LA ETERNA CANCIÓN (1944)
Bere memorietan jasoa gelditzen den bezala, obra honekin oso pozik eta harro zegoen. Dena den, arrakasta artistikoa izan zen komertziala baino.
Madril garaikidean musika giroan kokatzen da ekintza. Testuinguru hontan Sorozabalek zenbait keinu sartu zituen, baina publikoaren gehiengoak ez zituen ulertu:
“… La romanza del bajo está hecha con el motivo de las campanas de la Consagración del Grial de Parsifal_ ¿Quién, cuántos pudieron darse cuenta de ello?_ Ninguno. El “amanecer madrileño”, una página de tipo sinfónico, comienza con el desarrollo de una frase del dúo de La Verbena de La Paloma… tampoco se enteraron. Cuando empieza a amanecer, el pajarito que canta sus trinos, lo hace con un tema de Barbieri, de Pan y Toros…”
Dena den, estreinaldiak oso kritika onak jaso zituen, bai libretoaren autoreak bai musikagileak ere. 1945eko urtarrilaren 29eko “La Hoja Oficial de la provincia de Barcelona” egunkariak honakoa zion obrari buruz: “Triunfal estreno de La Eterna Canción, de Fernández de Sevilla y del maestro Sorozábal”.
“… es admirable la partitura escrita por el ilustre maestro… puede afirmarse que se ha superado a sí mismo. Todos los fragmentos acusan la alta valía del compositor vasco, cuya inspiración y sentido musical brillan en ellos de modo inimitable…”
Urte hartako abuztuan sainetea Donostian estreinatu zen, eta irailaren 14an Madrilen, Reina Victoria antzokian. Ritmo aldizkariaren 190 zenbakian, obraren arrasta aprobetxatuz, Espainiako antzerki lirikoa erregulatzeko legea garatzea aldarrikatzen zen:
“… bien merece que eternamente brille en los escenarios. La Eterna Canción, por la originalidad de sus temas y la brillantez de la orquestación… Sorozábal, en esta obra, se ha revelado como compositor de extraordinaria asimilación popular. En suma buen libreto y mejor partitura.”
Sorozabalentzat sainete hau ezagutzear zegoen. Agian musika gehiegi zeukan, baina berak testualki esaten zuen partitura erraza eta eztia zela. Pena ematen zion bere obra ulertzeko adina formazio zuen publikorik ez egotea.
Konpainia lirikoaren zuzendaritza eta Madrilgo Filarmonikako Orkestra zuzendaritza uztartzen ditu. Beranduago bere obrak Latinoamerikan ezagutzera emateko aukera sortu zitzaion. 1947an itzuli zenean, berriro ere orkestraren zuzendaritzaz arduratu zen.
FITXA TEKNIKOA
Bi ekitaldi dituen sainete lirikoa
Libretoa: Luis Fernandez Sevilla.
Eskaintza: “A mi Pablín con motivo de su décimo cumpleaños. Madrid, 16-12-1944”
Pertsonaiak: Laura (sopranoa), Tina (Tiple komikoa), Doña Pilar (bokalista), Lola, neska ezkongaia, ama bat, 2 neska pinpirin, Don Anibal (baxua), Jacinto (tenorea), Manolo (baritonoa), Montilla (tenore komikoa), Don Tomas (karakteristikoa), Don Martin, Comisario (tenore komikoa), Marcelo, Martinez, Senarra, Senargaia, Gazte bat, Poliziak, Jacintoren lagunak
Orkestrazioa: Flautina/Flauta 2, Flauta, Oboea, 2 klarinete, 2 Saxofoi altu, Saxo tenorea, Fagota, 2 Tronpa, 2 Tronpeta, 3 Tronboi, Tinbalak, Perkusioa, Tinbreak, Pianoa, Haria.
ARGUMENTUA
Gerraosteko Madrilgo atikoan kokatzen da jarduera. Don Aníbal pianoan eta Tina, bere alaba, eta Laura, bere iloba, abesten Aníbalek berak konposatutako abestia entseatzen ari dira. Anibal jauna Laurak duen gogo ezaz kexu da. Bi lehengusuak bakarrik daudenean, Laurak aitortzen dio Jacinto ikusi duela, berarekin ezkontzera zihoan mutil laguna, abandonatu ziona. Tinak ahaztu dezala gomendatzen dio, eta beste mutil lagun bat aurki dezala.
Ondoko terrazan Montilla azaldu da, Tina gorteatzen duen gaztea. Tomás, etxeko maizterra, azaldu ere azaldu da, bizilagunek kexak jakitera emateko. Tina ikustean, berarekin maitemindu da. Tomás jauna joaten denean, Montilla bere laguna den Manolorekin azaldu da. Manolo oso lotsatia da eta Lauraz maitemindua dago.
Marcelo, bota-garbitzailea, ondoko ganbaratik atera da eta Jacintotaz ez fidatzeko esaten dio, baina Laurak ez dio kasurik egiten.
Ikus gehiago
Bigarren ekitaldian hirukotea kafean emanaldia eskaintzen ari da, publikoak arreta gehiegi jartzen ez duen arren. Montilla, Manolo eta Tomás jauna ere bertan dira. Jacintok badaki Laurak lokalean abestuko duela, eta beste bi lagunekin sartzen da. Laurak Anibalen abesti berria “Betiereko abestia” interpretatu zuenean, liskartu eta guztiek polizia-etxean amaitu zuten.
Ramiro komisarioak eta Martínez, bere lagunak, deklarazioa hartu nahi diete. Taldea garrasika dabil eta komisarioak mahai gainean kolpea eman behar izan du guztiak isilarazteko. Jacintok, bota-garbitzaileak, kontatzen du lagun baten alabarekin amodio-aferak izan zituela eta bi semerekin abandonatu zuela.
Hurrengo egunean, Tinak dio Laura erabat atsekabeturik dagoela eta Kontillak ziurtatzen du Manolok ezin izan duela gau osoan lorik egin. Manolo etsita, hoberena handik alde egitea dela pentsatuz, ateratzen da. Ondoko terrazan Laura akituta dago. Laurak mugimendu bat egin du eta Manolok bere buruaz beste egitera zihoala pentsatu du. Azkartasunez Laura beso artean heldu du.Tinak eta Montillak, Laura eta Manolo elkarrekin ikusi dituzte eta pozez zoratzen daude. Obra amaitzeko guztiek elkarrekin “Betiereko abestia” abestu dute.
EGITURA
I Ekitaldia
- 1. zenb.: Laura eta Don Aníbal “Jura un amante”
- 2. zenb.: Tiplearen erromanza, Laura “Al regar yo las flores – No quiero verte…”
- 3. zenb.: Laura eta Jacinto “Do, do, do, si, la si”
- 4. zenb.: Pasoboblea, Tina eta Montilla “Este servidor – Te quiero por tu frescura”
- 5. zenb.: Laura, Manolo, Tina eta Montilla “De su pena y de la mía”
- 6. zenb.: Baxuaren erromantza, Don Aníbal “Esa es la que va a situarme”
- 7. zenb.: Lehen ekitaldiko pertsonaia guztia Jura un amante”
II Ekitaldia
- 8. zenb.: Instrumentala
- 8A. zenb.: danzoia “Por fin llegó – No hace falta que lo digas”
- 9. zenb.: Don Tomas “La chiquilla está celosa”
- 10. zenb.: Baritonoaren erromantza, Manolo “Brillan sus ojos”
- 11. zenb.: Saineteko pertsonaia guztiak “Jura un amante”
- 12. zenb.: Aurreko zenbakiko pertsonaiak eta Komisarioa eta Martínez “Madrid, a tanto de tanto”
- 12A. zenb.: Baritonoaren erromantza, Manolo “Cosas del cariño son…”
- 13. zenb.: Amanecer madrileño. Orkestra eta emakumeen korua
- 14. zenb.: Amaiara (Pertsonaia guztiak) “Con el tiempo se puede olvidar – Es la eterna canción”
ESTREINALDIA
Principal Palacio antzokia, Bartzelona – 1945.01.27
Int.: Marianela Barandalla (Laura), Manuel Gas (Don Aníbal), Andrés García Martí (Manolo), María Teresa Klein (Tina), Mariano Ibars (Jacinto), Anselmo Fernández (Don Tomás), Manuel Alares (Montilla)