neskameak
  • 12. zenb.: Celito eta Baratillo – Amaiera (Rosela, Sta. Cruz, Doña Mariana, Markes, Iruleto, Bachiller Talavera eta Coronel)

ESTREINALDIA

Carderon Antzokia, Madril – 1948.12.10

Int.: Carmen de la Puente (Sopranoa), Enriqueta Serrano (Tiple komikoa), Marco Tunez, Alejandro Bravo, Esteban Astarloa, Felix Casas, Carlos Oller